WikiLeaksek gaitz guztiak sendatu ahal balitu!

 2010. urtearen bukaerako kalapitak isildu dira, baina WikiLeaksek lanean jarraitzen du. Rudolf Elmer bankari ohi suitzarrak Sontag egunkakriari esan dio WikiLeaksi emango dizkiola zergak saihesteko banku suitzarretan diruak dituzten 2.000 bezeroren izenak. Ez dira ez Estatu frantziarrekoenak ezta espainiarrekoenak ere, oraingoz, AEBetako, Erresuma Batuko eta Alemaniako bezeroen izenak emango ditu Elmerrek.

Bi CDtan WikiLeaksi emango omen dion informazioak multinazionalen, negozio gizon-emakumeen, artisten eta “izen handiko” 40 bat politikariren datuak ditu, Elmerren arabera. 

2007an ere beste hainbat izen pasatu zizkion WikiLeaksi, eta orduz geroztik epaitegietatik bueltaka dabil, eta Julius Baer zuzentzen zuen banketxetik kaleratu egin zuten.

WikiLeaksek argitu du informazio hori zabaldu aurretik ikertu egingo duela ea benetan pertsona horiek iruzur fiskala egin duten ala ez.

Historia honek guztiak badu filmetik, eta batzuek Robin Hoodekin parekatzen dute Julian Assange. Gehiegi da, ziurrenik gehiegi izango da, baina itxaropen apur bat ematen du WikiLeaksek, hor nonbait, badela zirrikiturik.

Munduaren giltza WikiLeaksek balu

Irudia | Munduaren giltza WikiLeaksek balu | z | LGPL