Michigandik, “Gorra ETA militarra!”

soperBai. Atzo ‘Gora ETA’ mundu mailako trending topica izan zen. Eta twitterren hara eta hona nenbilela ezagutu nuen Jonathan Soper musikari estatu batuarra, Expraik bere blogean aurkeztu ziguna duela gutxi. Michigandarrak ‘Eusko Gudariak’ izeneko abesti bat du. Entzun tentuz.

Letrak honela dio:

Eusko gudariak gara, Euskadi askatzeko.

Gerturik daukagu odola bere aldez emateko.

Gorra Euskadi Askatuta. Gorra ETA Militarra. Gorra Euskal Herria.

Irrintzi bat etzun da, mendi tontorrean.
Goazen gudari danok ikurrinan atzean.

Gorra Euskadi Askatuta. Gorra ETA Militarra. Gorra Euskal Herria.

Agian diotena egia da eta laster ikusiko ditugu ETAren anagrama daramaten Bershkako kamisetak, De Juanaren aurpegia duten H&Mko poloak… denbora kontua da.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Michigandik, “Gorra ETA militarra!””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak