Joxeantonio Ormazabal zendu da
Albisteak dardarka utzi du euskal letren mundua, oso maitea baitzen Joxantonio Ormazabal.
Berataz jende asko ohartuko ez bada ere, haren kantuak ezagutzen ditugu, haren liburuak irakurri ditugu…
Gaur arratsaldeko 17etatik, biharko 11ak arte, Tolosako tanatorian egongo da Oramazabalen gorpua, azken agurra egin nahi dionarentzat. Hileta elizkizuna, ostera, Tolosako santa Maria parrokian izango da bihar, asteratea, Maiatzak4, 18etan.
Mementuz ez dugu bestelako omenaldi edo zeremonia zibilen berririk.
Duela pare bat aste Sautrela literatura saioak monografiko bat eskaini zion, Alaia Martinen eskutik. Bizi osoan letrak eta literaturaren alde egindako lan ona eskertu nahi zitzaion horrela.
Ormazabalen soslaia eta garrantzia ezagutzeko ezinbestekoa zaigu gaur, lan hura.