Prentsa askatasunaren eguna

MjE2NA==

Giza eskubideen adierazpenaren arabera, gizabanako orok iritzi eta adierazpen askatasuna behar luke izan. Iritziak eta informazioa jaso eta eskuratzeko eskubidea du, eta horiek zabaltzekoa, inolako mugarik gabe.

Mugak ordea, beti existitu dira, eta gaurko egunaren helburua horiek desegitea bada ere, lan handia dago egiteko arlo horretan.

Hain zuzen ere prentsa askatasuna mugatzen duten elementuak ugari dira eta interes ekonomikoekin eta politikoekin lotuta egon ohi dira orokorrean. 

Reporteros Sin Fronteras erakundeak prentsa askatasunaren “harraparien” zerrenda osatu du. Mundu osoko 40 izen bildu ditu bertan.

Prentsa askatasunaren izenean hitz egiten badute ere, zerrenda, partziala, eta ondorioz mugatua da, erabat. Hona hemen aipatu zerrenda.

Irudia | Prentsa askatasunaren mundu mapa | zz | Creative Commons By SA
giza-eskubideak, Prentsa Askatasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude