Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin >

pagotxa RZk

Asteburu honetarako, beste postre goxo bat eta RZ erraz-erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gustokoen duzun horrekin, RZ hau eta txanpain botila bat irekita gau berezi zoragarri bat bideratzeko aukera gomendatzen dizugu… Gozatu eta on egin!

Marrubiak_laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Asteburu honetan: Marrubi laranja zuku eta eztiarekin > >

Osagaiak  (2 lagunentzat)

  • 400 g marrubi
  • Ezti pixar bat
  • Laranja zukua

.

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Errezeta

  1. Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez.
  2. Laurdenetan edo erditik zatitu.
  3. Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu.
  4. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.

Errezeta gehiago…

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Banana split

Asteburu honetan: Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin > >
errezeta, Marrubiak
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude