Komandanteak dei bat jaso du

Komandanteak dei bat jaso du

Gaur jakitera eman denez, atzo, 2016ko azaroaren 25ean, Fidel Castro Ruz zendu zen Habanan, 90 urte zituela.

Komandanteak dei bat jaso du

Kubatarren Komandante gorenak denbora zeraman gaixorik, eta aurretik ere jasoa zuen herioaren deia, H28koen arabera. 2015eko maiatzaren 28an, aldizkari satirikoaren 5. zenbakian argitaratu zen Unai Iturriaga eta Ñ-k sinatzen duten bineta; dei galdua ei zen orduko hura. Marrazkilari hauekin gutxi fida, halere; joan den irailean, 18. zenbakian, Patxi Gallegoren beste hau argitaratu zuten-eta. Inoiz H28 aldizkarian marraztu izan bazaituzte, akaso kezkatzen hasi beharko zinateke.

HUGO CHAVEZ eta FIDEL CASTROren Granman publikatutako DEI baten artikulua ere hemen >>

.

Biografia bat euskaraz

“Etsai amorratuenak ere onartu beharrean daude: Kubako iraultza zuzendu duen komandantea XX. mendeko estatu-gizon handienetakoa izan da” esanez hasten da Elkar etxeak gaztetxoei zuzenduta argitaratu zuen Fidel Castroren biografia; komandante apur bat hobeto ezagutzeko irakurgai aproposa. Honela dio Pedro Zuberogoitia etxebarritar historiolariak idatzitako lanaren kontrazalak:

.

img_20161126_225652357“Herrialde txiki batekoa izanda munduko indartsuena den auzokoari aurre egiten jakin duen liderra, Hego Hemisferioko pobre askoren esperantza, Europa aurreratuko ezkertiarren mirespen-iturria… Eta aldi berean botereari luzaroan atxiki zaion agintaria, herritarren bizimodua goitik behera kontrolatu duena, disidentziari tarte txikiena eskaini ez diona… XX. mendearen bigarren erdia markatu duen gizona, eta XXI.ean zeresana ematen jarraitzen duena”.

.

***

fidel-hugo>>> HUGO CHAVEZ eta FIDEL CASTRO telefonoz 2002ko apirilaren 14an izandako elkarrizketaren ondoren Fidel-ek idatzitako artikulua segidan.

***

Kuba: uztailaren 26a, 56 urte eta gero

Komandanteak dei bat jaso du Komandanteak dei bat jaso du Komandanteak dei bat jaso du

Zer duzu buruan “Komandanteak dei bat jaso du”-ri buruz

  • Ez da harritzekoa gure herrian 800 erahildako eragin dituen mugimendu baten ondorengoek horrelako diktadore odoltsu hitz-potoltsua mirestea. Nik bakarrik gogoan ditut nire kutabar lagunak, beraiek izan duten esperientzia latza persekuzioa, etengabeko beldurra, mixeria eta askatasun eza dela eta, eta orduan pentsatzen dut. Agur Fidel, zure irudiak ez du jada torturatuko Cubako hiria eta gerora zutaz gogoeta egiten denean zuk egindako krimen guztiak distiratu egingo dira.