Spiderman Ibaetako fakultatean.

MzkzNQ==

Agian izango da neure ikasle garaiak urrun geratu direlako eta ez daukadalako presenteegi fakultateko korridoreetan liburuak besapean ibiltzen nintzeneko garaia. Agian izango da gazte ikusten ditudalako bertako ikasleak. Baina agian ez, agian arraroak direlako izango da besterik gabe. Atzo Ibaetako kanpusean izatea egokitu zitzaidan eta Spiderman ikusi nuen eskaileretan gora eta behera, jendea amaraunaren barruan sartu guran. Aurretik korrika ikasleak, dantzariak eta beste pizti arraro ugari…

Galdetzea bezalakorik ez da, Marasma sareko kideak ziren, aurkezpen bideoa grabatzeko lanetan.

Irudia | Marasma sareko kideak bideo bat grabatzen. | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.

Zer duzu buruan “Spiderman Ibaetako fakultatean.”-ri buruz