Lander Garroren KONTRARIOA nobela

MjE3NQ==

(Nobelaren aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegiaren sotoan, maiatzak 7, 12tan.)

Raul Oliveirak xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskar adiskidearekin, amodio ezinezkoetatik ihesian, idazle izateko ametsekin zorabiatuta. Oreretako Pontika auzo bazterrekoan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik.

Irribarrea kilikatzen duen istorio petrala da “Kontrarioa”, makurkeriara bezainbat lerratzen dena umore eta parodiara, beti kontrastez josirik, samurtasunez bezala mingoski. Galtzaile baten ibili piperrak kontatzen ditu Lander Garroren nobelak.

(Lander Garro 1975ean jaio zen Errenterian, eta Hendaian bizi da.”Orain galdera berriak ditut” narrazio liburua plazaratu zuen 2004an.KONTRARIOA da, beraz, bere lehendabiziko nobela.)

Irudia | kontrarioa | Zuzeu | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Lander Garroren KONTRARIOA nobela”-ri buruz