Eraso lodifoboen aurka

Eraso lodifoboen aurka

Itxaso B.-k eraso lodifoboen aurkako gidaliburua aurkeztu du Klitto! atarian.

Eraso lodifoboen aurka

Eraso lodifoboa pertsona lodi baten kontrako bazterkeria sortzen duen edozein ekintza edo egoera da. Gidaliburu honek, erantzun txikiak emango dizkizu, handi sentitu zaitezen:

.

1-Prakak erostera zoaz eta 36-38 galtza neurriak baino ez dituzu aurkitu.

Arnasa hartu. Estiramendu pare bat egin. Dendatik korrika hasi eta nekatzen zarenean, dendariarengana jo erreklamazio orriak eskatzera.

.

2-Denda batean sartzen zarenean, dendariak goitik behera begiratzen zaitu eta zuk ahoa ireki aurretik zera esaten dizu: “Hemen ez dago zuretzat ezer”.

Telefonoz deitzen ari direla antzeztu, erantzuten duzun bitartean apalategi batera hurbildu, S kamiseta bat sartzen saiatu onomatopeia ugarirekin eta apurtu arte insistitu. Itzuli egiozu eta esan: “Ezin dut ulertu nola ez zaidan sartu”.

.

3-Edonon sartu, eta bertako langile guztiak argalak direla ikusten duzu.

Leku horretako pertsonarik lodienak atenditu zaitzala exijitu, zergatia azaldu gabe. Propina utzi. Billetean zure telefono zenbakia idatzi nahi baduzu, ederto.

.

4-Medikuarenera zoaz, zure pisuarekin zer ikusitik ez duen zerbait galdetzera eta erizainarenera bidaltzen zaituzte dietan jar zaitzan.

A) Oihukatu haserre eta besoekin keinuak egiten dituzun bitartean dramatikoki galde egiozu: “Zeeeeeeeeeer???!! Lodia naizela esaten ari zara!!!!!????? Ni??? Gorputz puska honekin!!!!???”.

B) Serio eta aulkitik mugitu gabe: “Deribazioa onartuko dut, zu lodifoboa zarela onartzen duzunean”. Ez badu onartzen (eta noski ez duela onartuko), eskalada kita atera eta lotu zaitez aulkira. Lodia zarenez, ezingo zaituzte handik atera zure pisuari esker.

.

5-Belardendara zoaz infusioak erostera, eta ez dakizu nola, argaltzeko tearen sekzioan bukatu duzu eta herborista zu konbentzitu nahian dabil kontu kontari.

A) Galdetu ea zenbat gizoni eskeini dioten. Erantzuna zero denean binarismoari buruz teorizatu eta gure generoa genitalizazioan eta itxuran oinarritzea zein zaharra den azaldu. Bitartean, telefonoa atera eta herboristaren aurpegiari argazkia egin. Facebookera igo. Lodifobiarik ez-ek partekatuko du.

B) Azukredun marrubi txikle usaintsua ahoan sartu eta esan: “Nire erlijioak 80 kg baino gutxiago pisatzea debekatzen dit. Mila esker.” Despistatzen denean txiklea ahotik atera eta dendariari eskeini: “Txiklerik nahi? Marrubia fruta da!”.

.

6-Jateko zerbait eskaintzen dizute eta zuk ezetz diozunean “ia ez dauka koiperik”, “light da” edo “honek ez du loditzen” esaten dizute.

Erantzun oihuka eta negarrez: “Nolaaa??? koiperik gabeko janaria saltzen jarraitzen dutela??? Non???? Eta orain nola dakit nik jaten dudana koipetsua edo ez koipetsua den??? Orain bai ez dudala sekula santan horrelakorik probatuko!!!” Edozein egoeratan gogoratu DRAMA beti dela zure lagun mina.

.

7-Norbaiten alboan esertzen zara eta asperen egiten du.

A) Zuk asperen zaratatsuagoa egin. Puzker baten zarata ere egin dezakezu. Korroskadak ere ongietorriak.

B) Ea ongi dagoen eta zerbait behar duen galdetu. Poltsikotik beti prest daramazun jaki osasuntsua atera eta eskeini: “Donuts bat nahi?”.

.

8-Zure familiarekin bazkaltzen zaude eta zure platerrean janari gutxiago ikusten duzu.

Lapikoa bi eskuekin hartu eta kola kao katilua izango balitz bezala edaten hasi. Jaki solidoak badaude eskuak erabili.

.

9-Orain dela asko ikusten ez duzun norbait aurkitzen duzu eta loditu zarela esaten dizu.

A) Esan: “Bai, egia esan ezin naiz kexatu, bizitza ederki doakit. Zu ordea ez zara batere loditu… ongi zaude?”.

B) Krudas Cubensiren “Gorda” rapeatzen hasi zaitez. Ziur kaleko jendea zure ingurura gerturatuko dela. Dantzatu behar baduzu, dantzatu. Badakizu: dantzatu ezin bada… ze iraultza mota da hau?!

.

10-Kaletik zabiltza eta norbaitek “¡GORDAA!” oihukatzen dizu.

A) Hurbildu zaitez arnas estuka, beregana heltzerakoan lepoan pultsazioak kontrola itzazu. Ondoren besarkatu, izerditan bazaude asko estutu. Eskerrak eman eta gogorarazi komentario horrek bizitza aldatu dizula.

B) Esan iezaiozu, mesedez ozenago oihukatu dezala, agian pertsiana jeitsita duen bigarren pisuko familia hark ezin izan duelako ongi entzun.

.

“Cuerpos empoderados” taldeak sortua, “Ramonak!”-en moldaketa dramatiko batzuekin
Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka Eraso lodifoboen aurka
Klitto!, Lodifobia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude