Emakumeak oholtzara

Emakumeak oholtzara

Lau euskal musikarirekin batu da Topatu, emakumeek eszenan dituzten zailtasun eta aukerez mintzatzeko.

Harrabotsa sortu zuen otsailean Gasteizko Azkena Rock jaialdiak: kartela aurkeztean, emakumezko musikari bakarra zuen eta. BBK Live jaialdian, 14 emakume igoko dira oholtzara aurten; gizonezkoak 136 izango dira. Hatortxu Rocken berriz, 86 talde programatu dituzte, baina 25 besterik ez dira tartean emakumeren bat dutenak. Hiru adibide bakarrik dira eta, musika eszena parekidea emakumeen ikusgarritasunetik haratago badoa ere, irudi horrek agerian uzten du arlo honetan ere berdintasunetik urrun gaudela.

Euskal musika eszenaz, inertziez, erronkez, zailtasunez eta aukerez aritu gara Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz Salvador Zaldua (Skakeitan, Olatz Salvador) musikariekin.

Emakumeak oholtzaraEmakumeak oholtzara

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.