Imanol Azkoitia eta analfabetismoaren apologia?

Imanol Azkoitia

Noizean behin etortzen da nor edo nor zure eguna alaitzera. Botatzen du astakeria bat eta pizten du sua sarean. ZuZeu bezalako hedabideak berotzen dituen su horietako bat. Eta jendeak ufaka-ufaka, sute bihurtzen du su txikia. Horixe gertatu da Imanol Azkoitia azpeitiarrari Urola Kostako Hitzak egin elkarrizketarekin. Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen Dorian Grayren egiazko erretratua eleberria. Eta besteak beste honakoa bota du elkarrizketa horretan: “Ez naiz euskara batuaren oso zalea. Batuak izan behar du administraziorako-eta. Ikastoletan ere landu behar da, noski, baina euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek…” Zure iritzia jakin nahi genuke.

Imanol Azkoitia

Twitterren sortu da eztabaida


 

Zure iritzia jakin nahi dugu!!

Imanol Azkoitia
analfabetismoa, euskalkia, euskara, Euskara Batua, Imanol Azkoitia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

9 pentsamendu “Imanol Azkoitia eta analfabetismoaren apologia?”-ri buruz

  • Pakito Ganbelai
    Pakito Ganbelai 2016-11-30 12:03

    Irakurri dut elkarrizketa, eta funtsean astakeria esaldi labur horretan dago: “ez naiz euskara batuaren oso zalea”. Batuarengatik ez balitz ez nuke irudikatu ere egin nahi nola legokeen euskara une honetan. Josu Goikok esan bezala, paradoxikoa da azpeitierara batuko bertsiotik ekarri izana; Azkoitiak azpeitierazi idaztea bezainbeste.
    Nola sortuko lirateke euskaldunberriak? Herri bakan batzuk kenduta non legoke euskara Araban? Nafarroan? Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait herrietan?
    Nola funtzionatuko lukete Berriak, Argiak, Bertsozale Elkarteak edo EITB-k?
    Euskara batuaren onurak ez ikustea larria iruditzen zait, euskalkiak eta batua konfrontatzea bezainbeste.

  • Nahi duena egin dezala Imanolek, azpeitiarrerara edo erronkarierara itzultzea dauka, baina nik ez dut liburua irakurriko, euskaldun berri batek ez du irakurriko, bizkaitar batek ez du irakurriko, etab. Zabalpena ez bada gogoa eta gakoa, bakoitzak nahi duena egin beza!

  • Ez da hala.Euskaldunberri batek irakurriko luke, dudarik gabe, eta ongi entenditu. Kontua da ea zergatik idatzi duen Dorian Gray ingeles batuan.

  • Ane Fernandez 2016-12-01 09:47

    Egun on!

    Txarto ez badot ulertu, Aitor Aranak itzuli zeban liburu hori batueraz, eta orain pertsona ezberdinei euskalki desberdinetan itzultzeko eskatuten dau.

    Beraz, liburu hori iada batueraz badau, zein da arazoa?

    Imanol Azkoita eta Urolako Hitza, neu zuegaz nau!

    Eskerrik asko!

    • Ni ez naz euskalduntxarra, baina pasaeran noie eta. ……, Esanen nuke testu horri erdara dariola alde guzietatik. Txarto ulertu ez badot, Aitor Aranak batueraz itzuli zeban liburu hori, eta oin hainbat pertsonari…hainbat euskalkitara, jakina, mugagabeak arazo latzak dakartza berekin, eskatuten DAU, eskatu dautse. Eta horrela doiekigu.

      • Ane Fernadez 2016-12-02 10:21

        Nerau, zer da hobeagoa euskalduntxarra izatea edo erdaldun hutsa?
        Erabilera sustatu behar da!

        Mila esker!

  • Banderizoen borrokak bersortzen abilezia gaiztoa duen Diario Vasco-k zergatik bultzatzen eta babesten du gipuzkera?? “Divide et impera”.
    betor, beraz, gure harteko batasun goxoa!

  • “nike normalian gipuzkeraz hitzeiteit, baita watsapetan-e. Baña hortik aurrea…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude