KORRIKA mahai-jokoa Durangon

KORRIKA mahai-jokoa

20. Korrika

Jantzi 20. Korrikaren arropa eta jolastu KORRIKA.JOKOA mahai-jokoarekin Durangoko.Azokan!

KORRIKA mahai-jokoaAzoka egunekin bat eginez, Korrika Laguntzaile izateko aukera ere izango da AEK eta AIZU! aldizkariaren standean, Landakoko Goienkaleko 76. zenbakian.

Lau eta sei urte arteko haurrei bideratuta, KORRIKA JOKOA jolas kooperatiboa kaleratu dute AEK-k, Elkarrek eta Katxiporretak elkarlanean. Eskolan nahiz lagunartean jolasteko, ondo pasatzeko eta, bide batez, Euskal Herriari buruzko kontzeptuak ikasteko jolasa da. 20. Korrikaren ibilbidea osatu behar da, hainbat tartetan banatuta, Korrikako kilometroetan bezalaxe.

4-6 urte bitarteko haurrentzat jolas kooperatiboa. KORRIKA gogorarazten duen ibilbide honetan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dituzte gidari haurrak. Euskal herriko ohitura, kultura eta geografiari buruzko hainbat galdera erantzutearekin batera, bestelako frogak ere gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.

Horrekin batera, 20. Korrikako arropa eta bestelako materiala erosteko aukera ere izango da, horretarako ireki dugun dendan, Durangoko Goienkalen. Azoka egunekin bat eginez, goizeko 11:00etatik 20:00etarako ordutegian, Batzuk lelopean egingo den Korrikako kamisetak, jertseak eta bestelakoak erosteko aukera izango da bertan.

korrikaIzan Korrika Laguntzaile

Korrika Laguntzailea izaten da Korrika babesteko beste moduetako bat: 12 euroren truke, Korrika Laguntzaile gisa identifikatuko zaituen pina eta txartela izango dituzu eskuragarri, Euskal Herriko hainbat zerbitzutan deskontua izatea ahalbidetuko dizuna.

Laguntzaileak dira Korrikaren zutabe nagusietako bat: Korrika bera abian jartzeko sostengu-sarea osatzen dute, 10.000 lagunetik gorako sarea, hain zuzen. Sare hori handitzea da asmoa, dinamika indartzearekin batera: laguntzaileekin komunikazioa indartu, sari gehiago eskaini, egingo diren zozketen bidez… Gainera, dinamika KORRIKAz harago eramango da.

Zeren zain zaude? Durangon ere, izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

KORRIKA dendak

denda korrikaHau da 20.KORRIKAren ON-LINE DENDA erosketa zuzenean egiteko. Hemen produktu hauek dituzue.

Era berean, AEKren euskaltegietan ere KORRIKAren materiala salgai dago, eta herrialde bakoitzean egonen diren KORRIKA DENDAk eta datak segidan:

>>BIZKAIA
Durango
Goienkale 16 (Rugby tabernaren alboan) Abenduaren 2tik 6ra zabalik (11:00-20:00)
Bilbo
Txakur kalea (Kalderapeko aurrean) Abenduaren 15etik aurrera zabalik (ostegun, ostiral eta larunbatak)
Portugalete
Salcedo 3 (udaletxearen atzean) Abenduaren 16etik aurrera zabalik
Lekeitio
Gabonetan eta martxoan zabalik
Markina
Gabonetan eta martxoan zabalik
Ondarroa
Martxoan zabalik
>>GIPUZKOA
Donostia
Bretxa merkataritza-gunea, azpiko solairua  Ostegunetan eta ostiraletan, 17:00-20:00 Larunbatetan, 10:30-13:30 eta 17:00-20:00 *Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra eta martxoan egunero zabalik
>>NAFARROA
Iruñea
Souvenirs Estafeta  Estafeta kalea 47 Astelehenetik larunbatera 9:00-21:00
Larretxea
Curia kalea 10   11-11:30 eta 16:30-20:30

www.korrika.eus

KORRIKA mahai-jokoa

korrika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude