Gizonontzako antisorgailua: RISUG

Gizonontzako antisorgailua: RISUG –

Gizonontzako antisorgailua: RISUGAnimalia batzuk iel egoten dira urteko tarteren batean, beste batzuk arreske, eta badaude susa jartzen direnak ere. Katuak neguan jarri ohi dira bero-bero, hilbeltzean eta otsailean zehar, baina gizakiok, batzuen zorionerako eta beste batzuen zoritxarrerako, urte osoa igarotzen dugu otsaileko katua bezala. Gizakiok kilo eta erdiko garuna daukagu, atal aski indartsua geure gorputzaren tamainarentzako, eta horrek eman digu, besteak beste, Arrazoia (horrela, maiuskularekin). Hori dela eta sexua ez dugu ulertzen ugaltzeko prozedura soil gisa; baita, eta bereziki, plazer iturri gozo eta ezti moduan.

Hau dena ez litzateke posible, heterosexual artean, antisorgailurik gabe; beno, posible bai, baina larrualdi bat eta ume bat balantzan jarriz gero, agerikoa da norantz doan pisua. Antisorgailuak sekulako iraultza izan dira, baina iraultza bidea denez eta ez helmuga, asko dago lortzeke.

Zalantza gabe, kondoia da erabiliena. Harreman puntualetan bere erabilpena hegemonikoa dela esango nuke, eta zenbait bikoterentzat ere tresna nagusia da. Baina bikoteek nahi izan dute (gizonok bereziki), lehenago edo geroxeago, azala azalarekin sentitu, eta penetrazioa latex gabe gauzatu. Honek zenbait arazo planteatzen ditu, zeini eta emakumeari, metodo gehienek produktu kimikoak erabiltzen dituztelako.

  • Diafragma: espermizida batekin erabiltzen da.
  • Baginako esponja: esponja sintetiko bat da, baginan sartu ondoren espermizida askatzen duena. Eraginkortasuna %70-80koa da, beraz eskas samarra.
  • Pilula: hormona zikloan eragiten du, estrogenoz eta progesteronaz osatuta baitaude.
  • DIU: sustantzia kimikoak soltatzen joaten da uteroan.
  • Oso metodo ona omen da abstinentzia, baina momentuz baztertu egingo dugu.

Eta gizonezkoontzat zer? Gizakia ilargi iritsi den honetan, kaka egiteko ere aplikazioak dauzkagunean mugikorrean eta guztia 4.0 delarik, nola da posible guretzako beste antisorgailurik sortu ez izana? Basektomia hor dago… baina noiz egin? Eta iritziz aldatuz gero, zer?

Gizonontzako antisorgailua: RISUGSajoy K. Guha indiarra bio-ingeniari medikua da, eta lau hamarkada daramatza borrokan bere asmakizuna komertzializatu dadin: RISUG. Gizonentzako antisorgailua, ez hormonala, itzulgarria, iraunkorra eta merkea. Gel bat jarri zakileko hodian eta kito (espermatozoideak noraezean uzten ditu). Zein da arazoa orduan?

Enpresari handiek hasieran ez zuten bonbila komertzializatu nahi; merkeegia zen, eta gehiegi irauten zuen. Mozkin gutxi. Horregatik aplikatu zieten bonbilei lehenago iraungitzeko metodo bat, eta praktika horretatik dotrina berri bat jaio zen, obsoleszentzia programatuarena.

Guharen metodoa merkeegia eta iraunkorregia da, eta farmazeutikek ez dute komertzializatu nahi. Horregatik dago Edisonek sortutako bonbila pizturik bere museoan, eta horregatik hartzen du hautsa Guharen patenteak apalen batean.

Gizonontzako antisorgailua : RISUG   Gizonontzako antisorgailua : RISUG

Zer duzu buruan “Gizonontzako antisorgailua: RISUG”-ri buruz

  • Ze injustizia gizonok nahi gabeko haurdunaldietan inongo aukerarik ez edukitzea ondorioei aurrea hartzeko.