Dominika: Jauzia

Dominika: Jauzia

Dominika: Jauzia

Sar hitzaDominika MendiboureBisaiaJauziaZergatia

Jauzia


Baiona ttipiaDominika, 19 urterekin Baionara iritsi zenetik, hango egoera eta iheslarien kontakizunak ikusirik, horiek ahal zuen moduan laguntzen ahalegindu izan zen. Batetik, pisuak lortzen, bestetik, frantses klaseak ematen, autoarekin alde batetik bestera eramaten… Errefuxiatuen harreraz arduratzen zen Dominika eta berak erran duen moduan “jende ugari ezagutu eta laguntzeko parada izan nuen”.

1980ko hamarkada, Baionako kalean euskal iheslariez beterik zirela esplikatzen digu Dominikak. Denak Hego Euskal Herritik etortzen ziren baina gizabanako guztiz ezberdinak zirela ere erraten digu. Berak bera aldetik, ihesean gordetzera etortzen ziren pertsona horiek ahal bezainbat laguntzea zuen helburu eta gorago erran bezala, hala egin zuen.

Ba omen zegoen jendea, erraterako, hegoaldean bizi oso bat egituraturik izan eta guztia utzi zuena konpromisoagatik. Eraikitako bizi guztia abandonatu behar izan zuena, Jauzia ematearren edota Jauzia egiteagatik behartuta. Horren adibide bat azaltzen digu Dominikak:

Alderantzizko ekarpena ere egon zela erraten du Dominikak. Hasteko, beti ziren eskertzekoak Hego Euskal Herritik ihesean etorritakoek emandako laguntza. Baina gainera, askotan iheslari hauek irakasle izaten ziren, besteak beste, AEKn. Honela, Euskal Herriko bi aldetako jendea elkartu eta nahasten zen, batak bestea lagundu eta ekarpenak eginez.

Adibide bat ematearren, gure protagonistak, gainera, Gure Irratian lan egiteko aukera izan zuen, eta aipatzen digun moduan, Josu Muguruza-ren lankide ere izan zen garai batez.

Bitartean jende gehiago joan eta jende gehiago zetorrela kontatzen digu, batzuk borrokarako etorriak, ongi ezkutatuak, beste batzuk, lana behar eta Seaskako maisu eta andereño aritzen ziren, nolabait, bi aldetako laguntzaren elkartrukea zela erran daiteke, hala bizi du eta hala kontatzen digu behintzat, Dominikak, nortasun eraikitze, adiskidetasun eta elkartasun ariketa handi bat bezala.

Dominikak jendea ezagutzen zuen heinean, Kattu izeneko iheslari batekin ere izan zuen harremana, berak erraten duen bezala, urte batzuk egon baitziren elkarrekin bizitzen. Kattuk erakutsi zion zer zen ETAko militantea izatea eta zer suposatzen zuen ETAko kide izatea. Beraiekin bizitzeko aukera ere izan zuela esplikatzen digu:

Katturen erahilketa albistea Egin1980ko hamarkadan ezin dugu ahantzi GAL erakunde armatuak ekintza batzuk burutzen zituela ETAko militanteak erahilez (Berriak eginiko GAL-eri buruzko webdoc interesgarri bat hemen). Dominikak garai gogor hori bizi izan zuen noski eta hurbiletik gainera, lehen aipaturiko Katturen erahilketa oso gertutik bizi izan baitzuen. Kontatzen digu, garai haietan, Kattuk mugimendu berezi batzuk ikusten zituela bere inguruan eta beraz, Dominikaren etxera joan zela, azken honen aitaren gerrako pistola galdetzera, GALekin alterkazio bat izanez gero, tiroz erantzuteko posibilitatea ukan zezan. Eta denborak arrazoin eman zion Katturi, soilik 23 urte zituela, 1983ko abenduaren 19an hil baitzuen GAL-ek, Baionan, 10 tiroz, ostatu batean lanean zegoela.

Kattuk, Dominikaren amak eman zion pistola harekin zuen tirokaketa gertatu zenean , eta kontatzen dutenez, erabiltzen ere saiatu omen zen, baina GAL-ekoek lanean zegoela sorpresaz harrapatu eta erahil egin zuten.

2014ean, Pablo Malo-k zuzendutako “Lasa eta Zabala” pelikulako eszena batean, Katturen erahilketa antzeztua da eta bertan ikusi genezake Katturen defenditzeko asmoa, Dominikaren aitaren gerrako pistola erabiliz, baina lehen erran bezala, sorpresaz hartu eta erahil zuten.

Jauziaren oroitzapen onak

Oroitzapen onak aipatzerakoan, Dominikak presoen askatasuna du aipagai. Presoen askatzeak ematen dio poz gehien eta ilusio gehien. Zehazkiago hala ere, bere lagun handia den Unai Parot-ekin burutu zuen lehen bisita esplikatzen digu, emozioz eta oroitzapenez beteriko bisita duda gabe:

 

Jauziaren oroitzapen txarrak

Dominikari galdegin diogularik bere oritzapen edo momenturik gogorrena, bi istoria atera dizkigu baina antzekotasun handiko istoriak. Izan ere, GAL-eko ekintzak eta erahilketek asko markatu dute Dominika eta gaur egun ere GAL-en erahilketak aipatzean, samina eta tristura sentitu daiteke bere ahotsean. Dominikak, GAL-ek buruturiko Kattu-ren erahilketa ekarri digu lehenik gogora eta ondoren Peru eta Stein-en erahilketa (atentatua).

Beste anekdota bat ere kondatzen digu Dominikak eta hau ere sinesgaitza eta era berean garaiaren gordintasunaren adierazle. Izan ere, errefuxiatu batekin lan egiten zuen eta egunero bere etxera eramateko ohitura zuen. Egun batez ordea, GAL-ekoek zain zeuzkaten eta guttigatik ez zituzten ametrailatu. Hona hemen istoria, Dominikaren ahotik kontatua:

 

( Jarraitu… )


Sar hitzaDominika MendiboureBisaiaJauziaZergatia

jauzia


Dominika: Jauzia Dominika Dominika Dominika
Dominika, GAL, historia, jauzia, Jauzia proiektua, Kattu, Lasa eta Zabala, memoria kolektiboa
Ibai Agirrebarrena

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude