Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian?

Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian

Nik iaz deskubritu nuen ZuZeu albistegia. Artikulu interesgarri batzuek berehala arreta eman zidaten. Geroago deskubritu nuen artikuluak edozeinek egin zitzakeela, alegia, egileak ez direla kazetari profesionalak. Ideia bikaina iruditu zitzaidan. Batez ere, beranduago ni neu idaztera ere animatu nintzelako. Baina tira, egia esan, Gaztea sariagatik ez balitz nekez ausartuko nintzateke.

Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian?ZuZeu-k erabiltzen zuen izena “orainkari horizontala” zen. Egia esan, bai orainkari eta bai horizontala dela baiezta daiteke. Orainkaria, berehalakoa delako. Idazten den zerbait jarraian argitaratzen da. Beno, egia esan, gaur egun medio guztiek (egunkari, irrati, TB…) beraiei dagokien webgunea dute interneten eta albisteak etengabe berritzen dabiltza eta horiek ere nolabait “orainkariak” ere deitu daitezke. Internetek aldatu duen gauzetako bat da hori. Internet iritsi aurretik irratia zen arinena, ondoren TB-edo eta azkenik paperezko argitalpenak.

Egunkari, astekari, hilabetekari, aldizkari… denek adierazten dute maiztasuna. Eta orainkariak zentzua dauka, izan ere, idatzi eta berehala argitaratzen da.

Horizontala kontzeptuari dagokionez, esan daiteke, betetzen dela izan ere ez dago hierarkia bat. Ez dago beste medioetan bezala albisteen lehentasuna zein den erabakitzen duten arduradunik. Esan liteke, medio horiek antolaketa bertikala edo hierarkikoa dutela.

ZuZeu-n, izenak adierazten duen bezala, “Zu Zeu zara protagonista”. Kazetari edo iritzi emaile sentitu zaitezke.

Nire ustez webgune hau oso garrantzitsua da euskara sustatzeko. Izan ere, euskaldunok iritzia eman, irakurri eta partekatzea bera da euskarak interneten duen presentzia bermatzen duen funtsa.

Beste alderdi erakargarri eta bikaina zera da, irakurleen erantzun edo iruzkinak egin eta irakurri daitezkeela. Eta jakina, Euskal Herria zabala eta anitza denez, iritzi aniztasuna ere zabala da.

Euskaran, ezker ideologiak du nagusitasuna. Baina iritziak ez dira zertan berdinak izan behar. Esan nahi dut, agian ezker abertzaleko norbait ez dator bat ezker abertzaleak gai zehatz baten inguruan duen iritzi batekin (feminismoa, ingurugiroa, etorkinak, azpiegiturak…). Jendeak anonimoki eman dezake iritzia edo bere benetako izen abizenak aditzera eman gabe. Hori sozialki esperimentu adierazgarria da. Izan ere, anonimotasunak trolleo eta tontakeria asko idazteko aukera ematen duela alde batera utziz, aukera ematen du baita ere jendearen benetako iritzia ezagutzeko. Publikoki esatera ausartuko ez litzatekeena, interneten esaten du.

Gainera, euskaran ezker abertzalea nagusi bada ere, interneten euskaraz aritzen direnak ez dira soilik ezker abertzalekoak. Eta hori ona da. Izan ere, hizkuntza bat bizirik badago, ideologia ezberdinetako hiztunek erabili behar dute nahitaez. Horrek ematen dio hizkuntzari freskotasuna, dinamismoa eta indarra.

Batzuetan sortzen diren eztabaida eta argumentu-borrokak oso interesgarriak dira. Gainera, horrek badu gauza on bat; ezinezkoa da borroka horretatik borroka fisikora igarotzea. Horrez gain, norberak bere iritziak idazten dituenean, norberak gauzak birplateatzen ditu, hausnarketa egiten du. Are gehiago, batzuetan internet bera erabiltzen dugu guk pentsatzen duguna benetakoa den edo ez ziurtatzeko. Edo guk baieztatu nahi dugunaren beste iturri (fidagarriak) topatzeko. Laburtuz, iritziak errealitatera hurbiltzen gaitu.

Hau guztia esanda, oso deigarria iruditzen zait euskarazko albiste iturri nagusietan gertatzen dena.

Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian?Zer gertatzen da Berria edo Argian? Euren albisteetan ere, ZuZeu-n bezala, erantzunak edo iruzkinak egiteko aukera ematen dute. Baina, zergatik daude hain iruzkin gutxi?

Egia esan, askotan ikusi dut irakurleen erantzunak ezabatu eta blokeatzen dituztela.

Inon baino gehiago gainera.

Zer gertatzen da beste komunikabideetan? Beste hizkuntzetan eztabaida hauek sortzen dira. Batzuetan zentsura egoten da. Baina inon ez Berria edo Argian bezala. Zer dela-eta?

Berria eta Argia-ren ildo editorialetan, adierazpen askatasunak edo aniztasunak etengabeko aldarrikapenak dira.

Euskararen alde egiten dute etengabe. Beraz, zergatik mugatzen dute hainbeste iritzi askeak plazaratzea? (irain edo gezurrik ez baldin badago, beti ere).

Nire iritzi apalean, horrela eginez, euskarari bidea ixten diote. Min handia egiten diote, izan ere, irakurleek, gaur egun, ez dituzte soilik albisteak irakurri nahi. Jendearen iritziak ere irakurri nahi dituzte. Eta euskaraz hori aurkitzen ez badute, hori eskaintzen dien erdal medio batera joaten dira.

Ezin dira kexaka ibili diru-laguntzak murrizten dizkietelako, albisteen erakargarritasunari inolako garrantziarik ematen ez dieten bitartean.

Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian
adierazpen askatasuna, anonimotasuna, ARGIA, berria, euskal prentsa, euskara, Ezkerra, hedabideak, iritzia, iruzkinak, trollak, zuzeu

16 pentsamendu “Zergatik ez dago iruzkinik Berria eta Argian?”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2017-02-24 13:08

    Ni Berrian blokeatuta nago. Zergatik? Ideiarik ez.

  • Paradoxa da, Argia eta Berria euskarari kalte handia egiten diete. Baina, bai, hala da.

    Gehiago interesatzen zaie Eusko Jaurlaritzatik, Aldundietatik edo Udaletatik dirua jasotzean, albisteak era neutralean ematean eta irakurleak erakartzean baino.

    Izugarria da nolako zentsura aplikatzen duten atzerritarren delinkuentziari dagokionez. Suedian baino okerrago.
    https://www.youtube.com/watch?v=3KSJY0c8QWw

  • euskaldun bat 2017-02-25 12:36

    “Euskaran ezker abertzalea da nagusi”… nondik atera duzu esaldi hau?
    Ene ustez, zentsura aplikatzen dute beldur direlako. Eta beldur dira ahulak direlako. Ideologia edo irakurle tipo baten egunkariarekin sailkatuak izateko beldurra dute eta ondorioz irakurleak galtzeko beldurra… eta lehen ahulak baziren, atera kontuak. Baina errua norena da? Irakurleena. Zuzeun bertan ikusten dugu askotan: gustokoa ez den iruzkin baten aurrean Zuzeuko arduradunei kontuak eskatzen edo Zuzeu gehiago ez dutela ikusiko esaten. Eta gehienetan aniztasuna aldarrikatzen duen jendea izan ohi da… atera kontuak!

    • Ba nere ustez egixa da, euskaran ezker nagusia da nagusi. Igual Azpeitin ez, edozein ideologixakoak eiten du, baina Bilbon, Gasteizen, Iruñean, euskararen alde gehien egiten dutenak ezker abertzalekoak izaten dira normalean.

      Edozelan, komentarioak zentsuratziana egia da. BERRIAn frankismoan baino zentsura gehio egiten dute.
      Aste hontan Hernanin eondako biolazioaz argi ikusten da.
      aRTikuluan esandakuarekin ados.

  • poliikoki zuzenaz kokoteraino 2017-02-27 10:42

    Argia hasieran Zeruko Argia deitzen zen, jainkoari erreferentzia eginez. Elizako jendeak sortu zuen, besteak beste.
    Orain kutsu, tufo nazkagarria du. Nik duela urte batzuk harpide izateari utzi nun. Komentarioak ezabatzea eta erabiltzaileak blokeatzea euren patetikotasunaren islada baino ez da.
    DEIA, Diario Vasco eta Elcorreon horrela egiten dute, baina noizean behin, ez hain nabarmen. Berria eta batez ere ARGIA erabat tamalgarri da. Mundu guztiari (inmigranteei) ateak ireki aldarrikatzen dute, baina gero inor baino sektarioagoak. hipokritak.

  • Hiltzen Hil 2017-02-27 16:01

    Eldiario.es-ek onartu zuen George Sorosek finantzatzen zuela Opensociety bitartez OKdiario, Lasexta eta beste hainbat komunikabide sasi-ezkertiarren antzera. Ez ninduke harrituko halako dirulaguntzarik jaso izan balute Berriak eta Argiak ere.

  • Zuzeuk ematen didan adierazpen askatasuna baliatuko dut hau esateko: ze artikulu txar eta penagarria. Berria eta Argia kriston hedabideak dira eta ez dut sekula arazorik izan iruzkinak uzteko.

    • Peru Dulantz 2017-03-02 15:47

      Orduan, eman zeuk erantzuna: zergatik ez dago iruzkinik Berrian eta Argian?

    • Abel: Ba, botoen arabera, artikulu nahiko ona da. 9+84=93 boto, “pozik” edo “gustura”.
      6 boto “haserre”. Eta agian, “haserre” horien artean, askok artikulua gustukoa dute, baina kontatzen duten egoerarekin nazkaturik, hau da, zentsurarekin.

      Ah, eta Berria eta Argian ezingo zenuke kritikatu artikulua (iritzia ez publikatu edo ezabatzen dute). ZuZeu-n bai.
      Hasier Etxeberria joan zaigun egun triste honetan, ZuZeu-ri eta Hasierri, opa digun askatasuna eta ideien elkartrukatzea eskertuko diot.

  • Beste hedabideetan iruzkin gutxi izango dituzte eskuin muturreko foroetan hara joateko ez dutelako erabaki oraindik. Tira, egia esan, bi pertsona baino ez dira ezizenez etengabe aldatzen, baina bizitasuna ematen diote mugidari.

    • Putaidearik ez duzu. Ez dago iruzkinik artikuluetan, ezkerrekoek ez dutelako argumenturik eztabaidatzeko. Naiz.eus edo Gara.eus oso patetikoak dira ere. Bakarrik euren aldeko iritziak onartzen dituzte, hain “anitzak” izan nahi dutenek.

      Horregatik ez du ia inork irakurtzen medio horiek. Guztiz ezkertzale-sektario-patetikoak dira.

  • altxa porrue 2017-04-20 12:55

    Abel ta Adrian, ze kutreak zeate!

  • Juanma Sarasola
    Juanma Sarasola 2017-05-08 15:59

    Hainbeste kexatzen den/diren (ez daukat argi pertsona bakarra edo gehiago gordetzen diren goitizen horietan) hori(ek), zergatik ez duzu(e) salatzen duzu(e)naren frogarik eskaintzen?
    Iruzkinak ezabatzen dituztela, besterik gabe ala irainez beteta egoteagatik?
    Ez dut inola ere uste ‘Argia’-n eta ‘Berria’-n zentsura ideologikorik dagoenik, ezta bestelakorik ere; izatekotan, irainez edo errespetu faltaz betetako mezuen, ‘spam’ mezuen edota erdaraz nahiz euskañolez idatzitako mezuekiko filtroa.

    ‘Berria’-n bederen iruzkinak egon, egoten dira; ez dakit ze albiste edota iritzi zutabe irakurtzen duzu(e)n. Hemen behintzat badira iruzkin batzuk:
    http://www.berria.eus/paperekoa/1777/026/002/2017-05-07/hil_dezagun_ama.htm

    Espekulazio eta funtsik gabeko kaka-zabaltze gutxiago, faborez.

    • joseba garcia 2017-05-08 16:30

      Zer froga nahi duzu? Forense batena? Ezker ideologiakoak ez diren iruzkinak ezabatzen dituzte. Inolako irainik gabe eta ondo idatziak egonda ere. Ez dira ez espakulazioak ez kaka-zabaltzeak.

    • Juanmari erantzuna 2017-05-08 19:46

      Barkatu Juanma baina ez dezu p*taidearik. Josebak dioena %100 zuzena da. Uste dut fikzio mundu batean bizi zarala, burbuila batean.

      Euskal Herria ez da zuk eta medioek ikusiarazi nahi duten progre. Eta hori ezkutatzeko komunikabideak erabiltzen dituzte. Zuk bete-betean irensten duzu ikusiarazi nahi duten errealitatea.
      Ezker abertzalea beti egon da errealitatetik nahiko urrun. Nahia eta errealitatea nahastuz. Ezker Abertzaleko boto emaile ohia naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude