Formula Erotikoen II. Txapelketa, Orioko festetan

Errezetak, gaitasunak, trukoak… dira formula erotikoak; bakarka edota konpainiarekin bizi izandako saio erotiko ororen sekretuak. Partekatuta, guztion bizitza eta topaketa erotikoak aberasteko baliagarriak izango dira.

Hain zuzen ere helburu horrekin antolatu dute bigarren lehiaketa hau. Nork bere formula erotikoa proposa dezake abenduaren 4ko gauean emakumeen txosnan, orri batean, honako atal hauek beteta:

–    Izenburua-    Formula erotikorako beharrezko osagarriak (objektuak, jostailuak…)

–    Prestaketa pausuak-    Prestaketa denbora (gutxi gora beherakoa)

–    Zailtasun maila (oso erraza, erraza, ertaina, zaila, adituentzat…)

–    AholkuakEta trukean zer? Ba, beren formula erotikoa proposatzen duten guztien artean produktu erotikoz beteriko saskia zozkatuko dute. Ona amua!

Lehiaketaren oinarriak sinpleak dira:

–    Adina: 0 eta 101 urte bitarte

–    Bakarka edota taldeka aurkez daiteke proposamena

–    Bitxigorriak formula erotiko horiek partekatzen ahalko ditu librekiAnimatu!

Saski erotikoa

Irudia | Saski erotikoa | Bitxigorria denda | Creative Commons By SA
Bitxigorria, formula erotikoak, Saltxerak

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude