Erbina Zubillaga: Jauzia

Erbina Zubillaga: Jauzia

Erbina Zubillaga: Jauzia

Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

Jauzia

 

Beixtik esplikatzen digun moduan, egun batez, jadanik ezagutzen zuten errefuxiatu bat etorri zen beraien Rivière-eko etxera. Egon zen etxea, garajea eta ingurueri begira eta ondoren galdegin omen zion, « zerbait » egitea posible ote zen. Beixtik, duda sentitu gabe, baiezkoa.

Erbina Zubillaga familiaren etxean, ETA erakunde armatuaren armak, leherkariak eta paperak gordetzeko zulo bat aurkitu zuen Frantses poliziak, Espainol poliziarekin elkarlanean. Aurkikuntza handia izan omen zen, armategi handi bat baitzegoen Erbina Zubillaga familiaren etxe ondoko garajearen azpian. Beixtik esplikatzen digu, zintzotasun osoz, polizi batek erran ziola, Rivière guztia lehertarazteko adina leherkari eta arma zegoela «Tchernobyl» izeneko zulo famatu hartan:

Atxiloketa egunaAtxiloketa artikulua El Mundo, egia esan, hein batean, espero zuten. Goiz ala berant, etxean ETA-ren armak gordetzeko zulo bat ukateak, ondorioak dakartza eta familia guztia kontziente zegoen Damokles-en ezpataren pean bizi izan zirela, urte luzeetan. Ezin daiteke erran atxiloketaren zain zeudela edo itxoiten ari zirela baina ongi asko bazekiten edozein egunetan, edozein goizetan polizia frantsesak etxea inguratu zezakeela eta familia guztia espetxera bidalia izan zitekeela.

Azkenean, atxiloketa eguna iritsi zen, poliziak 2002ko Uztailaren 16ean inguratu baitzuen etxea eta familia guztia atxilotua izan baitzen. Kasualitatez, Uztailaren 16a, Carmen eguna baita eta Gipuzkoarrek dakiten bezala, Alegiko festen egun nagusia da…

Familiako kide ezberdinek, Xabier, Miren eta Beixtik, kontatzen digute, Carmen egunaren hasiera, atxiloketaren unea:

Beraien jauzia zehazki esplikatzeko, jakin beharra da Erbina Zubillaga familiak, gurasoen erabakiz, Frantzian eta ingurune frantses batean bizitzea erabaki zuela beren “sekretutxoa” mantentzeko asmoz; eta beraz, zuloa ahal bezainbat denboran aktibo izateko asmoarekin. Erbina Zubillaga 9Beste hitz batzuekin esplikatzearren, familiako kideek maite zuten eta duten euskal giroa, euskara, eta Euskal Herria alde batera uztea deliberatu zuten ETAk armak gordetzeko leku seguru bat izan zezan.

Xabierren kasua hartzen badugu adibidez, azpimarratzekoa da asko maite duela musika. Errate baterako, ttipitatik ibili zen bateria jotzen eta Landasetan hainbat musika taldeetan parte hartu zuen, bere inguruko lagunak ziren beste gazte batzuekin. Berak askotan amestu izan zuen Kortatu, Delirium Tremens, Su Ta Gar edota Itoiz bezalako taldeak jolastea, baina bere bizilekuak eta bizimoldeak, ordea, ez zion bere ametsetako taldeen partiziorik jotzen utzi. Euskal taldeak entzun izan zituen, luzaz eta asko, baina bere Landasetako lagunekin osatu zituen taldeetan, ez zuen inioiz euskal kantu bat bera ere jokatzeko parada ukan. Xabierren konpromisoa gehien maite zuena, euskal musika, bazterrean uztea izan zen, beren etxean zeukaten “sekretutxoa” mantentzearren, noski.

Familia osoak, zuloa atxiki zuen denbora guztian sentsazio berezi bera izan zuen, hau da, alde batetik frantses nazionalitatea zutenez eta Landasetan bizi zirenez, pentsatzen zuten ez zuela iniork susmorik izango beraiek zulo bat zutenik etxean, beraz bizi modu « normala » eramaten zutela aitortzen digute : hegoaldera joaten ziren, Alegin eta inguruetan ere ibiltzen ziren lasai asko, frantsesak bezala ikusiak baitziren. Ordea, beste alde batetik, etxean zulo bat izateak, edo beraiek dioten bezala « sekretutxoa » izateak, karga moral handi bat suposatzen zuen, urduritasuna eta beldurra tarteko zirelarik.

Erbina Zubillaga familia, lehen aipatu dugun bezala, maite zutenetik urrun bizitzea erabaki zuten, zuloa gordetzeko. Helburu hori ardatz izanik, neurri batzuk hartzen zituzten, beraien gainean susmo ttikiena ere ez zedin izan. Adibide konkretuak ematearren, bizitza mugatzea behartu zuten beraien burua, familiako bazkariak ekidinez, ekimen politikoak urrundik begiratuz, inioiz parte hartu gabe eta euskal nazio askapen mugimendu publikoarekin lotura guztiak saihestuz eta ebitatuz.

Familiak, beraiek sorturiko bizi modu propio bat eramaten zuten, zuloaren mantentzeko susmoak ez sortzean oinarritua zena. Zuloa beraien etxean eraikitzea erabaki zutenetik, poliziak etxea inguratu eta denak atxilotuta eraman zituzten arte, bizi modu propio eta berezi bat eramaten zutela ohartu gintezke. Gehien maite zutenetik urrun, ahalik eta urrunen, susmoak ekiditzeko, « sekretutxoa » mantentzeko.

Derrigorrez, nahi ala ez, neurri horretako konpromisoak ondorio zuzenak ditu gaur egunean ere. Konkretuki, Xabier anai gazteenak esplikatzen digu Ipar Euskal herriko jendearekin harremantzeko duen zailtasuna, hainbeste urtetan ez baitu harreman mikorik ukan. Mirenek aldiz, Xabierrek diona ez du bere egiten:

Jauziaren atal gogorrenak

Engaiamenduak, pertsona bera eraldatzen du, pertsona engaiamendutik bizitzeraino. Engaiamendua maila ezberdinetakoa izan daiteke noski eta engaiamenduaren mailaren arabera bizitzarekiko duen eragina ezberdina dela ere erran gnezake. Baina Erbina Zubillaga familiaren engaiamendua, osoa dela kontutan hartzen badugu, bizipen ugarik barneraino hunkitu zituztela eta dituela ohartu gintezke. Engaiamenduari lotua da beraien bizitza, engaiamendua izan da hoien bizitza.

Mirenen kasuan, kolpe gogorrenak, ezagututako iheslarien atxiloketak izan direla esplikatzen digu. Hain zuzen ere, hurbiletik ezagututako pertsona baten kartzeleratzeak min asko egin ziola kontatu digu:

Amarentzako, Beixtirentzat, jauziaren atal gogorrena, dudarik gabe, bere kartzelaldia izan zen. Ongi oroitzen da kartzelaldiaz eta oroitzapen txarra atxikitzen du. Bere ustetan kartzelan bizitzea ez da « Gizona bezala bizitzea ». Kartzelako epeak markatu du, hain sendoa den Zubillaga-tar Beixti:

Jauziaren atal alaienak

Engaiamenduak, momentu gogorrak dakartza, gorago ikusi ahal izan dugun bezala. Baina, engaiatu direnek, momentu goxoak eta alaiak bizitzen dituzte ere. Azken batean, ez dezagun ahantzi militanteak sari moral bat ere izan behar duela eta hortan sartzen da, nolabait, Xabierrek kontatzen diguna. Izan ere, kartzelatik atera ondoren, Parisen treina hartu zuen eta bere familiarrak zain zeuzkan Akizeko geltokian. Han bere alabak, atxilotu zutenetik ikusi gabeko aita begiratzerakoan, pozez beteriko ereakzio bat izan zuen, Aita ere emozioz gainezka utzi zuena. Gaur egun ere, Xabierrek, irria ahoan duela, oroitzen du momentu goxo hura:

(Jarraitu…)

Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

jauzia

Erbina Erbina Erbina Erbina Erbina Erbina Erbina Erbina Erbina Zubillaga: Jauzia

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA