22 urteko euskaldun bat poker izarren artean
Andoni Larrabe arrasatearrak 22 urte ditu, eta azaroan mundu mailako Poker txapelketa garrantzitsuena denean hartuko du parte Las Vegasen, beste zortzi jokalarirekin batera. Irabaziko balu, 10 miloi dolar eskuratuko lituzke, eta azkena geratuta ere, miloi bat dolar ia. Edozer gertatuta ere, hainbat fase gainditu ostean bertara iritsi izana ez da marka makala 18 urterekin batxilergoa amaitu zuenetik jokalari profesionala den atlhetizalearentzat.
Arrasate – Koruña – Londres
PokerCoruña blogean Andonik berak azaltzen duenez, 17 urte zituela ikasu zuen pokerrean jokatzen, eta apurka apurka, sarean jokatzeari ekin zion gurasoen baimenarekin. Batxilergoa amaitu, selektibitatea egin eta berehala, Donostia Kursaal kasinoko txapelketa batean bigarren geratu eta poker jokalari profesionala izateko erabakia hartu zuen. Asmo horrekin egin zuen Koruñarako bidea, eta bertan bi urtez sareko txapelketetan eta bere teknika hobetzen aritu ostean, Londresen bizi da egun.
Azken hilabeteetan milaka euro irabazi ditu, baita nazioarteko makina bat lehiaketetan parte hartu ere. Hala ere, inor gutxik espero zuen pasa den uztailan lortu zuena: 6668 lagunen artean lehenengo bederatzietan sartu eta munduko txapelketa garrantzitsuenaren finalerako txartela eskuratzea.
Athletic beti berekin
Poker zaleen munduan “pollopopeye” gisa ezagutzen dute Andoni, eta beste ezaugarri bereizgarri bat zorte oneko izaten laguntzen omen dion Athletic taldearen elastikoa da. Hona hori bera eta pokerraren konplexutasuna frogatzen dituen bideo-elkarrizketa:
Etxuat piperrik e ulertu, baña zorionak Andoni!
[…] Duela hilabete kontatu nuen Zuzeun nola Andoni Larrabe izeneko 22 urteko arrasatear bat Las Vegasen egiten den munduko poker txapelketa nagusiko finalera sailkatu zen. Bada, 6000 hautagairen artean 9 laguneko finalera iritsi ondoren, azaroaren 9an hasi zen bi egunez jokatu eta seigarren postuan geratu da Larrabe, 1,622,080 dolar irabazita. […]