Asteko zinema estreinaldiak

Asteko zinema estreinaldiak

Estreinaldiak: Otsailak 24

Asteko zinema estreinaldiak

EGILEA: MAIALEN GOÑI

T2: Trainspotting

Hogei urteren ostean, bueltan da Danny Boylek 90eko hamarkadan zuzendutako kultuzko filmaren bigarren atala, T2 Trainspotting. Renton, Sick Boy, Begbie eta Spud drogazaleentzat ere hogei urte igaro dira; lagunei ostutako diruarekin, Amsterdamen igaro ditu azken hamarkadak Rentonek, eta dibortzio demanda bati erantzutera Edimburgora itzulitakoan, lagun zaharrekin egingo du topo. Ewan McGregor aktore protagonistaren hitzetan, John Hodgen gidoia izan da aktore guztiak proiektura bigarrenez batzeko arrazoi nagusia; lehen atalaren gidoia bezalaxe, bigarrena ere Irvine Welsh idazlearen eleberri batean oinarrituta dago, kasu honetan, 2002an kaleratu zuen Pornolanean.

Psiconautas, los niños olvidados

Europako Zinemaren Sarietan animaziozko film onenaren saria jasotzeko hautagaia izan zen iaz Pedro Rivero bilbotarraren eta Alberto Vázquez galiziarraren Psiconautas, los niños olvidados filma; berriki, gainera, animaziozko film onenaren Goya saria jaso du. Basque Films ekoizpen etxeak Zircozinerekin batera ekoitzitako filmak minari eta maitasunari buruzko gogoeta proposatuko digu. Birdboy eta Dinki neba-arrebak hondamendi ekologiko batetik ihesi ariko dira. Dinkik bidaia arriskutsu bat abiatu nahiko du leku seguruago baten bila, baina arrebarekin joateko, barne gatazkei aurre egin beharko die Birdboy bakartiak.

Fences

Denzel Washingtonek gidatu eta antzeztutako Fences film onenaren eta gizonezko aktore onenaren Oscar sariak jasotzeko hautagaia da, besteak beste, eta Urrezko Globoetan taldeko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Viola Davis bikainak. Pulitzer Saria eskuratu zuen August Wilsonen antzerki obra homonimoan oinarrituta dago filma, hain zuzen, Washingtonek berak Brodwayn antzeztu zuen obran. 50eko hamarkadan, arrazarekin lotutako aurreiritzien aurka borroka egin behar izan zuen gizonezko afroamerikarra gorpuztuko du lanean. Istorio gordin bezain indartsua.

Ma Vie de Courgette (Mi vida de Calabacín)

Animaziozko film onenaren Urrezko Globoa eskuratu berri du Calude Barras zinegilearen lan txiki eta ederrak. Ama galdu berri duen haurtxo ausarta da Courgette (Kuiatxo), eta umezurztegi batera eramango dute. Adin bereko bost lagunekin egingo du topo bertan, eta pixkanaka, ingurune arrotzean egokitzen joango da. Donostia Zinemaldiko Perlak sailean eskaini zuten filmak oso harrera beroa izan zuen gurean, eta ikusleen saria jaso zuen.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean! 

zinea.eus

Asteko zinema estreinaldiak
Estreinaldiak, Kultura, zinea
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude