Tolosa jarri da jada inauteriei begira

Tolosarrek beraiek aitortzen dute ezinezkoa dela Iñauteriek herritarrengan sortzen duten “ilusioa eta zirrara” guztiz eta erabateko zintzotasunez jasotzea. Hala ere, Udalak ahalegina egin du, eta sentimendu horietaranzko hurbilketa bat proposatzen digu: urtarrilaren 21etik martxoaren 18ra bitarte, Jeiki, jeiki! erakusketa bisita daiteke Tolosako Aranburu Jauregian.

Guztira 2.000 argazki baino gehiago daude ikusgai, eta proiekzio desberdinak osatu dituzte hauekin. Batzuk zaharrak dira, beste batzuk berriak, zuri-beltzekoak, koloretan, erretratuak nahiz orokorrak… Izan ere, denak dira baliagarriak iraganeko eta gaur egungo Tolosako Iñauteriak irudikatzeko.

Gehiago irakurtzeko: http://www.gaztezulo.com

Inauteriak Tolosan

Irudia | Inauteriak Tolosan | ezezaguna | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “Tolosa jarri da jada inauteriei begira”-ri buruz