Fidel Castroren heriotza azaletan

Fidel Castroren heriotza azaletan

diario_americas-750Gaur, 2016ko azaroaren 26an, ludi osoko hedabideen azaletan argazki ezberdinak baina aurpegi bakarra da nagusi, Fidel Castro kubako komandantearena. Hemen dituzue mundu osoko egunkarien azal nagusienetako batzuk:

.

Euskal Herrikoak

.

Kubakoak

.

Amerikakoak

.

Europakoak

 

.

Beste batzuk

Fidel Castroren heriotza Fidel Castroren heriotza  Fidel Castroren heriotza  Fidel Castroren heriotza Fidel Castroren heriotza  Fidel Castroren heriotza
azalak, Fidel Castro, heriotza, komandantea, Kuba, prentsa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

53 pentsamendu “Fidel Castroren heriotza azaletan”-ri buruz

  • Franko baino denbora gehiago boterean egondako diktadore honek ez du ondare onik utzi: garai batean esaten zen Cuba amerikarren prostibuloa zela; berari esker, prostituzioa sozializatu eta hedatu egin da munduko herri garatu guztietako turismoarekin. Garai batean azukrearen monokultibotik bizi zen Cuba; orain azukrearen industria berbera izorratua izan da. Berari esker, polizia eta ejerzitoa jaun eta jabe dira Cuban eta kubatarrek, frankismo garaiko espainiarrek bezala, militar jantziz galoneatutako mitinero bat eduki dute buruzagi gisa. Esaten zen bere familia lur handien jabea izanda espropiatua izan zela erreboluzioarengatik. Noski, Fidelek Cuba osoa bere korralitoa bihurtu zuen eta hor zituen hamaika etxe-palazio, jelatu-fabrika eta yateak barreiatuak bere gozamenerako. Zenbat cubatarrek zor dioten beren milaka eta milaka familikoen heriotza, bere erregimenean emigrazioa debekatua baizegoen eta nahiago zuen Fidelek Cubatar hildakoa Cubatar emigratua baino. Orain etorri zaio beste edozeini etortzen zaiona: heriotza. Eta herri izorratu bat uzten du herentzia gisa. Baina munduko progre-iraultzaile ondo bazkatuek beti izango dute beren bihotzetan. Gure herrian bertan Arnado Otegik malkotxo bat bota du bere ohoretan. Normala, Otegi militarrak, Luis Abaitua sekuestratu zuena, Fidel, Cuba osoa sekuestratua zeukana derrior mirestu behar du.

  • Bentazar, Kuba Batistarekin zan prostibulua informatu zaitez ondo, hori ez du erran nahi batik bat krisi latzenetan, prostituzioa egon ez danik
    Ondarerik ez duela utzi? Beraz Castrori buruz ez dakizu ezer interekonomian esaten dutena baino, ez?

    Izugarrizko blokeoa izanda ez du inork goserik pasatzen, hezkuntza sistema munduko hoberenetarikoen artean du, baita osasuna, ta den dena dohainik, ta hemen? Datutxo bat.
    Jaiotzen diren milaka umeetatik 4,3 hiltzen dira, Estatu batuetan 6,3.

    Ez dakizu zertaz ari zaren mutil.
    Zenbat kubatar sor diote zer?Ze Kubatar? Maiamiko Gusanerak? Nun askok Batistaren militarren ondorengoak diran?
    Mundu guztiko Kubatarr gehienak Fidelekin daude ez zenekien? Nolatan hain gaziki egiten bazun dena? Ez dakizulako zertaz ari zaren.

    Solidaritateari dagokionez, Kuba hmuduko herrialde solidaioen artean dago Kastrorekin.
    Fidelek bere gauz txar guztiekin, Kuba askotu zun ta benetako sozialismoa ezarri zun Estatu batuen muturrean, justua, birbanatzailea, solidarioa…

    Jada diot han goserik ez, zuk miresten dituzun Estatu batuetan aldiz 60 milioi bizitzen dira gobernuak emandako jaki bonuei esker. Ta Kubak blokeo izugaria du ta besteek ez.

    Disidente Kubatar batek esandakoa (Zapateroren gobernuak agindutako laguntzak eman ez zikzionean): Hobeto bizitzen da Kubako gartzela batean Espainian lanik gabe baino.

