Bisaiak, jauziaren aurpegiak

JAUZIA proiektua zer da?

Gure proiektuak “Jauzia” du izena. Euskaraz, “Jauzia” kontzeptuak bi definizio barnebiltzen ditu : batetik gehien erabiltzen den definizioa, hau da saltoa ; eta bestetik, guttiagotan erabili ohi den definizioa, erran nahi baitu, erorketa. Proiektuaren izenak, kontzeptuaren bi erabilpenak barnebiltzen ditu, interpretazioari tartea uzteko asmotan, hasieratik hartzailea hein batean parte hartzeanren logika dinamiko honetan sartuaz (proiektuaren dinamikotasunaz beranduago mintzatuko gara, baina hasieratik ikusiko dugu proiektuak mezu eta hartzailearekin sortu nahi duen elkarrekintzaz). Bakoitzak erabaki dezala, hortaz, proiektuaren zentzua edo mezua, erortzean edota saltoan datzan, batzutan saltoan edota bestetan erortzean.

Bisaiak, jauziaren aurpegiak

Proiektuak edo lanak, Frantses nazionalitatea duten sozializazio arrunteko norbanakoak ditu oinarritzat. Izatez eta soziologikoki modu hertsian ulertuaz, beraz , « a priori » Euskal Herriko gatazkan murgildu behar ez zuen jendeaz interesatuko gira, Frantses estatuko sozializazio arrunteko giza-seme/alabetaz. Izan ere, 80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren baitan, Frantses nazionalitatea zuten aipaturiko ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten. Gainera, oroitarazi dezagun, garai horretako testuingurua indarkeria gordinak baldintzaturik zegoela : alde batean ETA edota IK bezalako erakunde armatuak zeuden, Euskal Herriaren askapena helburu zutelarik ; parean berriz, Frantses edota Espaniar Estatuak zeuden, Estatuen batasuna eta osotasuna mantendu nahiean. Ezin ahantzi ere, garai horretan agertzen dela GAL erakundea, ETAren aurkako ekintzen bitartez ezaguna bilakatu zena.

Ekintzak eta hildakoak asteroko ogia ziren garai horretan beraz, Frantses hiritartasuna zuten eta ibilbide pertsonal konbentzionalaz garatu ziren gizabanako batzuek, nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten. Nor ote ziren eta dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia?

Bisaiak, jauziaren aurpegiakProiektuarekin ikusi eta ezagutuko dugun moduan, Ipar Euskal Herrian eta Frantziar estatuan, pertsona ugari izan ziren, testuinguru ezberdinengatik, beren etxea, familia, bizitza edota denbora eman izan zituztenak, Euskal Herriko gatazkan ekarpen bat egin asmoz. Pertsona horietarik batzuk militantziaren mundu zurrunetik heldu zirela ere ikusiko dugu, honela, esperientzia politiko minimo batean oinarritzen zirelarik.

Beste ugari ordea, pertsona “arrunta” batzuk ziren, politikatik edo gatazkatik kanpo bizi izan zirenak eta momentu batean gatazkaren kontzientzia hartu zutenak (edo ez), bertan parte hartzeraino. Egunerokotasun arrunt batetik, engaiamenduak ekarritako arriskuz beteriko bizimodu bat hautatu zuten, sinesgaitzak ziren eta diren gertakariak bizitzeraino edo protagonizatzeraino. Aipagarria litzateke esatea, interesgarria dela bakoitzaren ibilbideak eta egindako ixilpeko lanak konkordatzen ez dutela ikustea. Hau guztia kontuan izanik beraz, lan honen bitartez ibilbidea eta egin zutena argitzeaz gain, zergatia ulertu eta esplikatu nahi dugu.

Lana edo proiektua beraz, pertsonai hoieri buruz, egindako ixilpeko lanaren inguruan eta egindako lanaren zergatiaz izango litzateke.

 

Proiektuaren helburua

Jauzia proiektuaren helburu nagusia, Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko memoria kolektiboari ekarpen xume bat egitea da.

Izan ere, 80 et 90. hamarkadak hartzen ditugu oinarritzat eta garai hortan euskal gatazka politikoaren aktore ziren pertsonai ezberdinen testigantzak biltzen ditugu, ondoren testigantza horiek gizartera zabaltzeko helburuarekin. Testigantzak modurik pedagogikoenean eta ludikoenean transmititzen ditugu, ahal bezain bat jendek entzun ditzaten.

JAUZIA proiektuak testigantzen bilketa masibo bat bultzatu nahi luke eta baita multimedia produktu ezberdinen edizio bat ere, Euskal gatazkari loturiko memoria kolektiboa ahalik eta zabalena eta osatuena izan dadin.

 

ZuZeu-eri esker lortutako garapena

ZuZeu.eus webgunearen bitartez, 3.450 Euro eskuratu genituen Arnasa Luzea-ren Crowdfunding plataforma bitarteko gisa erabiliz. 3 hilabeteko kanpaina bat ondoren, 128 pertsonek JAUZIA proiektua laguntzea erabaki zuten eta laguntza guzti horien bitartez lortu dugu JAUZIA proiektua teoriatik praktikara pasatzea. Milesker handi bat ZUZEU. EUS webguneari eta nola ez, Urko Uranga, Hasier Etxeberria eta Oier Aranzabaleri, eskerrak eta baita besarkada bero bat ere. 

Eskerrak ere, laguntza ekomomikoa eman duzuen 128 pertsoneri. Zuek gabe ez baitzen deus izanen proiektu hau. Milesker handi bat modu batean edo bestean proiektu huni laguntza eman diozuenoi : Eñaut, Eneko, Mikel, David, Maider, Unai, Maren, Kamille, Manu, Iban, Zoe, Haitz, Xabino, Aita, Ama eta Amitxiri!

Eta nola ez, milesker handiena, JAUZIA proiektuak argitara eramaten dituen pertsoneri, hemen azpian ikusten ahal dituzuen pertsoneri.

Guztieri esker, lehen emaitza, 3 multimedia artikulu izan dira, pasa den ekainean publikatuak:

Jauzia (1.atala)

Dominika Mendiboure
(sartu)

Jauzia (1.atala) - Dominika Mendiboure


Jauzia (2.atala)

Erbina Zubillaga familia
(sartu)

jauzia (2.atala) - Erbina Zubillaga Familia


Jauzia (3.atala)

Bernard San Sebastian eta Philippe Lassalle Astis
(sartu)

jauzia (3.atala) - Philippe eta Bernard

Ondorengo pausuak

Hartu duen abiadura eta handitasuna ikusirik Jauzia proiektuak anbiziozko plangintza bat izanen du.

Lehenik eta behin, 70 minutuko ikus-entzunezko bat egin eta publikatuko dugu: “Bisaiak, jauziaren aurpegiak” deituko litzateke. Dokumentala, heldu den azaroaren 20an, Ipar Euskal Herriko Zinema Festibalean (Zinegin – Hazparne),  estreinatuko dugu arratsaldeko 18tan. Dei egiten dizuegu bertaratzea, dokumentala mamitsua izanen baita.

“Bisaiak, jauziaren aurpegiak” dokumentalak, Baionako Herriko etxeak eta Eusko Ikaskuntzak antolaturiko lehiaVS_ab3Jkketa batean ere parte hartuko du: “Eusko Ikaskuntza eta Baiona hiri saria 2015”. Abenduan iragarriko dute irabazlea zein den eta beraz sari banaketa bat ere eginen dute.

Abenduaren hastapenean, JAUZIA proiektuaren erakusketa bat burutuko dugu Baionan. Bertan orain arte eginikoa forma pedagogiko eta ludiko batean aurkeztuko dugu. Erakusketak aste bateko programazioa izanen du: erakusketaren estreinaldi ekitaldia (pertsonai guztiekin), memoria kolektiboari buruzko hitzaldia, 80-90. hamarkadari buruzko historialarien hitzaldiak, multimedia formatuaren garrantziari buruzko eztabaida, “Bisaiak, jauziaren aurpegiak” dokumentalaren proiekzioa…

Abendutik aitzina, JAUZIA proiektuak beste atal bat idekiko du: interaktibitatea eta parte hartzea. Atal berri horren bitartez, deneri eskeini nahi diegu testigantzak biltzeko posibilitatea eta ondoren multimedia produktuak sortzeko aukera. Modu horretan, memoria kolektiboari eginen diogun aportazioa sendoagoa izanen dela espero dugu. Bere momentuan emanen ditugu xehetasun guztiak, egon adi!

Ondorioz, Jauzia proiektua, hasi besterik ez da egin…

Informazio gehiago

Informazio eta zehaztepan gehiago nahi izanez gero, Radio Kultura-rentzat eginiko elkarrizketa bat entzungai uzten dizuegu, Radio Kulturak eginikoa, jakinez elkarrizketa 18. minutuan hasten dela : ENTZUTEKO EGIN HEMEN KLIK!

EHkZ webguneak eginiko elkarrizketa ere ikusgai uzten dizuegu:

Bestalde, jakin ezazue JAUZIA proiektuaren ahozko aurkezpen bat burutuko dugula heldu den Irailaren 30ean, asteazkenean, arratseko 6ak 30tan, Bilboko Alde Zaharreko 7katu gaztetxean. Hona hemen afitxa:

Jauzia 7katu

JAUZIA proiektuaren sare sozialak:        Facebook   –   Twitter

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA