Erbina Zubillaga: Bisaia

Erbina Zubillaga: Bisaia

Erbina Zubillaga: Bisaia

Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

Bisaia

 

Familiaren ibilbidea islatzeko, sendiko amaren ibilbidea segitzea besterik ez dugu. Ez da ibilbide arrunta familia honek bizitakoa eta ikusiko duzuen bezala, gerrak edota indarkeriak zer-erran ainitz ukan du beraien bizitzako bideak aukeratzerako orduan.

Familiako Amak, Beixti Zubillaga du izena edo hobeto erranda, berak azpimarratzen duen moduan: Zubillagatar Beixti. Alegian sortu zen 1932ko Abenduaren 8an. Gaur egun 83 urte ditu, baina jakin ezazue ez duela indarrik falta eta urte luzeetan bizitzeko asmotan dabilela. Beixti, karaktere handiko pertsona da, sendoa eta azkarra, bere ibilbideak erakusten digun moduan.

Alegin sortu zen beraz eta berak erraten duen moduan, bere gurasoak katolikoak ziren eta katolizismoan hezi zen : «katolizismon in deu bizia». 16 urte arte bizi izan zen gurasoekin eta euren etxean, baina ondoren Donostiara joatea erabaki zuen, lan bat aurkitzea zuelarik helburu nagusia.

Hala ba, lana aurkitu zuen, neskame gisa. Hasiera batean, etxe ugaritan ibiltzen zen lanean, baina pixkanaka, egonkortu eta soilik bi etxetan eman zuen zerbitzua. Bi etxeetan, neskame kanak egiten aritzen zen : garbiketak, sukaldea, umeak zaintzen eta abar luze bat. Donostian zerbitzari lanak egiten 6 urte igaro ondoren, Beixtik Donostia uztea erabaki zuen, 22 urte zituela, 1954. Urtean. Oroitarazi beharra da, garai hartan Europa Bigarren Mundu Gerraren osteko berreraikuntza fase nagusian zen, eta Espainia berriz, Franco-ren diktadurapean.

Beixti Donostian lanean zebilela, bere anaiek Frantziar estatura egin zuten ihes, Frankismoaren errepresioari eskapatzeko asmotan. Beixtik bere anaiekin harremana ona zuen eta haiek muga pasa ezin zutenez, beraiengana joatea eta beraiekin bizitzea erabaki zuen. Anaiak, mugaren beste aldean ikusteak tristura ematen omen zion eta laguntzeko asmotan joan zen bere anaiekin bizitzera.

Konkretuki, landasetan bizi ziren bere bi anaiak eta beraz Beixti ere Landasetan ezarri zen bizitzen. Mediku baten etxean aurkitu zuen lana, beti ere neskame gisa, hain zuzen ere, Seyresse herrian . Urte eta erdi egon zen medikuaren etxean lanean baina ondoren bere bizitza aldatuko zuen ezagutza bat egin zuen : bere senarra.

1955ean ezkondu zen Beixti, Fidel Erbina-rekin, Akizeko (Dax frantseseraz) katedralean. Bitxikeri moduan erran behar dugu, nahiz eta ezkontza Akizen ospatu, Beixti eta Fidel-ek Gipuzkoako apaiza bat ekarri zuten eta euskarazko meza bat ukatea lortu zuten. Gerra ondorengo testuinguru batean, Landasetan, Akizen, Dax-en, Landasetako departamentuko bigarren hiri handienean, Euskarazko meza baten bitartez ezkondu ziren bi gipuzkoarrak, bat Alegikoa eta bestea Aldabakoa. Akizen, Frantziar gizarte batean, ezkontzeko meza Euskaraz egin nahi izateak, jadanik, erakusten digu Erbina Zubillaga bikoteak Euskararekiko zuen lotura estua.

Bestalde, aipatu behar dugu, Fidel, Beixtiren anaien gisara, Frankismotik ihes eginda joan zela Frantziar estatura bizitzera. Soldaduskari ezezkoa erran, intsumitu eta ihesean joatea erabaki zuen erbesterako bizitza bat asumituz. Aldabako semea zen Fidel, erran nahi baitu Beixtiren sorlekutik kilometro gutti batzuetan sortu zela bera ere. Baina hara non, Euskal Herriarekin eta Gipuzkoarekin deus ikustekorik ez duen leku hartan, Landasetan ezagutu eta ezkondu ziren. Orain bederen, Landasek badute gipuzkoa eta Euskal Herriarekin, ezagutzen dugun lotura bat

Senarrarekin, hasiera batean Akizen bizi izan ziren eta ondoren familia eraiki zuten lekuan hartu zuten lurra : Rivière Saas et Gourby.

Bikoteak 3 haur ukan zituen, lehena Miren (1957), bigarrena Amaia (1963) eta azkena Xabier (1966). Hiruak Landasetan hezi zituzten, hots, Frantses gizartean, Frantzian, atzerrian, erbestean.

Hiru seme-alabak Rivière-en izan ziren heziak eta beraz, eskolatzeko adina iritsi zitzaienean, eskola publikora joan ziren. Bertan, lagunak egin zituzten, izan ere, hau oro bezala, herrian eta eskolan ezaguturiko lagunak eta lagun-taldeak osatu zituzten.

Rivière ezagutuz gero, jakin beharra da ez duela deus ikustekorik Euskal Herriarekin. Batzuentzako Frantzia da eta gutti batzuentzako Okzitania. Hortaz, gehienbat Frantsesera entzuten da eta kasualitate handiarekin, adineko batzuen ahotik okzitaniera edo « patois » delakoa entzun daiteke. Segur izan gaitezke, Xabier, Miren eta Amaia bezalako izenak ez zirela batere ohikoak 1 100 biztanleko herri ttipi hartan. Bakarrak zirela ere konfirmatu genezake.

Rivière Saas et GourbiHerri frantses hartan bizi eta hezi ziren hiru seme-alabak, baina etxean, Euskara hutsean heziak izan ziren. Landasetako herri ttipi hartan, familia bakar batean, etxeko berotasunean, Euskara hutsean mintzatzen eta bizi ziren. Sinesgaitza badirudi ere, Frankismoaren hatzaparretatik ihes eginda, Landasetan eraiki zen familia batek, Tolosaldeko euskara jakin izan zuen atxikitzen eta are gehiago, bere seme-alaberi transmititzen ere. Inioiz Alegian bizi gabeko, Miren, Amaia eta Xabierrek Alegiko eta Aldabako euskara dute ama-hizkuntza gisa eta Frantsesa, beren eguneroko hizkuntza nagusi.

Gipuzkoako herri ttipi batetik Landasetako beste herri ttipi batera joan zen Beixti eta Landasetan bertan eraiki zuen familia, Aldabako Fidelekin. Frankismoak eragindako ihesaldiak elkartu zituen eta Xabier, Amaia eta Miren ekarri zituen mundura. Ibilbide atipikoa bezain interesgarria izan du Erbina Zubillaga familiak.

Miren Erbina Zubillaga

Miren, seme-alabetan zaharrena dugu, Akizen sortu zen 1952ko Apirilaren 20ean. Frantses ingurune batean sortu zen alegia, izan ere, eskola publiko ezberdinetan ibili zen baina berak azpimarratzen duen bezala « frantsesen artean ». Gaskoina entzun izan zuen ttipitan, baina gutti eta azkar desagertu zela esplikatzen digu. Hala ere, behin eta berriz azpimarratzen digu, Frantses ingurune batean sortu zela eta Frantses eskolan ibili zela ikasten, Frantses giroan murgildurik, han bizi eta hezi izan ziren haur guztiak bezalaxe azken finean.

Miren, Akizen sortu, baina 6 urte zituela joan zen familia guztia, gaur egungo etxera bizitzera, Rivière-erat. Eta bertan ere, Euskararik gabe, edo hobeto errada, Euskara etxean soilik. Mirenek esplikatzen digu, nahiz eta kanpoaldean Frantseseraz ibili eta halabeharrez Frantses giroan murgildua izan, familiak etxe barnean beti mantendu izan zuela Euskarazko bizitza bat, euskal giroan oinarritutako bizitza bat. Gainera, Miren ongi oroitzen da, Alegiako familiarengana joaten ziren garaietaz, bakantzak bertan pasatzen baitzituzten, eta hau, Euskal Herrian egonaldi bat pasatzeko parada bat zen Mirenentzako. Oroitzapen ona du haurtzaroko euskarazko oporraldi horietaz eta plazerra ere ikusten zaio garaiko Alegiako kontakizunak aipatzen dituelarik.

Mirenek oroitzapen zehatz bat kontatzen digu. Ttipia zelarik, gauero, bere Alegiko amonak «Radio Pirenaica» (Wikipediaentzuten omen zuen, Euskal Herritarren berriak ukateko asmoarekin.

 

Mireni, bere amona irrati horrekin ikusteak ilusioa pizten ziola ikusi daiteke :

Alaba zaharrena beraz, Landesetako Rivière-eko etxean handitu zen eta bertan sozializatu eta hezi zen : etxeko giro euskaldunean, oporraldi batzuekin Alegian baina, bere bizi-lekuaren errealitatearen baitan, gizarte Frantsesean alegia. Bertan burutu zituen ikasketak eta baita lehen lanpostu eta lanak ere. Berak esplikatzen digunez, lan ugari burutu zituen Landesetako hainbat lekutan, Euskal Herrira gerturatu gabe.

Miren Erbina Zubillaga

Lanaren bitartez, Euskal Herrira hurbilpena, Hiriburun zegoen Copelec kooperatiban hasi zuen, bere Landasetako mutil lagunaren bitartez lortu zuen lanari esker.Lapurdin eta Euskal Herrian beraz.

Erran bezala, Copelec izeneko koperatiba batean hasi zen lanean, hots, elektronika oinarri zuen enpresa batean. Bertan hasi zen bere Ipar Euskal Herriarekiko lotura fisikoaren hastapena, bertan lankide euskaldunak ezagutu baitzituen eta sinpleki, egunero Euskal Herrira etortzen baitzen.

Gaur egun ere, Mirenek Copelec enpresan lan egiten du eta bere amaren konpainian bizi da haunditu den etxean, hainbeste istoria izan zituen etxean, Rivière-en.

Xabier Erbina Zubillaga

Xabier 1966ko Martxoaren 26ean sortu zen, bere ahizpak bezala, Akizen. Etxeko ttipiena dugu, seme gaztea. Berak ere, bere familiaren ibilbidea segitu zuenez, frantses giroan eta gizartean hezi izan zen, nahiz eta oroitu dezagun, beren etxeko pareten artean, euskara eta euskal giroan bizi izan. Akizen bizi izan zen baina sortu eta guttira joan zen Rivière-erat bizitzera, familia guztiarekin batera.

Bere kasuan ere, Rivière-eko eskolan ikasi zuen eta ondoren, kolegioko urteak Akizen pasa zituen. Xabierrek, autoentzako mekanika ikasketak egin zituen eta mekanikako CAP bat lortu zuen, 3 urtez Mont-de-Marsan hirian ikasi ondoren.

Etxeko gazteena ere, ongi oroitzen da gaztetan Alegian pasatako oporretaz, zoriontasunaren sinbolo gisa gogoratzen ditu Alegian eta Alegiako inguruetan pasatako momentuak. Gipuzkoan eramandako denboraldietatik, Rivière-erat itzultzea gogorra egiten zitzaiola ohartu gintezke gainera:

Xabier, Frantses estatuko biztanle gisa, soldaduska egitera behartua izan zen 18 urterekin. Beraz, etxeko « sekretutxoa » gorde beharrean aurkitu zuen bere burua eta beraz, nahiz eta intsumitzeko gogoa ukan, bere burua Frantses armadako lerroetan ikustea behartua izan zen. Frantziako armadara joan nahi ez, baina paradoxikoki, Euskal Herriari egiten zioten ekarpenaren izenean hura bestu asmoz, zerbitzu militarra egitera joan behar izan zen.

Hala ere, berak dioenez, Frantses armadaren kapitulua nahiko « errex » iragan zitzaion, lagun batekin izateko aukera izan baitzuen eta gainera distantzia aldetik aski hurbil baitzuen bere basea. Modu politean eta hunkigarrian kontatzen digu, bere armadara joatearen hautua, « sekretutxoa » gordetzearen ezinbestekotasuna:

Armadan urtea pasa ondoren, berriz ere itzuli zen Rivière-erat, familiaren etxerat, baina bere burua lanik gabe aurkitu zuen. Garai horretan, 19-20 urte zituela, hainbat lanbide ezberdin egin zituen, beti ere enpleguaren bitartez diru apur bat irabazteko asmoarekin. Tartean, adibide bat ematearren, bere arreba Mirenen mutil lagunak idekitako zurgintza enpresa batean ibili zen lanean. Hala ere, bi edo hiru urte pasa zituen lan finkorik gabe eta denbora luzaz lana aurkitu ezinik.

Lanik gabeko edota lan guttiko pasartea igaro ondoren, bere ikasketeri loturiko lan bat atxeman zuen azkenean, Akizeko autoentzako tailer batean eta gaur egun ere enpresa berdinean segitzen du lanean.

Miren eta Xabier Erbina Zubillaga

Orain, Xabier Bélus-en bizi da, Landasetan ere, handitu den herritik (Rivière) hurbil. Xabierrek ere bertako emaztea du, Régine, bere ondoan izan dena garai gogorrenetan ere, atxiloketa eta espetxealdia tarteko. Bikoteak alaba bat ere badu, Ihintza : Euskara piskat egiten du, baina frantsesera soilik entzuten den ingurune batean bizi izanki, bere hizkuntza nagusia Frantsesa da. Aitak, Xabierrek, Euskaraz egiten dio eta bere familiarekin, gehienbat Amitxirekin, Beixtirekin, Euskaraz mintzatzen da. Azken batean, Ihintza, bere aita eta izeben ikaste prozesu berdintsua errepikatzen ari da.

 

(Jarraitu…)


Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

jauzia

Zubillaga Zubillaga Zubillaga Zubillaga Zubillaga Zubillaga Zubillaga Zubillaga Erbina Zubillaga: Bisaia

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA