Karteldegia berritu dute! Asteko zinema estreinaldiak

Karteldegia berritu dute! Asteko zinema estreinaldiak

Estreinaldiak: Ekainak 16

Karteldegia berritu dute! Asteko zinema estreinaldiak

Egilea: Maialen Goñi

.

Cartas da guerra (Cartas de la guerra)

Ivo Ferreira portugaldarraren opera prima iazko Berlingo jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta António Lobo Antunes idazle ezagunaren eleberrian du oinarria. 1971 eta 1973 urteen artean, Angola Portugalen menpeko kolonia zen garaian, bertara joan zen soldadu batek emazte haurdunari bidalitako gutunak biltzen ditu 2005ean argitaratutako literatur lanak. Istorioa Lobo Antunesen esperientzian oinarritutako dago, hura ere sendagile moduan joan baitzen gerlara. Idazle izatearekin amesten zuen, eta bidalitako gutunei bere ideologia politikoa agerian uzten duten gogoetak, emaztearenganako maitasuna eta herrimina darie. Berregindako gertaeren gainean off-eko ahots batek irakurriko ditu gutunak.

.

Paris Can Wait

Francis Ford Coppola zinegile laudatuaren emazte Eleanor Coppolak zuzendutako komedia erromantikoa. Anne zinema ekoizle arrakastatsu batekin ezkonduta dago, eta Cannesko zinema jaialdian egun batzuk igaro ostean, Parisera joan beharko du. Belarriko infekzio bat tarteko, ez du hegazkinik hartu nahiko, eta horren ordez, senarraren lankide Jackekin egingo du bidaia autoan. Baina zazpi orduko ibilaldia espero baino gehiago luzatuko da, Jackek gastronomia eta kultura frantsesa erakutsi nahiko baitizkio. Diane Lane, Alec Baldwin eta Arnaud Viard dira filmeko aktore nagusiak, eta istorioa zuzendariak berak bizitako bidaia batean oinarrituta dago.

.

Señor, dame paciencia

Aste honetan, bestetik, bi komedia zoro topatuko ditugu karteldegian. Batetik, Álvaro Díaz Lorenzok idatzi eta zuzendutako Señor, dame paciencia espainiarra. Jordi Sánchez, Megan Montaner, Eduardo Casanova, Antonio Dechent, Silvia Alonso, Paco Tous, Salva Reina eta Diego París dira filmeko aktore nagusiak. Gregorio Madrilgo bankari kontserbadorea da. Rossy de Palmak antzeztutako emaztea bat batean hilko da, eta bere azken borondatea idatzita utziko du: familia osoa Sanlúcar de Barramedara joan beharko da eta bere errautsak bertan zabaldu. Baina emaztearen eskaera ez da horren erraza izango, Sandra alaba Gregoriok jasan ezin duen Jordi katalanarekin ezkonduta dagoelako, Alicia alaba Leo hippyarekin irteten ari delako, eta Carlos seme gazteenak jatorri euskalduna duen mutil senegaldarra ekarriko duelako.

.

Baywatch (Los vigilantes de la playa)

Eta 90eko hamarkadako Baywatch telesail mitikoaren pantaila handirako egokitzapena da bigarrena. Kasu honetan, Dwyane Johnson, Zac Efron, Alexandra Daddario, Kelly Rohrbach eta Ilfenesh Hadera ikusiko ditugu Kaliforniako hondartzetan lanean, bainujantzi gorria soinean. Johnson Mitch Buchannon izango da, sorosle-buru saiatu eta langilea, eta Efronek gorpuztutako kide arroputz berria helduko denean, lana nahasiko du. Indarrak batu eta badiaren etorkizuna arriskuan jarriko duen tramaren aurka borroka egin beharko dute, ordea. Espero zitekeena baino eskasagoa omen da proposamena.

.

Chavela

Chavela Vargas musikari mexikar arrakastatsuari buruzko dokumentala aurkeztuko dute, bestetik, Catherine Gundek eta Daresha Kyik. Abeslariari egindako elkarrizketak, baina baita haren hurbilekoei, bikotekideei eta garaiko musikariei egindakoak ere, bildu dituzte dokumental goxo eta hunkigarrian.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Karteldegia berritu dute! Asteko zinema estreinaldiak

Karteldegia berritu dute! Asteko zinema estreinaldiak
Estreinaldiak, zinea
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude