Asteburu honetan: Mazedonia
Asteburu honetan:Mazedonia –
Asteburu honetan, gaur, España – Mazedonia europear Sub21ko futbol partida dela eta hara! mazedoniaren RZ 😉. Postre osasuntsuena, baduzulako garaia fruta pixka bat jatekoa, eta beroari eta udari begira, hondartzatik bueltan zatozenean edo parranda ostean, hozkailua ireki eta eskertuko diguzulako postre hotz eta gozo hori… RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako, ligatzeko… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Mazedonia
…
Asteburu honetan >
Osagaiak:
- Sagar bat
- Udare bat
- 2 banana
- Pinaburu erdi bat
- Meloi gozo erdi bat
- 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
- Eskukada bat marrubi
- Eskukada bat mugurdi
- Mahats mordo bat, aletua
- 2 kiwi
- 2 laranja
- 2 laranjaren zukua
Errezeta:
- Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
- Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.
Kasu!
Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.
Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.
Gozatu eta on egin!
…
Errezeta gehiago…