Andoni Olariaga, “Abertzaletasuna, populismoa eta askapen mugimendua” (bideoa)
Andoni Olariaga, Abertzaletasuna, populismoa eta askapen mugimendua (bideoa)
EHUren “XXI. mendeko abertzaletasunaz” udako ikastaroan eman zuen berbaldian, “Abertzaletasuna, populismoa eta askapen mugimendua” aukeratu zuen berbagai Andoni Olariaga filosofoak.
“Nazioak pisu handia du oraindik, bera da balio unibertsalak aplikatzeko kontutan hartzen den lehenengo lekua. Egun nazioa da ongia eta gaizkia, balio unibertsalak nola aplikatu eta gizartea nola antolatu definitzeko balio duen kriterio hegemonikoa. Beraz, garai postnazionalista bat bizi dugula esaten den arren, nazioa ez da hildako fenomenoa, baizik eta munduaren ordena zatitzeko irizpide nagusia”.
“Nazioaren berridazketa egin behar dugu, ezinbestekoa da. Alegia, nazionalista ez dena konbentzitzea zail samarra izango zaigu nazionalista ez dena arrazoi hutsaren bidetik -horretan mugak baititugu-, eta hortaz, nazio inklusiboagoa eraiki beharko dugu, eta irrazionalki jokatu. Hau da landu beharreko eremua”.
Euskal Estatua lortze aldera, “ezinbestekoa da proiektu bat garatzea -dio-; konfederala, demokratikoa, soziala izan beharko luke, erakargarria”.
.
.
…
.
* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.
.
Bihar:
IDURRE ESKISABEL
Ezker abertzalea anabasa dialektikoan murgilduta ikusteak mugimendu horrek zeharo galduta dagoela esan nahi du.
[…] Andoni Olariaga, “Abertzaletasuna, populismoa eta askapen mugimendua” (bideoa) […]