PRUNE: inspirazio islamiarreko alderdiak ordezkaritza nahi erakundeetan

Avuiren albistean irakur daitekeenez, Mustafa Bakkachen, taldeko bozeramalearen iritziz, oraindik azken xehetasunak lotzeke dituzten arren, hautagaitzak osatu eta formatzeko aukera ezinhobea izango dira 2012ko hauteskundeak. Zentzu horretan, irabaztea baino, parte hartzea, aipatu bezala hautagaiak prestatzea eta gizartea ezagutzea dute helburu.

PRUNEz galdetuta, 2009an sortu eta Espainiako gizartearen berregite moral eta etikoa bilatzea du helburu, betiere Espainiako Konstituzioaren errespetuan oinarritu eta herritarren bizimodu politikoaren beste aspektu guztietan parte hartze handiagoa eskatuz. Zentzu horretan ere, alderdia musulmana ez, eragin islamiarrekoa dela zehazten du.

Gutxiengoak politikan

Azken urtetan fenomeno migratzaileek gizartean izandako eragina islatuko duen mugimendu politikorik aurrikusten al da etorkizun hurbilean? Jatorri, erlijio edo kultura aniztasunarekiko errespetua eskatuko duten alderdi politikoen sorrera iragartzen zuten soziologoek aspaldi ez dela, baina une honetan bederen, alderdi politiko tradizionalak besterik ez daude Euskal Herriko erakundeetan. Aldaketaren hasiera ba ote dator? Migratzaileen bozka jasotzeaz batera, beste politika egiteko modu bat ekarriko lukete eurekin, azken urtetako beste jardun politiko batzuen aldean libreagoa?

PRUNEren bidea irekia dago, baina txinatatik edo Hego Ameriketatik etorritako komunitateak jendetsuak dira eta, haiek ere, eragin islamiarreko alderdiaren urratsak jarraitzeko adinako hautes-lurra izango lukete.

PRUNE alderdiaren ikurra

Irudia | PRUNE alderdiaren ikurra | Prune | LGPL

2 pentsamendu “PRUNE: inspirazio islamiarreko alderdiak ordezkaritza nahi erakundeetan”-ri buruz

  • Kalamu-hostoa falta du bandera horrek. Hori gabe, hankamotz geratzen da.

  • Amonamantangorri 2011-01-18 22:53

    Bandera hori paint programarekin egindako marrazki kutrea da.

    Benetako erlijio berdaderoan ez badut sinesten, nola sinestuko dut ba gezurrezkoetan!!