Neguko hotzaz kexuka

Baina hotza albiste denez, ni hotzaz kexatuko naiz. Neguak psikologikoki zehar-kalteak eragiten ditu, ohartuta al zeunden? Iluntasunak tristura dakar, hotzak bakardadea, neguan gizendu egiten gara, apetitu sexualak jaitsi… eta oraindik martxoaren 21 arte daukagu!

Psikologoek oso kontuan izaten dituzte naturaren ziklo bitalak pertsonaren animoa eta jarrera aztertzeko garaian, eta gero eta gehiago jotzen ei duen gaitza da neguko depresioa. Urtaroen araberako trastorno afektiboa ekar lezake neguko hotzak eta iluntasunak. Hainbat adituren arabera, herritarren %30i okerrera eragiten die argitasun eskasiak. Argi gabezia kroniko batek urtaroen araberako trastorno afektibo batez gain, insomnioa, estresa, antsietatea, zefaleak, zorabioak, neke kronikoa… ekar ditzake.

Inork kasu egin nahi badu, dieta orekatzea eta kirola egitea gomendatzen dute neguko depresioari aurre egiteko. Eta etxeko zein lantokiko argiztapena zaintzea.

Udaberriko loreek eta udako epeltasunak bioerritmoari lagundu egiten diote. Ea berehalakoan iristen diren.

Neguko hotzaz kexuka

Irudia | Neguko hotzaz kexuka | Hotza | LGPL