2018ko Zuzeu Gaztea Saria

2018ko Zuzeu Gaztea Saria –

Aurtengoa hirugarren urtea du Zuzeu Gaztea Sariak -dagoeneko argitaratu dugu bost gazteren sarrera bana-, Azkue Fundazioarekin batera 2016an 30 urtez azpiko idazleen sarrerarik bikainenak saritzeko asmatutako lehiaketa.

“Lehiaketaren xedea euskaraz idatzi nahi duen gazteak kitzikatzea da”, adierazi genuen saria iragarri genuenean, eta oraindik ere tematuta gabiltza. Horretarako, 150 euroko diru poltsa dugu hilabetero.

2018ko Zuzeu Gaztea SariaZuzeu Gaztea Sariak, artikuluaren edukia eta formaren bikaintasunaz gain, idatzitakoa orainkari horizontalaren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea izan dadila ere hartuko du kontutan. Gainera, testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan (argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a.); orain arte inork gutxik hartu duen bidea.

Sarrerak izen abizenez sinatu beharko dira, egilearen argazki eta guzti (hemen arautegia).

.

Iazko datuak

2018ko Zuzeu Gaztea SariaJoan den urteari dagokionez, 2017an lehiaketak 68 gazteren 166 sarrera argitaratu zituen -heren batek izan zituen iruzkinak-. Horietatik, 2016an ere Zuzeu Gaztea Sarian parte hartutakoak ziren erdiak. Eta hamabostek 2017an sarrera bakarra plazaratu badu ere, bataz beste hiruzpalau dira bakoitzak sinatutako iritzi artikuluak. Aspektu honetan, Raul Nuñez Gaston, Eugenia Garay eta Eneko Zabaleta izan dira oparoenak, 7-8 sarrera idatzi baititu bakoitzak.

Hilabeteei dagokionez, iazko urtarril eta maiatzean jaso genituen sarrera gehien, 26 eta 19, hurrenez hurren. Eta gutxien, ekainean eta abenduan, zazpina sarrera baino ez.

2018ko Zuzeu Gaztea SariaParte hartzaile guztien artean, Beatriz Uragaren “Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan”, Iñigo Perezen Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian? eta Maialen Lizarribarren Aralar: Ofizioa bide izan dira arreta gehien lortu duten sarrerak, mila-bi mila irakurtaldi inguru eta 17-71 iruzkin bitartean lortu dituzte-eta. Hirurek irabazi izan dute saria hilabeteren batean; azkenak baino ez aipatutako sarrerarekin.

2018ko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.