  • Ahazten zitzaidan, Kuban hauteskundeak daude ta disidenteak aurkeztu daitezke, errepresentazioa dute hainbat lekuetan baina txikia Kubatar gehienak ez dituztelako nahi. Ta hauteskunde hoietatik ateratakoei, hemen baino kasu gehiago egiten diete.
    Hori ez du erran nahi hortik nahi dutena egiteko eskumena dutela baina bai gauz asko.
    https://www.ecured.cu/Sistema_electoral_cubano

  • Galdera bat egingo dizut, Suagaar. Zeinek aukeratu du Fidel Castro? Ze hauteskundeetan aukeratua izan da? Tipo hori diktadore militar bat da eta zuk hori defenditzen duzu eredu gisa. Normala, hemen ere militar hiltzaileak izan ditugu iraultzaren izenean. Gertatzen dena da hiltzaile hoien sozio politikoak hauteskundeetara aurkezten direnean gehiengorik ez dutela sekula lortu. Horrelako aukerarik ez dago Fidel Castroren Cuban.
    Gaur egun Kuban prostituzioa, gizonezko eta emakumezkoena eta adinez beherako haurtxoena, erabat hedatua dago eta turismoaren eragile handienetakoa da. Fidel Castrok Kuba prostibulo erraldoi batean bilakatu du eta bera izan da bertako txulo nagusia.
    Hezkuntza sistema onenetakoa? Ez jauna, goizetik arratsalderaino adoktrinazio eskola da Kubako sistema, non eta haurtxoei garuna garbitu nahi zaien iraultza zorritsu baten idelaren azpian.
    Milaka eta milaka Kubatarrek tiburoiez betetako itsaso bat zeharkatzen dute Fidel Castroren erregimenatik ihes egin al izateko. Kuba presondegi erraldoi bat da. Kastrok sozializatu duen gauza bakarra sistema poliziala oro poteretsua izan da. Jendea kontrolatzen eta erreprimitzen erregea zen Fidel.
    Eta esango didazu horrelako erregimen batean hauteskunde libreak direla. Baina, zeinek aukeratu du Raul Castro? Esango didazu?

    • Castrok diktadore bati kendu zion boterea herriaren laguntzari esker, ez herriaren kontra, ez zan odoltsua izan ta agian ez zan hainbeste urte agintean egongo Estatu batuak ezarri zion blokeoa ezarri izan ez bazun, denak batera egin behar zuten etsaiaren aurka ta sozialismoaren alde.
      Ta ez dut erran Fidelek dena ondo egin zula, erran dut ez zala zuk diozuna ta herrialde “demokratiko2 askorekin alderatuz gero, askatasun gehiago dute, kexatzeko eskubide gehiago kartzela zapaldu gabe, ez dute inor inbaditu gure demokraziak ez bezala…. ta egindakoa beti gutxien dutenak mesedezteko egin zun beti,Bere akats guztiekin.

      Ta berriro diot, Kuban hauteskundeak zeuden ta daude.

      100 mila kubatar erahil? Kar kar , gudan edo gero? Gero bada gezurra da zuzenean.

      Gogorarazten dit Ipar Koreari buruzagiari buruzko informazioa hemengo medioak ematen dutenean, ez dakit zenbat jende erahiltzen omen du ta gero pertsona hoiek bizirik agertzen dira hainbat ekitaldietan, ta ez da Ipar Koreari egindako babesa ezta ezer, baina dana da.

      Edo herrialde baten ez dauden liskarrak edo gertatu ez diran gauzak gertatu direla guri sinestarazteko, beste herri batzuetan gertatutako liskarren edo bortizkeriaren argazkiak jartzen dituztenean.

      • Txorakeririk ez esan, Castrok diktadore bat kendu zuen eta bera jarri zen diktadore eta bere inguruko iraultzaileak (Huber Matos, Carlos Fraqui), Stalin txiki baten gisa, defenestratu zituen.
        Berriz ere galdetzen dizut: zeinek aukeratu du Fidel Castro? Cubako herriak aukerarik izan du bera ala bere alternatibaren bat aukeratzeko? Castro diktadura militar bat ezarri egin zuen Franco bezala eta hori ezinezkoa da ukatzea.
        Cubak herrialde demokratiko askorekin alderatuz gero askatasun gehiago duela? Cuban zenbat okel jaten duzun kontrolatzen dizute eta ekintza zuzeneko komandoak joaten zaizkizu etxera Fideli buruz kritikarik eginez gero. Cubako kontrol poliziakoa ikaragarria da eta sikosi salatzailea erabat hedatua dago, herrialde komunistetan gertatzen den bezala.
        Cuban hauteskundeak daude eta Francorekin ere hauteskundeak zeuden baina hauteskunde hoiek astoaren kakaria baino gutxiago balio dute. Portzierto, Cubatarrek ez dute ez Fidel eta ez Raul anaia aukeratu. Zer iruditzen zaizu herrialde komunistetan boterea anaiatik anaira pasatzea ala Ipar Korean bezala aitarengatik semera? Aurrerakuntza soziala iruditzen zaizu?
        Ipar Korea eta Fidelen Cuba zure erreferentzia iraultzaileak izatea ematen du zure politikaren tamaina.

  • Suagaar frankismoaren lorpenak goraipatzen dituzten propagandisten antzera aritzen da. Castroren Kuba hain zoragarria bazen ez dakit zergatik kubatarrei Kubatik irtetea debekatzen zioten , zenbat iheslari hil ziren Karibea zeharkatzen?

    • Frankismoaren lorpenak? Banan banan deusestatu ditzaket datuekin, hasten gara?
      Frankismoak legezko gobernua erautsi zun eskumako dikatura odoltsuenetariokoa ezartzeko.
      Fidelek diktadore batekin bukatu zun estatu sozial ta justua ezartzeko, solidaritatea bultzatu zun bere herritik barrura ta kanpora, herrialde asko lagundu ditu, gosearekin bukatu zun Kuban, analfabetismoarekin…arras ezberdina da hori, hori ez du erran nahi Fidelek egin zun guztia ondo egina zegoenik.
      Ta Cuban hauteskundeak daude, horitik ateratzen denei kasu egiten zaie, ez du erran nahi nahi dutena egin dezaketela baina ta hemen?
      Hemen bozkatzen degu, gero prmestutakoa ez dute betetzen ta ez da ezer gertatzen, ze kasu egiten digute? Ezerrrez.

      Frankoren lorpenak nik jarriko ditut.

      • Castroren lorpenak? Estatu sozial eta justua? Mesedez, txorakeri gutxiago, Suagaar. Horrelakorik ez dago Cuban, estatu disziplinario erreprimitzaile bat dago eta kitto. Cubako egitura ekonomikoa kakazahar bat da
        Cuban hauteskundeak daude? Fidel ala Raul hauteskundeetan aukeratuak izan dira? Zuen eredu iraultzaile-militarista horrek porrot egin du baina oraindik eskandaluzkoa da nola defenditu nahi duzun militar diktadore bat.

      • Ez ditu denak jarriko baina aipu batzuk.

        UNESCOren aburuz Espainiak europako analfabetismo mailarik altuena zun 1970an (%8,9)
        Errepublikak denbora gutxian langabezi tasa %26tik %18ra, Frankismoak 30 urte eman zitun tasa hori %9a izateko (ta hori langileek eskubiderik ez zutela ia ia ta lan egiten ez bazenu kartzelara joan zintezkela).
        1960an Espainiaren analfaetismoa %11,2, Errusiak erradikatua zun jada.
        Errenta perkapita 1935 urtean =8,068, 1954 urtean =8, 943 Inflazioa %32a zanean.
        1951an gastu bitalari aurre egiteko 14 mila pezta behar ziran baina 7 mila irabazten zan %30ko inflazioarekin.
        Biatartean enpresen etekinak biderkatzen ziran ta gero ta haundiago ziran.
        Ta datutxo batzuk jarri ditut bakarrik, ta Frankok ez zun ezer egin.
        Ez zun gizarte segurantzarik sortu ta azpiegituran egindako inbertsio ta gauz askok, Errepublikan planeatu ziran ta demostratua dago.

        Castro ez zan genocida izan ta Kubak solidaritatea izan zun beste herri mordoekin, ta Espainiak? Hitlerrekin ta zerbait ateratzeko.

  • Nekez zabiltza Suagaar horrelako jendearekin. Zuzendu jakidunari eta jakinduagoa bihurtuko diozu, zuzendu ignoranteari eta zure etsaia bihurtuko da.

  • Zoritxarrez herri hontan badago jende bat diktadura militar luze bat defenditzeko problemarik ez duena. Gero normala da jende hori gure herrian erakunde armatu bat sostengatzea eta bestelako jendea jipoitzea. Koherentea da.

  • Castro inperialismoaren kontrako harresi bat izan da.
    EEUUk montatu zuten eraso erraldoiaren aurkako harresi bat.
    Bai, hori da: inurria tiranosaurioaren aurka da hirurogei urteko egoera islatzen duen iirudia.
    Argien islatzen duen argazkia, alegia: inurritxoa versus TIRANOSAURUS, nola ez, REX! delakoa.
    Oinarrizko premiak asetzen saiatutako estatua: osasuna, kultura, hezkuntza…
    Edonola ere, ia aberastatun ekonomikorik ere ez duen irla batean isolatuak, alde guztietatik itoak, inperialismoak enbargatuak, etengabeko jipoi militar eta paramilitarrez erasotuak, nonahi kubatarrekin mintzatzeko prest zeuden estatuak akojonatzeko estrategiak…baina hasieran, gutxienik, Errusiak eta geroago Venezuelak lagunduak…
    Hori horrela, posiblea al zen, benetan, mendebaldekoon ustezko “demokrazia” hau hartara esportatzea?
    Guk egun gozatzen/jasaten dugun “sistema demokratiko” hau al da benetan gizakien duintasuna babesten duen eredua?
    Zinez pentsatzen al dugu edozein gizartetara eta egoeratara esporta daitekeela amarru errepresentatiboa baino ez den sistema hau?
    Burutu al dugu inoiz “demokrazia” delako honek barnean daramatzan ustelkeria eta pozoin estrukturalaren inguruko hausnarketarik?
    Ba al dakigu zertaz ari garen “diktadore” hitza eta “demokrazia” hitza erabiltzen ditugunean?
    Nola parekatu daiteke Castroren agintaldia mendebaldean jasan behar izan ditugun faxistenekin?
    Gu ere zeharo leloturik utzi al gaitu propagandak ala?
    Inprerialismoak begietaratu dizkigun betaurrekoak ondo graduatu ezean, oso errealitate distortsionatua begiztatuko dugu historia eta gertakari historikoak aztertzeko unean.
    Inperialismoaren morroi hutsak izateko arriskuan bizi gara. Zinez!

  • Castro inperialismo komunistaren aitzindari bat izan da, sobietikoen zakur leiala, Angola, Mozanbike, Etiopia eta horrelako lurraldeak inbaditzen aritu dena sobietarren mandatu pean. Eta hamaika talde terroristentzat babesleku bihurtu du irla, bere hiritarrak mixeria jasan bitartean.
    Sobiet Batasunak horrela finantziatu izan zuen bere ekonomia defizitarioa, Castrok nazioartean egindako mesedeengatik. Eta Castrok hamaika talde terroristen babesleku bihurtu du Cuba.
    Osasuna? Gaur egungo Cubako sistemak ez du medizinik sortzen eta onartu behar izan du herbestean diren kubatarren bidalketak.
    Kultura, hezkuntza? Jendeari garuna garbitzen saiatzea kultura deitzen al dio goiko horrek?
    Cubaren ekonomia sobietikoek eta Venezuelako petrolioak finantziatu du, alperrik, Castrok bakarrik bere ejertzitoa eta bere polizia finantziatzen baitu, bere herria kontrolatu al izateko.
    Ustelkeria? Ehunka mila kubatar prostituziora bota eta beraien diru sarrerak lapurtzea, ez al da erregimen poliziako honen ustelkeri galanta?
    Castrok diktadura, partido bakarraren monopolioa, estatu poliziakoa eta horrelakoak eratu ditu. Fatxismoarekin zeikusirik? Noski, ondorioetan gauza berdina, eta gainera militar bat estatu baten buru, Castro anaiak, inork aukeratu ez dituela. Beren poterea fusilaren puntatik eratortzen baita.
    Inperialismoaren aitzakia batzuentzat bestelako jendea erahiltzeko erabili izan da, Euskal herriko kastrotar etakideek demostratu duten bezala.

    • Kuba ez da zeruaren pareko ezer izan. Zalantzarik gabe, gainera!
      Inperialismoaren erasoak eta presioak nekez gainditu ditzake estatu batek mendebaldeko gizarte neoliberalen gustuko era “demokratikoan”.
      Baina akatsak akats eta ahuleziak ahulezia, erraldoi inperialistaren aurrean duintasuna eta nortasuna mantendu dituen estatu bat izan da Kuba.
      Eta horren guztiaren “erruduna” Fidel izan da.
      Bai, konpai, uniforme orlegiz jantzitako komandante bizardun hori bera.
      Propaganda inperialistaren arabera, hamaika amorante, hogeita hamar seme-alaba eta bederatzi ehun miloi dolarreko ondasunak izan dituen hori bera.

  • Cuba inperialismo komunistaren xake pieza bat besterik ez da izan eta orain ere internazional bolibarianoaren garai heroikoen museo herdoil bat besterik ez da. Fidelek Franco miresten zuen munduaren kontra bere diktadura mantendu zuelako. Diktadura bat mantentzeari batzuk inperialismoari aurre egitea deitzen diote.
    Fildel hiltzaile militarista bat zen eta bera miresten dutenak bere hilketak zuritu nahi dituzte. Francorekin FAESek gauza berdina egiten du. Hemen Euskal Herrian abertzale izenarekin ahoa betetzen duten hoietxek kaudillismo hispanikoaren azken aztarrena defendatzen dute.

  • Tradizio iraultzailearen arabera –barka horrela mintzatzeagatik, konpai–, pentsamendu kritikoak ez du ezer eta ez inor miresten. Mirestea itsuturik geratzea baita hein handi batean.
    Baina bai, baiki, bereizi nahi ditu munduko errealitateak kritiko izan nahiko lukeen planteamenduak.
    Eta bereizte-lanaren barnean kokatzen da lehenik eta behin kategorizazio arrazionalak egiten saiatzea.
    Baina, noski, errealitatea ulertu nahi ez bada eta aldi berean inperialismoak hedatutako topiko guztiekin jokatu nahi bada, aurrera! Jolasa guztiz ederra izango da horrela eta, nola ez, berdin-berdin parekatu ahal izango ditugu egungo euskal abertzaleak, frankistak eta antikastristak.
    Historia inperialistrako lekzioa perfektua!

  • Eskerrik asko aklarazioarengatik, mirespena hilkor merkeek sentitzen duten zeozer da eta zuek “pentsamentu kritikoaren” arranoek ez duzue horrelakorik jasaten, itsuturik ez egoteko. Fidelek eragindako milaka hildako eta herbesteratuek ez zaituzte noski itsutzen, moralkerietan ez baizarete erortzen kasta horretako akolitoak.
    Inpeerialismoa hitz potolo bat da eta estalki horren azpian Fidel eta alderdi komunista kubatarraren demasiak zuritu nahi izatea ematen du zure pentsamendu kritikoaren tamaina.

  • “Fidelek eragindako milaka hildako”
    Sentitzen da, baina hobe historia libururen bat irakurtzen hasiko bazina.
    Plazera izan da.

    • Ez zenekien Fidelek Afrikara soldaduak bidali zituela? Txo, Afrikan milaka soldadu kubatar hil ziren.

      • Fidelek soldaduak bidali ditu munduaren zehar jendeari laguntzeko, gure herrialdeak aldiz soldaduak bidaltzen dituzte nazioak mendean hartzeko ta soldadu hoietako askok hiltzen dira baina askoz jende gehiago erahilak dira soldadu hauengatik.

  • Banekien, bai: 2.500 kubatar inguru Angolako independentzia sustatzen, Namibiako independentzia lortzen eta Hego Afrikako apartheida hankaz gora jartzen hil zirenak.
    Eta horri deitzen zaio herri horiekiko Elkartasuna, solidaritate internazionala. Ez inperialismoa.
    Dena dela, logika horrekin, laster asko Agirre lehendakariari leporatu beharko zaizkio 1936ko gerrara bidalitako euskal soldaduen arteko 8,700 hildakoak ere.

    • Agirrek gudariak Euskal Herria erasopean zuen guda batera bidali zituen, ez Afrikara. Ene, zelako adibidea.

  • Fidelek errepresio itzela jasanarazi du Cuban bertan eta milaka hildako eragin ditu.

    Hemen dago link polit bat horri buruz.

    http://www.cubaencuentro.com/cuba/noticias/la-organizacion-archivo-cuba-documenta-8-190-asesinatos-cometidos-por-el-regimen-de-castro-31912

    Zu erregimen diktatorial baten errepresaliatuen zuritzaile merke bat besterik ez zara. Historiako liburuak irakurrita dakigu zenbateraino errepresioa eragin duen Castrok. Irakurri Castrori Carlos Franquik egindako biografia. Eta noski Reinaldo Arenasen liburua.

    Fidel Castro Francoren antzeko kaudillo hispaniko bat zen, komunista izanik ere. Eta Fidelek ikaragarri miresten zuen Franco eta hil egin zenean lutoa ezarri zuen estatuan. Franco eta Fidel asko elkar apreziatzen zuten. Zu ere bai?

    • Zoe Valdesen link hau politago eta serioagoa, eta gainera Vargas LLosaren azken orduko mezuaren inspiratzailea:
      https://zoevaldes.net/2012/02/26/el-dia-en-que-fidel-castro-se-graduo-de-asesino-la-historia-no-lo-absolvera-por-carlos-j-bringuier/
      100.000 milatik gora Castrok erail zituen kubatarrak!
      “desde que implantó su Tiranía ha asesinado a mas de CIEN MIL cubanos y mas de UN MILLÓN de cubanos han muerto en el exilio”

    • Ez dut folloneroa jarraitzen baina noizbehinka bere programa ikusi dut.
      Kubari buruzko bat bota zuten, Kubara joan ta han gobernuaren ondoan protestaka ari zan gizon batengana hurbildu zan ea zer gertatzen zitzaion galdetzen.

      Berak paper batzuk behar omen zitun baina ez zizkioten ematen, elkarrizketan tipoak erran zun txutxumutxuak ziotela jendea desagerrarazten zutela baina tinko eutsiko ziola.
      Protesta ari zan bitartean ez zitzaion inor oldartu, ez militarrik ez poliziarik… Ez zioten kasurik egin ta Folloneroak elkarrizketa egin ahal izan zun inolako eragozpenik gabe.

      Ba tipo hori 5 edo 6 programa ezberdinetan atera zan berdina kontatzen.
      Ta nik diot, hain bortizki jasartzen bazitzion jendeari, nolatan beste herrialdeetako 5 kate, hara joan ta tipo berdinari egun ezberdinetan elkarrizketa egin ahal izan zioten? Ta elkarrizketak ez ziran bata bestearen atzetik izan, denbora pasa zan.

      Ta erregimenak erreza zun, tipo bakarra bere paperengatik protestaka, inor ez alboan bera sostengatzeko , manifarik ez bere alde… Ta hala ere erregimenak ez zun desagerrarazi ta nahi izan zitun elkarrizketak egin ahal izan zitun.

  • Kuba :
    1. Amerikako herrialde bakarra umeen desnutrizio gabe (UNICEF).
    2.Infantziako paradisua izendatua (UNICEF).
    3.Amerikako umeen hilkortasun txikiena;
    4.130mila mediku graduatu 1961tik;
    5. Irakasle bakoitzeko 10 ikasle, ikasketa guztiak dohainik jaiotzen zarenetik hiltzen zaren arte.
    6. Munduan 200 milioi ume kalean lo eiten dute,Kuban 0;
    7. Minbiziaren aurkako 4 txerto sortu ditu Kubak;
    8.Osasun sistema eredugarria munduarentzako (OMS);
    9. Aurrekontuaren %54a serbitzu sozialetara bideratzen ditu;
    9. 100tik biderkatu zitun Espainiaren donazioak Ebolaren aurkako burrukan;
    10. 796 mediku bidali zitun Liberia ta Gineara
    11.Bitartean Espainiak Carromero bidali zun Miamira.
    12. Amerika latinako hezkuntza sistema hoberena;
    13. BPGtik diru gehien bideratzen duna hezkuntzarako
    14.Giza garapen haundienetarikoa (ONU);
    15.Lehen herrialdea ihesaren ama ta semearen arteko transmisioa eteten;
    16. Guztia enbarguarekin

    Ta Espainia “demokraziarekin”? Hemengoari demokrazia deitu ahal bazaio,

  • Suagaar, orduan zergatik ihes egiten du milaka jendek Cubatik? Gaiztoak direlako? Eta zergatik prostituitzen dira milaka eta milaka kubatarrek? Beren kirol nazionala delako? Eta badakizu gobernuak ematen duenarekin kubatarrak bakarrik hilabete erdia mantendu daitekeela? Eta beste erdia lardaskan ibili behar duela zakur deslai baten gisa? Suagaar, Cubako miseriaz horrela estatistika eta datu apainduekin far egitea ez zait ondo iruditzen eta gutxiago diktadore nazkagarri eta odoltsu bat defenditzea.

    • Ba ez dakit azkeneko 60 urte hartzen baditugu, milioi erdia baino gehiago joan dira Espainiatik, zergatik? Demokrazian bakarrik milioi bat baino gehiago, zergatik? Espainiako diktaduragatik? Beste bizimodu bat nahi zutelako? Begira zer dioen disidente batek Carlos Herrera deitzen dionean Fideli buruz gaizki hitzegiteko, 23. minututik aurrera.

      http://www.cope.es/player/nombre=herreraencope_281116_8-9&id=2016112809120001&activo=10

      Ta Espainiako demokrazian? Korkuera legea, Mozal legea, dispertsioaren legea…. Gora Espainiako demokrazian dagoen askatasuna. Kar kar.

  • Nahikoa orekatua den artikulua, informatuta egoteko interesik duenarentzat noski:
    http://internacional.elpais.com/internacional/2016/11/27/actualidad/1480276907_317841.html

  • Gainerakoentzat, hobe Jimenez Los Santosen esradioko podcastak

  • Eskerrik asko, Hego, zure linkengatik. Ederra Fidel hau, luxuzko yateak, etxe apainak, whisky edalea, Colombiako narkotrafikoarekin harremanetan… gizon multifazetikoa.

  • Bitxia benetan: inolako probarik gabeko “informazioa” miresten? prentsa horiak ematen duena erreferentziatzat? ABC, Libertaddigital, Confidencial, Vanityfair…
    Honela mintzatzen da horren guztiaren iturria den Juan Reinaldo Sanchez bizkarzain ohia: “su vida privada es una vida de lujos, de jamones de pata negra, de whisky Chivas de 12 años…” .
    12 urteko Chivas bat luxuzkoa? Mesedez!
    Eroski, Carrefour eta BM guztietan duten wiskya da hori.
    18 urtekoa izan balitz behintzat!

  • Noski, mezularia hiltzea, hori izaten da betiko diktadore laudoriozaleen taktika zoragarria. Fidelen goardia zainak esaten du narkotrafikoarena eta Fidelen luxuzko bizi moduarena. Eta nola akabatu zituen Abrantes eta Otxoa bere gainetik susmoa kentzeko berarengatik erabiliak izan eta gero. Stalinismoaren taktika ohikoak. Zeinek pentsatu dezake droga negozioa Cuban ibili dela mikrofonoak nonnahi jartzen dituen buruzagi paranoikoaren oneritzirik gabe? Eta noski K ekiditen duzu bere yateena, bere jelatu fabrikarena… En fin, infernutik txaloka arituko zaizu gure Fidel. Ze diszipulu zoragarriak ditu hemen Euskal Herrian.

  • ganbaratxotik 2016-11-29 19:10

    Kuba-tarrek saiakera egin zuten. Saiatu egin ziren mundu berri bat sortzen, sistema berri bat, justuagoa, solidarioagoa. Ahalegin bat, subirautzari eutsi eta pertsonak ahalduntzeko.
    Gu Espainiari begira,…limonastxo eske bat jainkoaren izenean.

    Horra aldea.

  • Kubatarrek diktadura militarista bat jasan behar izan zuten espainiarrek Francorekin jasan zuten bezala. Mundu berria herria soldaduz, poliziaz eta salatariz beteta? Bamos, hori oso zaharra da eta noski zuen eredua da, jendea kontrolatzea eta mundu berriaren itxurak egitea fusila beste eskuan eutsi bitartean. Francoren Espainia eta Fidelen Kuba bi anai bixki dira.

  • Ahazten zitzaidan, ustez Fidelen erregimen krudelagatik exiliatu baziren hainbeste milioi, nolatan emigratutako milaka ta milaka Kubatar Fidelen aldeko manifestazioak egin dituzte? Kontrako askoz gutxiago ikusi ditut aldekoak baino. Baina tira zuk diozuna.

  • Kubatik jende gehiena derriortua ihes egin behar izan du eta Karibe itsasoa hilotzez josirik dago. Baina nire ustez egia da erabaki behar da benetan zenbat jendek apoiatzen duen erregimena. Zergatik ez ditu erregime kastristak hauteskunde libre batzuk eratzen? Zergatik ez dituzte Fidel ala Raul hauteskunde batzuetan aukeratu? Esango didazu mesedez?

  • ganbaratxotik 2016-11-30 20:18

    Bi anaia bixki (boltsa berekoak noski) elkar akabatu nahian. Non ikusi da hori?
    Kubarena duintasunaren eredua da. Ahalduntze baten adibide bikaina. Bakean utzi bazenute orain 40 urte, bake-bakean, injerentzia eta inbasiorako etenbako mehatxurik gabe benetako hauteskunde libreak (ez hemengoak,ez USAkoak bezelakoak) aspaldi ziratekeen. Baina ezin ba bakean utzi, benga eta benga, saka eta saka itoko zirelakoan blokeoarekin, gosea pasatu arazi ea kolapsatzen den, ea diktaura baten bihurtzen den Fidel-en hilketa zilegitzeko, eta baita saiatu ere. Baina ezin izan duzue, herri izateko gogoa eta ilusioa handiagoa izan baita. Diruak galdu duela,alegia. Duintasunak irabazi du.

    Orain zer eta Kuba bihutu zaizue geoestrategikoki zonaldea (ertamerika)egonkortzen duen estatu bakarra. USAk derrigor behar du Kuba ispanoen inbasioari eusteko (Mexiko kaosa baita). Txina-ren eraginpean eror ez dadin orain Inperioak kubatarrak bereganatu nahi. Non legoke Kuba erresistentziari uko egin balio azken 60 urtetan? Haiti-n hobeto daude?

  • Bi anai bixki bai, Fidelek kriston miresmena zion Francori. Hemen dituzu bere deklarazioak:

    “Franco no se portó mal, hay que reconocerlo. Pese a las presiones que tuvo, no rompió las relaciones diplomáticas y comerciales con nosotros. No tocar a Cuba fue su frase terminante. El gallego supo habérselas. Que se portó bien, caramba”

    http://elpais.com/diario/1985/01/20/internacional/475023608_850215.html

    Franco hil zenean Castrok hiru luto egun jarri zituen bera omenez, eman zion laguntzarengatik:

    http://www.votoenblanco.com/Cuba-el-dia-que-murio-Franco_a1495.html

    Castro diktadore militar bat zen espainiarren tradizioaren moduan baina gainera komunista zen eta kaudillismoari komunismoaren tatxa guziak gaineratu zizkion. Hauteskunde libreak izango liratekeela… Bamos, falta zena, Fidelek ez zuen boterea utzi nahi, hori da egi klaro eta sinplea.

    Cuba presondegi erraldoi bat da eta zuek borrero eta gartzela mutil kastristen defendatzaile sutsuak zarete. Ez da harritzekoa, hemen Euskal Herrian egin duzuena ikusita.

  • ganbaratxotik 2016-12-01 10:33

    Bi erreferentzia horietatik ondorioztatzea Fidel-ek Franco-ri”kriston miresmena” zuela, salto handi xamarra ez al da?

    Utzi bakean Kubatarrak, helduak dira. Utzi bakean duintasunez eta askatasunez bere etorkizuna erabakitzen. Zeure buruarentzat eskatzen duzuna ez ukatu urkoari. Bizi eta utzi bizitzen.

  • Esango didazu ba, diktadore komunista batek diktàdore fatxista batengatik bere herri osoa lutoan jartzen du. Non ikusi da hori? Castrok Francori esker ona zion eta gainera miresten zuen berak bezala “blokeoa” gainditu zuelako.
    Kastrotarrek utzi dezatela bakean Kuba eta Kubatarrek eta hauek izan dezatela orain ez duten erabakitzèko eskubidea.

  • Portzierto, Fidel Castro Fraga Iribarneren oso laguna zen ere. Ez bakarrik Francorena baizik eta bere lagun peperoarena ere. Oso antzekoak ziren.

  • ganbaratxotik 2016-12-02 13:34

    Bai bai eta Aznar-ena ere bai, eta Pinochet-en lagun mina, eta USAko mafia eta jauntxoena……
    Diplomazian artista baitzen, halabeharrez.

    Fidel zuek mantendu duzue, zuen estrategia erasokor okerrak. Fidel zuek bihurtu duzue mito. Neretzat ez da hala, Nik Che nahiago. Zoritxarreko ezinbestekoa izan da.
    Ez diozue kubatarrei beste aukerarik eman. Sentitzen dut baina herri txiki baten askatasun ikur bihurtu da, edo duzue. Zer egingo diogu ba…

  • Ganbaratxo. Ez al duzu Fidel ikusi Queimada bat jaten Fraga Iribarnerekin? Tori linka:

    http://politica.elpais.com/politica/2016/11/26/actualidad/1480157566_771571.html

    Zergatik ukatzen duzu nik demostratzen dizudana, Fidelek Franco miresten zuela eta Fragaren laguna zela? Eta zergatik zen horrela? Franco, Fraga eta Fidel oso mutiko majoak zirelako. Eztala?

    Fidel mito militarista bat da, ETAkoaren antzekoa, eta honen antzean garaia joan zaio eta ez dut uste berpiztuko direnik ez bata eta ezta bestea. Kubatarrei aukerarik ematen ez diona Castroren anaia Raul da, boterean jarraitu nahi duena diktadura mixerable bat inposatzen.

  • ganbaratxotik 2016-12-04 11:27

    Bai ba, Galiziarrak zirelako denak ere. USAri graziaregingo zion argazki horrek ezta?
    Zenbat argazki daude Fraga bera, edo inork aukeratu ez zuen Borboia eta EAJko buruen artean? Barka, Franco militaristak, hauteskunderik gabe, aukeratutako bere oinordekoarekin?
    Fidel inperialismoaren emaitza da, eta paradogikoki bere estrategia okerrak iraunarazi du (hemegoek ETA rekin bezela?). Nik ez dut bereziki gustoko baina ez begia jarri dezagun ba noiz edo noiz betste batzuetan, ez bakarrik ahulenean, txikienean beti kontxo! Kubatarren egoera txarraren ardurak banatuta daude, Castrtarrek berea izango dute, zalantzarik ez baina, nagusia beraiena ote da? Nere ustez gehiegi sinplifikatzea da da egoeraren erantzunkizun guzti-guztia pertsona baten gainean jartzea. Hemen ere zergatiz ez, “GEHIAGO EXIJITU GEHIAGO EMAN AHAL DUENARI edo ZUENARI”.

  • Fidel Castro bisita egitera joan zitzaion Fragari eta honekin batera bazkari publiko batean maitasunezko hitzak elkarri esanez bildu ziren. Eta Castrok hiru egun luto ofizial ezarri zuen Cuban Franco diktadore fatxistarengatik. Putasemeen arteko aliantza bat ikusten dut nik hemen.
    Fidel sozialinperialismoaren xake pieza bat da eta izan da. Hor badago herrialde “sozialisten” elkarte bat eta bertako partaide bihurtu zuen Kuba. Horren kontura, Castroren gudarosteak Eritreoak eta Somaliarrak masakratu zuen, Sobiet Batasunaren txotxongilo bat izaki.
    Bereziki ez duzula gustoko eta hil arteraino diktadore militarista bat defendatzea ez datoz ados, Ganbaratxo. Ez zazula zure burua engaina edota ni ez tontotzat hartu.
    Zuk ezkerreko diktadura bat defenditzen duzu arrazoi ideologiko hutsengatik eta bost axola dizu erregimen horrek eragin dituen mixeriak, hildakoak eta errepresio bortitza.

  • ganbaratxotik 2016-12-04 19:16

    Beno, beno, lasai gizon edo andre!! Argi dago zein den zure ideia nagusia, zure egia, errelatoa edo ikuspegia: Kubako egoeraren erantzule NAGUSIA Fidel Castro zendua da. Bale. Ulertu dugu. Oso errespetagarria. Ni ez nago ados, nere egia, errelatoa edo ikuspegia beste bat da. Nere ustez Castrok badu erantzunkizunik baina ez da erantzunkizun NAGUSIA. Kitto!

    Segi holaxe sutsu eta bizi, baina mesedez errespetatu eta lasaitasun piska ez legoke sobera. Untsa izan.

  • Errespetagarria iruditzen zait ere zure postura Fidel Castro bezalako diktadore bat defenditzen. Noski, bera da erantzule, bere anai Raul orain da erantzule eta Cubako alderdi komunista ere bai.
    Nire ustez Cubako egoera bere gobernarien erantzunkizuna da. Gobernari hoiek ez badute boterea utzi nahi beren errua da eta ez beste inorena.
    Ondo izan zu ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude