Pako Aristi: “EAJk duela 35 urte hartu zuen bide instituzionala ari da hartzen Ezker Abertzalea”
Gizon inkomodoa da Pako Aristi (Azpeitia, 1963) pentsatzen duena erraz botatzen baitu, ezein alderdirekiko batere errukirik erakutsi gabe. Eta taxuz bota ere. Idazle eta kazetaria bera, hainbat hedabidetan kolaboratu du eta azken aldian mugimendu independentistaren inguruko hausnarketak airean dabil. Arrakasta izan dute gaiaren inguruan eskaini dituen hitzaldiek, eta haietatik abiatuta idatzi du bere azken lana ‘Independentziaren paperak’ izenekoa. “Herri batek geldirik egoten ere jakin behar du”, dio, etengabeko egin beharra salatuz: “Argi geratu da jada non dauden Estatu Espainiarrak zein Frantziarrak jartzen dituzten mugak”. (Elkarrizketa segidan, Pako Aristi)
Elkarrizketa zatika
1- Zergatik idatzi ‘Independentziaren paperak’?
2- Inoiz izan gara gaur baino hurbilago independentziatik?
3- Pako Aristi Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuaz.
4- Agirreren garaia independentzia lortzeko aukera galdutzat ikusten duzu?
5- Independentismoak joera gorakorra du Euskal Herrian eta bereziki Katalunian.
6- EAJk dio bera dela pausu gehien eman dituena independentziara bidean.
7- Gerra osteko EAJk zer zuen oraingoak ez duena?
8- Arerio politikoaren hizkuntza erabiltzen dugula diozu, adibiderik?
9- Boterea zer den ahaztu duen herria ere bagarela diozu.
10- Badugu gaitasunik porrot hori saihesteko?
11- Etsaia eta gutakoa dikotomia darabilzu, ez dago modan terminologia hau.
12- Batzuen aburuz independentismoak, justizia sozialean oinarritutako estatu bat gabe, ez du zentzurik.
13- Nola ikusten du Pako Aristi berak Ezker Abertzalea “aro berrian”?
14- Zeintzuk dira Aristiren proposamenak independentzia desiratua lortzeko?
Azken galderaren erantzuna litzateke beste galdera guztietan esandakoari irtenbidea ematekoa… Baina ikusi dugu, soluzioa = auskalo. Argumento historizista antzu batean hasten da, ze berdin dio herri baten independentzia egarria kausalki berria den edo “deboluzio historikoan” oinarritua den. Galdera da “Nola?” eta horri erantzuten dio ezer konkreturik esan gabe.
Kritikatzen dituen oraingo politikariek bezala, Pakok ere ez daki nola.
Lehen pausua horixe da, jarraitzen ari garen bidea okerra dela, eta bide zuzena zein den ez dakigula onartzea.
Oraingo politikariak eta beraien jarraitzaileak, ez ditut horretarako prest ikusten.
“Ez dakit” esateak, soluzio jakinik ez daukazula ez du txarretik ezer. Alderantziz, baldin eta soluzio horren bila ahalegintzen bazara. Gure kasta politiko osoaren gaitza da ezer ez dakitenean ere, badakitelako plantak egiten dituztela, “nik badakit” errepika ustelean.
Pakok ez daki. Beste inortxok ere ez daki.
Pako hausnarrean dabil, behinik behin.
“Bagendu zerekin, badakigu nola”
Hau duk hau haize freskoa ! Aurrera Pako !
Nola maitea, ez izan hain zorrotza. Egia da Pakok ez duela ematen formula magikorik, baina gauza asko esaten du eta bide asko proposatzen, baita geldik geratzea ere. Ala ez dizkiozu entzun, jarrera eta diskurtso aldaketa behar dugula, herri oso bezala behar dugula egin gogoeta, ezagutzen dugun akatsik ez dugula errepikatu behar, inora ez garamatzen bideetan ez dela ibili behar… eta horiek guztiak? Zer nahi duzu, ba, magias polis?
Laugarren bideoan Pakok dioena bere liburuaren hasieran dioen gauza berbera da. Bada, hara zer idatzi nioan horri buruz:
.
“Kaixo Pako,
Irakurri berri diat hire azken liburuko lehen kapitulua. Horixe besterik ez diat eskura. Bertan diok, “hainbat iturri ezberdinenetatik jaso dudanez”, 1978an “independentzia lortzeko aukera borobil bat” izan genuela. Joseba Ariznabarretaren arabera, “1978an indar izugarri bat izan genuen”. Berak dioenez, orduan “nahikoa izango zen hauteskundetan hondartzara joatea. Hemen posible izango zen abstentzio izugarri bat lortzea, %90ko abstentzioa gutxienez.” (Ondoren esaten dituenak, “kostu sozial gutxirekin lortuko genuen orduan independentzia” ondoriora iritsiz, hobe komentatzen ez badizkiat oraingoz. Egitekotan, berari zuzenean)
.
Bada, nik beste iturri bat ekarri nahi diat aipamenera, Interneten denon eskuragarri dagoen bat:
http://www.infoelectoral.mir.es/min/busquedaAvanzadaAction.html
Bertan, erraz asko topa zitezkek hauteskunde eta erreferendumen emaitza guztiak, 1976ko abenduan izan zen erreforma politikorako lege frankistari buruzko erreferendumaren emaitzetatik hasiz. Erreferendum horretako emaitzak ene ustez zeharo eskasak izan zituan Euskal Herriarentzat, eta are penagarriagoak izan zituan sei hilabete geroagoko hauteskundetakoak, zeintzuetan abstentziora deitu zuen ezker abertzaleak.”
Eta horrela bukatu nuen gutuna: “Norbaitek azalduko balit nola lotu hire iturri ezberdinek diotena eta nik aipatu iturriak dioena, orduko errealitatea erakusten duten zifra hots bezain gaiztoak, biziki eskertuko niokek. Baita hiri ere.”
.
Horrekin batera 76 eta 77ko emaitzak bidali nizkion:
76ko erreferendumean, antifrankista guzti-guztiek, espainolistak barne (PSOE, PC…), abstentzioa aldarrikatu zuten. Horra zenbatekoa izan zen abstentzioa lau herrialdetan: Ar % 23, Na % 28, Bi % 46; Gi % 55
77ko hauteskundetan ezker abertzaleak abstentziora deitu zuen eta inoizko parte hartze handiena izan zen:
Ar % 17, Na % 18, Bi % 23; Gi % 24
.
Bada, datu gordin horien aurrean, horra Pakoren erantzuna: “ikusi nizkian hik bidalitako datuak, 1976-77koak, eta parte hartzea nahiko baxua izan zuan, beraz gure alderdien abstentzioa gaineratuko bagenio uste diat zulo handia egingo litzatekeela.”
Harrapazank!!!
Datu ukaezinak berak dioenarekin batere-batere ados ez badaude, alla kuidaos!
Hala jokatzen duen pertsona baten analisi politikoak eta zakurraren putza, berdin-berdin.
Euskal Herria masiboki abstenitzen denean mementuan, Euskal Estatuaz hitzegin dezakegu!
Datuen irakurketa alde batera utzita, erantzun pertsonalak publiko egitea etikoki oso korrektoa da.
Ulertu dudanez, Urko, ez zaizu batere etikoa iruditu Pakok 76-77ko hauteskunde-emaitzez eman zidan erantzuna hona ekartzea. Hori ez zen izan bion arteko kontu pertsonal bat eta zilegi iruditu zait hona ekartzea, baina tira kontuan hartuko dut hurrengorako zure iritzia.
.
Horri buruz ene ikuspuntua zein den azaltzeko adibide bat jarriko dizut. Nik Pakori pertsonalki idatzi nion zerbait aipatu zuen berak sarean dagoen hitzaldi batean, baina ez hitzez hitz, nik egin dudan bezala, baizik eta “laburbilduz”. Oso era interesatuan “laburbildu” ere. Ez zitzaidan batere gustatu, baina ez inolaz ere nik esandakoa aipatu zuelako baizik eta, ene ustez, desitxuratu egin zuelako. Hau da, enetzat zilegi da halako gauzak publikoan aipatzea, kontu pertsonalak ez diren heinean. Zilegi ez dena esandakoa desitxuratzea da.
Barkatu ba, ez nuen inoren kontuetan sartu nahi . Eta beste adibidean aipatzen dezun Pakoren portaera ez zait ondo iruditzen. Baina bueno, ixiltzera noa, apaiza ematen det eta.
Gogoeta interesgarriak.
Datorren ostegunean, hilak 24 Zarauzko Modelo zineman emango du hurrengo hitzaldia arratsaldeko 19:00tatik aurrera.
Pakok ederki asko daki 76-77ko hauteskundetan zein emaitza izan ziren, birritan bidali nizkiolak. Eta bidaltzearekin batera ederki azpimarratu nion zein zen emaitza horiek erakusten zuten orduko errealitatea, baina hala ere bereari eusten dio kosta ahala kosta.
.
Laugarren bideoa horren erakusgarri duzue. Hitzez hitz, liburuan dioen berbera errepikatzen du: “kostu sozial gutxirekin lortuko genuen orduan independentzia”. Bada, orduko hauteskunde-emaitzak eta orduko testuingurua ezagututa hori errepikatzen tematzen denak berak jakingo du zergatik egiten duen. Bere tesiei eusteko ezinbesteko zaiolako?
.
Bideo berberean Karmelo Landaz egiten duen aipamena ere manipulazio hutsa iruditu zait. Ezker abertzaleak, Karmelo tarte, ahaleginak eta bi egin baitzituen espainolek Europan behar zuten homologazio hori lor ez zezaten. Tamalez, bakar-bakarrik geratu ginen eta ez genuen izan behar adina indar hori eragozteko. 1977ko hauteskundeen emaitzak lekuko.
.
1979ko martxoko hauteskundetan parte hartu genuen, bai. Abstentzioarekin tematzea hobe zela? Hala uste dute Pako eta konpainiak. Bada, hori defendatzeko benetako datuez balia daitezela, ez beraien asmakeriez.
Hau da eskumuturreko FAES fundazioaren txosten batek esaten zuena duela urte batzuetako Pako Aristiren jarrera politikoari buruz:
.
“…Para que la conjunción de voz y salida desemboque en el fin de ETA, debe rechazarse la más mínima esperanza de éxito para los terroristas, trasladándoles a ellos exclusivamente la responsabilidad del problema y de su solución.
Ésta era la fórmula que subyacía bajo el siguiente planteamiento recogido por un colaborador del diario Gara:
.
-“Porque hay algo importantísimo que de primeras ganaríamos sin ETA: no habría seiscientos detenidos al año. Habría treinta y, quizás, tras varios años, nadie. Viendo la flagrante diferencia entre lo que ETA nos da y lo que se nos quita en su nombre, mi dolor crece. No. Cinco muertos no lo valen, (…) ni cien, ni mil (32)”.
.
En otras palabras, la disyuntiva de ETA debe ser el horizonte de un mal final o el de un final incluso peor todavía, escenarios que permitirían a los terroristas interpretar su retirada definitiva como necesaria. La credibilidad de esta política radica en la contundencia y consistencia de su firmeza.”
.
(32) “ETA y el impuesto de valor añadido”, Pako Aristi, Gara, 6 de marzo de 2003.”
http://www.fundacionfaes.org/record_file/filename/2759/ESCENARIOS_ANTE_EL_FINAL_DE_TERRORISMO_ROGELIO_ALONSO.pdf
.
Pozik egon beharko luke Aristi, eskatzen zuena lortzeaz gain argi dago ez dela inoiz okertzen.
Tira, Larrea, ez dugu orain Aristi aurkeztuko Estatu espainiarraren politiken zuritzaile gisa, ezta? Ez zait oso jokabide zintzoa iruditzen…
Kritikatu itzazu bere hitzak, bere proposamenak, baina mesedez, ez jo disidentzia errudunen altzora eramateko tradizio ustez gainditura, asko eskatzea ez bada, bederen.
Zeharo ados.
Zeharo ados Itzainekin, jakina.
Kaixo Itzain.
.
Badirudi biktimismoa oso kutsakorra dela. Orain badirudi nire ikuspuntutik Aresti kritikatzea “Estatu espainiarraren politiken zuritzaile gisa” aurkeztea dela, zure ustez. Tira, tira, zuk jakingo duzu zergatik diozun hori. Badirudi nahiago zenukeela Aristiren jarreraz eskuin muturreko espainiarrek zeukaten iritzia ezkutatzea.
.
Beste aldetik, Aristi pozik egon beharko luke; ETAren amaiera eskatzen zuen eta helburua lortuta dago. Errepresio gutxiago (zenbat gutxiago?)eskatzen zuen eta lortuta dago. Orain Ezker Abertzalea instituzionalismo hutsera jotzen ari dela? Zer espero zuen ba? Zein zen joera hori orekatzen zuen borroka moldea? Orain zezenari potroak ikusi eta gero….. arra!! Pako ez da inoiz okertzen.
.
Orain Aristiri buruz berriro iritzia ematen duen FAESen beste txosten baten zatia kopiatuko dut. Nahiago nuke zure erantzunean demagogia biktimista “heterodoxa” erabiliko ez bazenu, asko eskatzea ez bada, bederen.
.
ETA: UN ANÁLISIS DE SITUACIÓN
.
“Sin embargo, cuando la persecución legal se ha extendido a esos organismos de la zona de sombra, los costes de estar cerca de ETA han empezado a ser superiores a las ventajas.
Entonces, las opiniones han empezado a cambiar y se ha comenzado a cuestionar a la banda.
Así se refleja claramente en un artículo del escritor euskaldun y abertzale, Pako Aristi, quien señalaba que veía a ETA «no en horas bajas, sino bajísimas, con un poder militar muy mermado, matando a políticos de poca enjundia o concejales de pueblo jubilados»9.
«Contemplo a una ETA que provoca una contradicción desesperante en nuestro pueblo: por una parte no es capaz de hacer un gran daño al Estado, ni provocar en sus diversos estamentos ninguna de las reacciones que busca toda lucha armada. Por otra, ofrece continua y puntualmente al Estado todos los argumentos para poder actuar penalmente contra amplios sectores del País Vasco», indicaba.
.
Aristi hacía referencia a datos del 2002 y señalaba que «ETA mata a cinco personas y el Estado detiene a seiscientos ciudadanos, registra e intenta anular la actividad de revistas, periódicos, academias de euskera, grupos de música… y a veces lo consigue». Continuaba el artículo de Aristi señalando que «ETA mata a cinco personas, pero luego no paga las fianzas millonarias, no reflota periódicos. Las fianzas se pagan con aportaciones de familiares unidos ante la desgracia, los periódicos renacen con los dinerillos de miles de bolsillos castigados ya por un nivel de vida carísimo».
.
El escritor terminaba su artículo indicando que sin ETA no habría seiscientos detenidos al año. «Habría treinta y, quizás, tras varios años, nadie». «Viendo la flagrante diferencia entre lo que ETA nos da y lo que se nos quita en su nombre, mi dolor crece. No. Cinco muertos no los valen. Y atendiendo a la evolución social del mundo rico y a la reciente historia de la humanidad, ni cien, ni mil»”
.
http://www.fundacionfaes.org/record_file/filename/348/00057-05_-_eta_un_analisis_de_situacion.pdf
Beharbada beste eztabaida-hari bat ireki beharko zenuke Aristi eta FAES-en arteko loturez jarduteko.
Aristik elkarrizketa honetan onerako zein txarrerako esandakoez ari gara hemen.
Itzain:
Hemen Aristiren diskurtsoaren zati batez eskuin muturreko espainiarrek zeukaten iritziari buruz ari naiz. Bera eta FAESen arteko lotura zeuk asmatzen duzu.
.
Beste aldetik, “Aristik elkarrizketa honetan onerako zein txarrerako esandakoez ari gara hemen” esaten duzunean ahazten zaizu gauza gehiagoz aritu zarela aurreko iruzkinetan, eskubide osoz, noski. Esaterako esaten duzunean: “Gure kasta politiko osoaren gaitza da ezer ez dakitenean ere, badakitelako plantak egiten dituztela, “nik badakit” errepika ustelean.”
.
Zu eta zurekin ados dagoena zarete elkarrizketa honetan Aristik esaten duenaz gaindi edota antzinako elkarrizketa pribatuez aritu zaitezketen bakarrak?
.
Sentitzen dut, baina Pako Aristik 2003an esandakoa bere pentsamendu publikoaren zati bat da eta horri buruz eztabaidatzen ari garenez datu guztiak interesgarriak dira, onerako ala txarrerako. Zuri gustatu ala ez.
Itzain, nik ez dut uste LArreak Aristi “disidentziaren etsai” edota “eskuin muturraren lagun” gisa ezartzen duenik. Kontua da artikulu horretan, hamar urte exkax (nik ere gogoan dut artikulu hori, Egunkaria itxi eta gutxira zen, eta hor Aristik bere burua “Independentista simpático” bezala definitzen zuen) Aristik defendatzen zeuna da borroka armatuaren uztea, ez zeula irtenbiderik eta, eta hori FAESen belarrierata iritsi zen.
orain borroka armatua utzita eta “instituzionalizatuta”, Aristi ere ez dago konforme, orain estrategiafalta da, ez azken urteetan, baizik eta azkeneko 500 urteetan! Hori da marka hori! Orain instituzioak dira arazoa “nafar estatuarenak” ez direlako, beraz zilegi ez direlako.
Aristik bere burua defenda dezake esanez berak ETAk bere burua armagabetzea nahi zuela “estrategia” okerra zelako hura, eta estrategia zehatzaren bila joan behar garela; baina arazoa hori bada, errealismoa, ez dut ikusten 500 urteen kalapita hori (eta ez efemeride edota erreferente historiko bezala soilik, baizik eta estrategiaren ardatz gisa) non kokatu daitekeen.
Ezker Abertzalearen estrategia ona edo txarra iznago da, baina Aristi eta enparauena guztiz disfuntzionala da.
Bai Oxandabaratz . Argi zegoen hasieratik eta Itzainek eta berarekin hain “zeharo” ados zegoenak ondo ulertu zutelakoan nago, baina datu deserosoegia zen bai batentzat bai bestearentzat.
.
Aipatzen duzun Aristiren esaldia, “independentista simpaticoa”rena hain zuzen ere, horrelakoa zen osorik:
.
“Yo soy independentista. Pero quiero ser un independentista amable, pacífico, y simpático, incluso.”
Artikulu osoa irakurri nahi duenak ELAren den Manu Robles-Arangiz Fundazioaren aldizkariaren 2003ko 23. alean egin dezake: http://www.mrafundazioa.org/eu/dokumentazio-zentrua/gai…/gai…/file
.
“Nola”k planteatzen duen 3. puntuari nola aurre egitea planteatzen zuen estrategia politiko-militarra desagertu da, Aristik eskatzen zuen bezala. Orain estrategia politiko-instituzionalak ez du inolako planteamendu zehatzik 3. punturako. Baina orain independentista “atseginak, jatorrak eta baketsua” gara, ala izateko bidean gaude. Pozik egon beharko luke-te.
Ez Larrea, ez. Ez naiz deseroso sentitu ezertxorekin. Baina oso itsusi iruditu zait Aristiren artikuluaren aipamena FAESen hausnarketa baten bidez egitea. Bere jarrera kritikatu nahi bazenuen, nahikoa zenuen berak idatzitakoa aipatu zuzenean, Aristik ez baitzuen FAESentzat idatzi artikulu hura. Portzierto, orduan Aristik esandakoetako asko, Ezker Abertzaleko agintari askok esaten du publikoki egun, ez soilik isilk-mixilka, lehen askok egiten zuen bezala.
Eta ez naiz Aristizalea, inondik inora, baina gauza batean miresten dut: askatasun osoz hitz egin eta idatzi du beti, kanpoko eta bertoko zentsoreak zentsore.
Aurreko sarrera baten, euskal eliteak gure herriak sufritzen dauan zapalkuntza egoeraren aurrean duen inplikaziorik eza aipatu neban. Hau irakurri eta konturatu naz, Pako ahaztu nebala.
Gustagarria da, gure herrian honelako gauzak esaten dauan norbait aurkitzea.
Argi dago asko ta askok egurra emonago deutsuela Pako, baina bide bardinetik jarraitzera animatzen zaitut!!!
Pako Aristiren hitzaldia:
http://arragoa.blogspot.com.es/
Gauzak oso sinpleak dira (ez dut esan errazak, baizik sinpleak). Independentzia lortzeko behar da: 1) hori nahi duen gehiengoa 2) gehiengo horren nahia gauzatzeko prozesua lideratuko duen agintaritza bat 3) lideratutako prozesu hori posible egingo duen testuinguru juridiko politiko bat.
Nik zalantzan jartzen dut 1. Beraz, hemen alferrik da 2 eta 3 puntuez diskisizioak egitea. Baina demagun 1 bagenukeen eta are 2 ere bagenukeen egoera bat. Super argi dagoena da 3 ez dagoela.
Beraz, ya ke, 1 eta 2 leudekeen gezurrezko hipotesi batez jolasean ari garen, eta ikusirik 3 ez legokeela orduan ere (ikus ibarretxe plana edo kataluniako estatutua eta abar).
Zer egin? Nola? Horri ez dio inork kosk egiten.
PD: ohartuko zarete niri bost axola zaizkidala duela 10 mendeko batallitak. Erromatar Inpreriotik zuzenean Francoren eskura pasa izan bagina ere, nik independentzia nahi dut, ez dut errege mediebal batzuen peripezia kapritxosoen mende jartzen nire nahi hori.
Nola, analisi politikoarekin ados. Historizismo gaizki-ulertuari buruz (atzoko artikuluko eztabaidara berandu ailegatu nintzen): Erromatar Inperioaren gainbeheraz gero, franko, bisigodo eta musulmanekin liskarretan aritu ondotik, euskaldunon arbaso baskoi leinuak bere buruarentzako egitura politikoa sortu zuen 824an, Iruñeako Erresuma. 1162an Nafarroako Erresuma bilakatuko zen, Nafar Estatu. Proto-demokratiko, foralista agian, edo proto-absolutista, injustu, garai hartan inguruan zituenen antzera. Zena zela, 1200, 1512 eta 1620an bere egin zituzten lur horiek Gaztelako Erresumak, bere ondorengo Espainiako Inperioak eta Frantziako Erresumak. Konkistaz lehen biek, ezkontzaz hirugarrenak. Orduz gero dirau okupaturik gure autoek egunero zeharkatzen duten lur honek. Ez dugu monarkia absolutista propiorik izan, ez monarkia parlamentariorik, ez errepublikarik. Gure arbasoen Estatuaren bilakaera etena da aspaldi. “En pause” eta “en pausa”, batzuek betiko isilik gurago luketen arren. Autoak bai, horiek geure dira.
(Horren ezagutza orokorturik bada gizartean? Zergatik ukatu eta ezkutatu ote da urtetan eta urtetan? Historizismo gaizki-ulertu zaleok, segur zarete ezagutza horrek ez duela, beste aspektu batzuek egiten duten gisan, kontzientzia eta borondate politikorik sortzen?)
Funtsezko puntuak argituta, ez dit aparteko kezkarik sortzen datozen urteotan eraikiko dugun lurrotako herritarron entitate politiko euskaldunak har lezakeen izenak. Izan liteke Nafarroako Errepublika edo Euskal Herrietakoa edo Euskariakoa. Edo, apika, Amnesiaren Errepublika. Izan, baina, gure borondatearen eta ezagutzaren isla izango da.
1. puntua zalantzan jarri arren, nik uste prozesua aktibatu eta erabakia errespetatuko dela bermatzen bada, gehiengoa garela. 2. puntua zalantzan jartzen dut. Eta 3. argi dago gaur egun ez dagoela. Nola jokatu? nire ustez erantzuna eguneroko erabaki txikietan dago, ez osoki, baina batez ere. Hau da, nola jokatuko dugu Wert-ek ezarri nahi digun hezkuntza erreformaren aurrean? Pakok aipatzen duen jarrera hementxe ikusten dut nik arre edo so.
Nork errespetatu behar dau erabakia? Estatu Espaiñiar eta Frantzesak? Eta zergaitik egin beharko leukie hori? Nork behartuko ditu edozein erabaki onartzera?
Zoritxarrez, politikan, errespetua indarrak emoten deutsu. Horregaitik, indarrik ez daukagun bitartean etsaiak “demokrazia” bat inposatuko deusku.
Euren “demokrazia”.
Eta “demokrazia” horren aurka ekintzarik txikiena martxan jartzen badozu, biolentzia izango dozu erantzun moduan. Eta txarrena da, zu zeu, biolento eta antidemokratiko moduan geratuaraziko zaituela.
Zer egin behar da indar hori lortzeko? Nik ideia bat botako dot: Hasteko, etsaiak esaten deutsunaren justu kontrakoa egitea ez legoke txarto.
Zeharo ados, Urko, eguneroko gauza txikietan dago gakoa, egunero bakoitzak egin ditzakegun hamaika gauza txikitan. Horregatik luzatu dizkiet hemen behin eta berriro hauteskundeetan abstentzioa aldarrikatzen dutenei bi galdera hauek:
Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzuen? Zein emaitzarekin?
.
Izan ere, horrela egin baitzuten abstentzio “aktiborako” deia azken hauteskundetan: “Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.” Hondartzara edo mendira joatea erresistentzia zibila? Bai zera!
.
Pakori ere luzatu dizkiot bi galderak, eskatuz bere lagun abstentziozaleei ere helarazteko, baina inortxok ez dit erantzun orain arte. Eta badirudi erantzuteko inongo asmorik ez dutela. Nonbait, hain daude lanpetuta gainontzeko independentista okertuok larrutzen, beste ezertarako denborarik ez dutela.
.
Horra, adibide gisa, 13. bideoan Pakok ezker abertzaleari buruz dioena. Ez omen du estrategia independentistarik, eta, hitzez hitz, “ez dakit osatu nahi duen edo ez (estrategia independentista hori)”. Hori bai, nahiago dut pentsatu jardunean ihes egin dion tontakeria bat izan dela “ez dakit osatu nahi duen edo ez” hori.
Handiak entzutera ohitua nago, baina hau galanta da, gero. Larreak Pakori buruz eman duen datua, 2003an gazteleraz idatzi zuen artikuluarena, deserosoegia omen da niretzat. Halako ondorioak ateratzen dituena Pako bezain analista eta estratega politiko bikaina dugulakoan nago. Bejondeiela biei!
Xabier, uste dut Larreak esan duela zuk (eta Itzainek), Larreak Aristiren gain egin duen iruzkinean, harek Aristiren pentsamendua eta FAESen estrategia lotzen zituela irakurri duzuelako; bere helburua hori ez baizik eta Aristiren estrategia aldaketa (eta lehengo estrategia FAESen belarrietara heldu izana adibide bezala) islatzea zela.
Larreak hitzez hitz esan duena da niretzat “datu deserosoegia” dela berak emandakoa Pakori buruz. Bada, hori pitokeria galanta da. Berak jakingo du nondik atera duen ondorio xelebre hori.
.
Itzainek esandakoarekin ados azaldu banaiz, oraingoan berarekin guztiz ados nagoelako da. Baita azken mezuan esaten dion honekin ere: “oso itsusi iruditu zait Aristiren artikuluaren aipamena FAESen hausnarketa baten bidez egitea. Bere jarrera kritikatu nahi bazenuen, nahikoa zenuen berak idatzitakoa aipatu zuzenean”.
.
Nik halaxe egin nuen bere garaian, eta zera idatzi nion birritan “Gauza duk horrelako gaietan sartzen haizenean zeharo lekuz kanpo ikusten haudala. Benetan esaten diat, hobe duk ongi menperatzen dituan gaietan murgiltzea. Ekarpen eder askoak egiten baitituk haietan.”
Alfer-alferrik, begi-bistakoa denez.
Hori agian pitokeria da, nire ustez ari da estean garai baten Aristik esaten zituenak orain ezker abertzaleak esaten omen duelako (edo iritzi hori duelako Larreak).
Zu Itzianekin ados bazaude, oso ondo iruditzen zait, baina hau ez da forukideen arteko guda bat, hemen Pako da eztabaidagai; eta nire ustez Pakok kontraesanak ditu (eta ez nolanahikoak!) orain esan eta lehenago esaten zuenaren artean.
Uste dut hori dela gai zentrala, eta ez norbaitek hau “deserosoa” dela esatea edota beste hori hitzontzia eta ahozabala izatea.
Eta bai, FAESi egindako aipamena ez da aipamenik eleganteena, hor ados zurekin.
Itzainiekin ados nintzela esan nuenean zuk diozun horrexegatik esan nuen, FAESi egindako aipamena ez delako aipamenik eleganteena. Iparlazaleek erabiltzen dituzten terminoak gogor kritikatzen ditudan bezala, halakoak ere berdin-berdin kritikatuko ditut beti. Hortik aurrera, nabarmena da Itzain eta biok ez gatozela bat hainbat iritzitan. Larrea eta biok ez gauden bezalaxe. Aspaldi esan nuen bigarrenak ene onetik ateratzen nauela. Oraingoan ere atera nau. Zin egin nuen bera zebilen eztabaidetan ez nintzela inoiz sartuko. Lasai asko nenbilen bera sartu den arte. Bera sartu ahala ospa egin behar nuela? Horixe egingo dut hemendik aurrera. Agur eta barkatu besteok eztabaidarekin jarraitzen ez badut.
Kaixo Oxandabaratz
.
Bi kontu; lehenengoa politikoa eta bestea “estetikoa”.
.
Kontu politikoa. Esaten duzun legez duela 10 urte Aristik esaten zuena eta egun esaten duenaren arteko kontraesanak dira nik azaldu dudanaren gakorik nagusiena. Beste puntua da Itzainek esan zuena: “orduan Aristik esandakoetako asko, Ezker Abertzaleko agintari askok esaten du publikoki egun, ez soilik isilk-mixilka”. Agian Itzain ez, baina X. Makazagak hasieratik oso ondo ulertu zuen nire kritikaren zentzua . Horregatik Makazagak ziztu bizian bat egin zuen Itzainek egin zidan kritikarekin. Eta kritika “estetika” horretatik ez du atera nahi izan noski.
.
Orain kontu “Estetikoa”.
Diozu aipatu ditudan iturrien artean FAES aipatzea ez dela elegantea izan. Tira, kontu estetikoak oso subjektiboak dira, baina politikoki niretzat guztiz esanguratsua da jakiteak Aristiren jarrera politikoari buruz bai Espainiako eskuin muturrak bai ELAK esaten zutena garai horretan. Zuretzat ez?
.
Datu bat bezala; lehen aipatu dudan FAESen bigarren txostena Florencio Dominguezek idatzi zuen; Vasco Presseko arduraduna eta prentsa espainolistaren, El Correo Español besteak beste, ohiko artikulugilea. Aristiri buruzko iritzia FAESen txosten batean agertzen zela esan beharrean Vasco Press-en buruak idatzi zuela esatea “eleganteago” izango zen? Ez zait serioa iruditzen. Irakurri nahi duena goiko iruzkin batean sartu nuen lotura, oso interesgarria da ulertzeko espainiolismoaren estrategia garai horietan.
.
Bueno, amaitzen zait denbora eta hau izango da nire aurre-azken iruzkina eztabaida honetan, azkena izango da Xabier Makazagarentzat.
Besterik gabe, ondo izan.
Ño, Xabier! Hori ez al da gehiegitxo?
“Gauza duk horrelako gaietan sartzen haizenean zeharo lekuz kanpo ikusten haudala. Benetan esaten diat, hobe duk ongi menperatzen dituan gaietan murgiltzea. Ekarpen eder askoak egiten baitituk haietan.”
Nork menperatzen ditu ongi “gai hauek” zure ustez? Zuk eta nork gehiago?
Eta kuriositate moduan, esan al diozu inoiz horrelakorik “politika”tik bizi den inorri?
Oso-oso argi idatzi dudalakoan nago eta justu zuk idatzitakoaren gainean dago: “Horixe egingo dut hemendik aurrera. Agur eta barkatu besteok eztabaidarekin jarraitzen ez badut.” Horren ondoren galderak luzatzen dizkidanak, berak jakingo du zergatik egiten duen. Are gehiago, nire e-lbidea izanik, hemen luzatzen baditu.
Kaixo Xabier Makazaga:
.
Asmoa neukan zurekin ez eztabaidatzea, baina ikusita behin eta berriro “termino gogorrak” erabiltzen ditudala leporatzen didazula eta errepikatzen duzula alde egiten duzula akosatuta egongo bazina bezala, behartzen nauzu zu erantzuten.
.
“Elegancia”rena bezala “termino gogorrak” zer diren eta zer “termino leunak” zehaztea lan nekeza izan daiteke. Zuretzat ELAren iturria aipatzea ez omen da gogorra baina FAESentzat Florencio Dominguezek egindako txostena aipatzea “oso gogorra” eta ez “elegantea” iruditzen zaizu. Tira, oso subjektiboa denez ez naiz tematuko gai honekin.
.
Niri deigarria egiten zaidana da leporatzea “termino gogorrak” erabiltzen ditudala jakinda zein motako terminoak erabili dituzun nirekin beste batzuetan. Aurreko iruzkin batean hemerotekatik tiratu duzu zure jarrera argitzeko. Gauza bera egingo dut nik. Ea gogoratzen dituzun bota zenizkidan harribitxi hauek:
.
“Beste astotxo kartoladun horri (Larrea) ez diot erantzungo, ez baitu batere merezi, baina zuri bai beste lerrotxo batzuk bidaliko dizkizut, izugarri estimatzen baititut zure iruzkinak.
Gure artean oraindik ere astotxo karteladun mordoxka ditugu eta saiatzen naiz gehiegi ez haserretzen beraiekin,”
https://zuzeu.eus/2012/03/19/borreroen-barrea/
.
Benga, beste bat. Hau bezalako medio publiko batean honako hau aurpegiratu zenidan:
.
“Zer indarkeria mota erabili behar den zehazteko orduan elkarren kontra zaudete zeharo, baina indarkeriaren apologia egiterako orduan bat egiten duzue….
Dena den, han gehienak ez datoz zurekin bat Mugarri txostenaren defentsan. Indarkeriaren ezinbestekotasunean badirudi baietz, baina horretan ez. Zuk Mugarri txostenak zioena, estrategia politiko-militarrarekin jarraitzea, argi eta garbi defendatzen baituzu, ez? Oker banago zuzendu, mesedez.”
https://zuzeu.eus/2012/09/07/inaki-soto-gara-rik-gabe-gaur-egungo-eszenatoki-politikoa-ezinezkoa-litzateke/comment-page-2/#comments
Hau termino “finuak” eta “delikatuak” !!
.
Badago gehiago, baina beste baterako utziko ditugu.
.
Gustuko duzu nire izena iparzaleekin nahastea (eta berdin dit) ziur aski foro honetan hainbat partaidengandik nolabaiteko begikotasuna lortu duzulakoan. Zorte on, baina beste aldetik nik gogoratu nahi dizut egungo estrategia politiko-instituzionala kritikatzen duen edonoren aurka oldartzen zarela zure artilleria osoarekin (batzuetan eskasa). Esaterako; duela hilabete batzuk Emilio Lopez Adan “Beltza”rekin eztabaidatu zenuen Borroka Garaia da ! blogean. Berarekin zein motako “termino leunak” erabili zenituen ulertzeko Beltzak bere azken iruzkinean ideia ematen digu:
.
“Makazaga: eztabaidetan bi gauza minimo bada. Bat, bestearen errespetua; bestea, galdeketaren estilo inkisitorialarik ez erabiltzea. Zuk, lehena eskasa, eta bigarrena sobera. Ez naiz harritzen jende askok zurekin “eztabaidatzeari” uko egiten badio.”
http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/09/16/popurri-popularra-xvii-2/
.
Berdin dit nork zeukan arrazoia eztabaida hoentan, baina ez duzu ukatuko zuk erabiltzen dituzun “termino gogorrak” ez direlal euli kaka, eh?
.
Zuk ikusi zer egiten duzun koinziditzen garen eztabaidetan. Honetan ez nuen inolako erreferentziarik egin zuk idatzitakoari. Zuk berriz, bai egin zenuen zeharka Itzaien kritikarekin bat egiten. Guztiz zilegi, noski, baina gero ez hasi pitokeriekin erantzuten badizut.
.
Bueno, Makazaga, zin egiten dizut eztabaida honetan sartzen dudan azken iruzkina dela, beraz lasai asko erantzun dezakezu.
.
Ondo izan.
Itzain:
.
Lehen leporatu zenidan Aristi “Estatu espainiarraren politiken zuritzaile gisa” aurkeztea, eta orain diozu ezetz hori ezetz;kontua da “Itsusia” iruditzen zaizula Aristiren iritziei buruz egiten dituzten hausnarketen egileen izenak aipatzea. Tira, bi gauzak desberdina direla uste dut.
.
Aipatu ditut FAES eta ELA, baina antza denez soilik aipatu behar omen nuen ELArena. Bueno, sentitzen dut baina nik kontrakoa pentsatzen dut, oso interesgarria izan daiteke une horretako egoera ulertzeko zer esaten zuen nork jakitea. Eta gainera hona ekarri ditudan txostenetan Espainiar eskuin muturrak eta ELAk egiten zituzten balorazioak agertzen dira. Bai, deserosoegi egin zaizue.
.
Diozu: “…orduan Aristik esandakoetako asko, Ezker Abertzaleko agintari askok esaten du publikoki egun…”. Begira, puntu honetan…. ados nago zurekin. Horregatik sortu zaizu ustekabeko aliatu bat eztabaida honetan.
Zeuretzat pezetea Larrea. Merrindo.
Baina pezetearekin erosiko ditudan txutxeak biontzat, bale?
Bale.
Baina posible institunalizatutako alderdi politiko batek ezer lortzerik?
Alderdi politikoen tira-bira utzi behar da gizarte gaurkotuenaren proiektua gauzatu ahal izateko. Lurralde Antolamendurako Artezpideak berritu, adibidez. Hezkuntza politikaren gaineko eskuhartzea exijitu, irakasleengandik hasita, esaterako.
Gaitasuna badago, bateratze puntuen beharra dagoen bezala. Baina eztabaidaren helburua eztabaida bada, akabo.
Sortu den giro txarragatik mezu hau idaztea erabaki dut, hori da behintzat pertzibitu dudana. Ni Pakoren analisiekin nagusiki bat nator, nahiz eta, Xabierrek dioen bezela, erantzuteke dauden galdera asko ditugula iruditzen zaidan.
Ez dakit besteok, baina nik argi dut nere kritiko handiena ni neu naizela eta Pakoren hausnarketak ildo horretan ikusten ditut, euskaldunok geure buruari egiten edo egin diezaiokegun etengabeko kritikotasunean. Horrela ulertzen dut duela 10 urte ETAren amaierari buruz esandakoak eta gaur egun “inkonformista” jarraitzea ezker abertzaleak jorratzen duen bideari buruz. Hala ere, artikulu honetako (eta beste foro, telebista tertulia…) komentarioek hartu duten tonuak inongo mesederik egiten ez digutelakoan nago, eta egin ditzakegun eguneroko ekintza txiki horietako bat, ahal dela behintzat, “sestran” ez aritzea dela uste dut: tonua jeitsi, segundutxo batez “askatuko” dugunak duen “agresibitate-konfrontazio” tonuak duen eraginaz jabetu eta erantzule izan. Espainian PP-PSOE horrela dabiltza (arerioak dira), hemen EAJ-ezker abertzalea ere antzeratsu (arerioak dira?) eta gu foroetan ere… (ez det uste zuzeu irakurleak prezeski arerio garenik inondik ere). Hortaz, eta “independentziarako bideak zeintzuk beharko luketen izan” galderari helduz, negoziazio teknikekin hasi beharko genukela uste dut. Lehenik, zeintzuk dira bi aldeen (hasteko hemen “mokoka” dihardugunon artean) interesak? Independentzia, ezta? Hortaz, zentra gaitezen interes hori beti itsasargi moduan mantentzen eta ez bakoitzak gure posizioak irmoki mantendu nahi horretan. Hortik aurrera gure interes amankomuna lortzeko formulak bilatu beharko dira. Agian baten batek sektore edo sentipen independentista duen oro dagoeneko “horretan gabiltzala!!” esango du, baina egia esan ez dirudielakoan nago. Nahikoa lan dugu zer-nola burujabe izan lortzen, lixkarrean (denbora galtzen) aritzeko. Horrek behar du lan eremua nere iritziz eta zuzeun dagoeneko badira ekarpentxoak. Lan ditzagun!
Dena dela, EAEko alderdi politikoek ez dut uste laguntzen dutenik eta egunero komunikabideetan erakusten diguten desadostasuna hainbestekoa ez dela uste dut. Zoritxarrez lixkarra gizartera trasladatzen dutela esango nuke, aurrera jarraitzeko ezintasunean sakonduz. Abertzaleok osatzen dugun gizartea (EAJ eta/edo EH Bildu bozkatu ala ez) gero eta polarizatuago dugula ikusten dut eta honek pena handia ematen dit. Gure artean ez ote garen sokatiran ari?
Guztiz ados, Haritz. Ni ere soberan berotu eta haserretzen naiz. Obsesionatu ere bai, eta horrek ez dit batere onik egiten. Horrenbestez, tarte luze batez behintzat, ez dut iruzkin gehiago idatziko. Ez hemen, ez beste inon. Tentazioan ez erortzeko jartzen dut idatziz. Agur eta ea Haritzek proposatzen duena denon artean lortzen dugun.
Haritz, eztabaida honetan Ezker Abertzalearen eta EAJren arteko betiko etsaitasuna bagenu, gaitz erdi! Aristirekin ados zaudela diozu, eta elkarrizketa entzunda ulergarria da. Arazoa, ordea, hemen isildu eta beste leku batzuetan esaten dituenak dira, hau da, bere ibilbidea. Azken boladan Pako Aristi mugimendu “alternatibo” bateko jenerala bihurtu da: Orreaga iritzi taldea. Bibliatzat Iparla txostena (http://www.osoa.net/iparla.htm) hartuta, han-hemen hitzaldiak ematen dituzte dagoeneko konbentzituta daudenen belarriak gozatu eta jubilatuei arratsalde-pasa emateko. Idearioaren lehen zatia, gozoena, elkarrizketa honetan entzun duzuna da. Baina gero letra txikia dator:
1) Euskal Herriak ez du independentziarik behar; horren ordez, orain dela 500 urte okupatutako lurraldeetatik etsaiak bota behar ditugu, behinola izan genuen estatua berreskuratzeko, euskaldunen estatua izan zena, alegia. Denok gara nafarrak eta Nabarraldeko txapa guztia. Hau zati frikia da.
2) Azken 500/800 urteotako guztia (mugak, erakundeak, leku-izenak, historia, kultura…) etsaiak zuzen inposatutakoa edo asimilazioaren ondorioz sortutakoa da; hortaz, arbuiatu behar da. Erakundei dagokienez, horrek esan nahi du gaur egungo erakundeetan (udalak, aldundiak eta Eusko Legebiltzarra) utzi eta boikoteatu behar direla. Hauteskundeetan, noski, ez da parte hartu behar. Alderdi politikoak, berriz, gaurko egoeraren erantzule direnez, desegin behar dira. Izan ere, gaurko politikari guztiak “korruptoak” dira, patrika ustela ala arima ustela edukitzegatik.
3) Independentzia lortu arteko sistema politikoa auzokrazia izango da, hau da, asanbladak. Zuzendaritza nazional bat osatuko da, ordea, eta buruzagiak herriak aukeratutakoak izango dira. Orduan, independentziarako bide egokia adostuko omen da, beti ere axima hau kontuan hartuta: politika biolentziaren (“indarkeria” diote batzuetan, pertsonaren edo dokumentuaren arabera) bidez etsaia zure nahira ekartzea da.
4) Euskal Herriko zentso edo errolda berria osatuko da. Nafarroako estatua berreskuratzearekin ados ez dauden guztiak erroldatik kanpo geratuko dira.
5) Haiekin ados egon ez baina abertzaleak omen direnak baino ez dira konbentzitzen saiatzen. Horretarako bi estrategia erabiltzen dituzte: bata gozoa, artzain onen esku, hitzaldi, liburu eta elkarrizketen bidez galdutako ardiak erakartzen; bestea zakarra, boikot zuzena, iraina eta deskalifikazioa (hemen, Zuzeun erabil ohi dutena), eta bereziki Ezker Abertzalearen kontra, gupidarik gabe, mugimendu honen lehen helburua ez baita okupatzaileen kontra egitea, herria engainatzen dituen alderdi “instituzionalisten” kontra egitea baizik.
Beraz, Haritz, horrelako planteamenduekin, horrelako pertsonekin, ezinezkoa da elkar ulertzea. Agian harrigarria edo gehiegikeria irudituko zaizu hona ekarri dudan guztia. Ziur aski, segituan aterako dira nire esanak gezurra direla oihukatzen, nahiz eta hurrengo eztabaida batean baieztatatu. Agian, berriro mezu pribatuak bidaliko dizkidate “jakinaren gainean” jartzeko eta nire hitzak neur ditzadan, hau da, mehatxatzeko. Bejondeiela! Horregatik, gonbita egiten dizut Iparlaz eta Orreaga iritzi taldeaz zu zeu informa zaitezen. Iparla dokumentua hortxe duzu; zoaz hitzaldiren batera; Zabiltza adi hemen edo beste foro batzuetan egiten diren iruzkinekin, segituan ezagutuko dituzu eta.
“Horregatik, gonbita egiten dizut Iparlaz eta Orreaga iritzi taldeaz zu zeu informa zaitezen. Iparla dokumentua hortxe duzu; zoaz hitzaldiren batera; Zabiltza adi hemen edo beste foro batzuetan egiten diren iruzkinekin, segituan ezagutuko dituzu eta.”
Gainerako diskurtso sektarioa ibilbide laburra duela sinetsita, azken puska honekin erabat ados nago.
sektarioak, barkatu.
Gonzalo, Orreaga eta iparlakoen idearioari buruz, sakon ez, baina zertxobait irakurri, ikusi eta entzuna naiz. Pakoren liburua ere etxeko apalean daukat, oraindik irakurri ez dudan arren. Egia esan, batzutan beraien tesiak oso erradikalak iruditzen zaizkit eta beste batzuetan gertu sentitzen ditut, akaso niri ere egun hori erradikala tokatu zaidalako. Euskararen ingurukoekin ere pasatzen zaizkit halakoak, batzutan erradikal ta besteetan lasaiago. Euskaldun euskarak soilik ala lurradetasunak ere egiten nauen. Beti dikotomiak, asiarren ying eta yang, gauzak ez baitira ez zuri ez beltz. Okzidentalok zirt edo zart aukeratu ohi dugu, ona-txarra (eta horregatik gabiltza mokoka ad infinitum?) eta asiarrengandik bien arteko uztarketa bilatzen ikasi beharko genukeela uste dut.
Zerrendatu dituzun horiek Pakoren elkarrizketarekin alderatuz muturrekoak dira (zentsoa, etsaia kanporatu beharra…). ez dut uste erroko posizio horiek gaur egun askorako balio dutenik. Desobedientzia bultzatu nahi dute, baina ez dago horretarako nahikoa indar-tamaina-jendetza. Independentzia gure gizartearen 3/4ak (zifra esanguratsu bat esatearren) nahiko balu, akaso zentzuzko lirateke desobedientzia ekintza horiek, baina gaur egun desobendientzia bultzatzeko(tajuzkoa) bezainbesteko gehiengorik ezker abertzaleak ere ez duelakoan nago.
Nik lehen proposatu dudan sosegu eta elkartze horren alde egiten dut. Ikuspegi errealista eduki beharko genuke. Askotan pentsatzen dut “independentzia” hitzak berak ez ote gaituen zatitzen. Ez al dago hitza bera zentzu eta edukiz hustua? Mintegik esana da hauteskundeetan Alemaniak adinako independentzia nahi duela Euskal Herriarentzat, baina zenbateraino dira alemaniarrak independiente? Haiek ere gasolina garesti, energia lobbyak, agintarien ustelkeria, lan prekarioak barra-barra… gauza askotan haiek bezain “independienteak” gara. Energiaren ikuspegitik adibidez, izan ahal gaitezke enegetikoki autarkiko izan gabe independiente? Nik ezetz uste dut eta tranpa horretan mundu osoa dago (ikus bestela Frantzia Malin, AEB-NATO Iraken…). Ikuspegi monetariotik, ere zein da independientea mundu honetan? AEBak beraien dolarrarekin ere gero eta gutxiago, aurkakoa dirudien arren.
Nik gai honi buelta bat emanez, independentzia hitza baztertu eta Interdependentzia proposatzen dut. Elkarren arteko kooperazioa, elkarlana. Eta honekin ez dut esan nahi euskaldunon estatu bati muzin egiten diodanik, baizik eta aurretik esan dudan bezela, interesen ikuspegitik (eta ez bakoitzaren posizo irmoetatik) lan egin beharko genukeela. Garai berriak datoz edo ditugu, baina ez Euskal Herrian soilik, baizik eta mundu osoan. Erronka ugari dauzkagu dagoeneko mahai gainean eta horiek lagun diezagukete gure estatuaren sorreran. Langabeziak etengabe gora darrai inongo sapairik topatu gabe, eta zoritxarrez, gaur egun munduko biztaleon biziraupena ziurtatzeko behar ditugunak ekoizteko gero eta langile gutxiago behar dira automatizazioari “esker”. Zergatik ez dugu gure bidea hortik jorratuko? Lan kontuetan esaterako, espainiarekiko independienteak gara nolabait (langabezia tasaren arabera). Ekin diezaigun horrelako bideetatik bada, eta gehingoak lortu ahala, jarrera erradikalagoak (desobendientzia kasu) bultzatzeko arrazoi, gogo eta zentzu gehiago izango dugu.
Badakit gauza asko esan ditudala eta agian kakanahaste gehiegi, baina aurrez esan dudan bezala, has gaitezen gure elkarketa eta sosegua bilatzen (politikariek entzungo ahal gaituzte?) , ttipi-ttapa. Ehunka urtetan lortu ez dena ez dezagun bi egunean egin nahi.
Iparlazaleei buruz ez kezkatu, lau katu direlako, baina sagar bakarra saski osoa usteltzeko nahikoa denez, kontuz! haiek ere badakite eta horregatik jokatzen dute horrela. Independentziarako bidean hamaikagarren izurritea baino ez dira. Liburua irakurtzeko daukazu diozu. Hobe zenuke apalean utzi, baina ondo egingo duzu irakurtzen baduzu: jakin-mina boteretsua da oso. Nik dezepzio galanta jaso nuen, eta ez bertan esandakoekin ados ala ez egotegatik, analisi politiko eskasagatik baizik. Gurdi bete demagogia iruditu zitzaidan. Zinez esaten dut: Pako Aristirengatik gehiago espero nuen, baina nerabe batek idatzitako saiakera ematen du, oso-oso eskasa maila inteltualean. Berriro diot, penaz diot hau.
Independentziari buruz esango dizut, nire ustez, Espania eta espainiarrak aldatzea eskatzen duen edozein helburu politiko independentzia bera baino askoz zailagoa iruditzen zaidala, baita estatu federal demontrezkoa egiteko. Beraz, ikuspuntu pragamatiko batetik ere, aukera bakarra independentzia da. Zer den independentzia gaur egungo munduan? Alemania bezain independenteak? Ez dakit, ba. Nik errazagoa ikusten dut: Madrilen eta Parisen Euskal Herriaz hartzen dituzten erabakiak Euskal Herrian hartzea.
Euskal Herriaren historia porrot handiaren historia da, baina salbaziorik badugu, Espania porrot handiagoa delako da. Lana ondo egiten ez dakien matarifea da Espainia. Aukera dugularik, ospa egin dezagun gaur bihar baino hobeto!
“Independentziari buruz esango dizut, nire ustez, Espania eta espainiarrak aldatzea eskatzen duen edozein helburu politiko independentzia bera baino askoz zailagoa iruditzen zaidala, baita estatu federal demontrezkoa egiteko.”
Kontraesanetik kontraesanera… Erabakitzeko eskubidea, marko demokratikoa, eskubide zibilak,…
Interesgarria izan daiteke eztabaida honetara Ramon Cotarelo-ren ikuspegia ekartzea, batez ere ez delako usu ikusten eta entzuten halakorik espainiarren ezpainetan. Nazionalismoaz aritu zen LaTuerka saioan.
Nik Pako probokatzaile peto baten gisan dakusat. Beharrezkoa, ezinbestekoa, hobe gehiago bagenitu gurean. Eztabaidarako legamia. Hori bai, probokaziorako demagogia baino zertxobait gehiago erabiltzea estimatuko nuke.
Ezker Abertzalea jarri du aspaldian bere begi-puntuan Pakok. Eta oraingoan titularraren arabera EAJren bidetik doala-ta gogor kritikatzen du. Ba ni behintzat nekatuta nago EAJko buruzagien zein konstituzionalisten satisfakzio aurpegia ikusteaz Ezker Abertzaleak historikoki bere dokumentu politiko “iraultzaileak” kaleratu dituen bakoitzean. EAJrekin lehiatzen ez bada ez dago euskal ekuin abertzalea mugitzerik. Boterea galtzeak ekar dezake aldaketarik.
Bestetik abertzaleon mapa politikoa oraindik osatzeke ikusten dut. Ez mimetikoki kopiatzeko noski, baina egin diezaiogun so Kataluniako puzzleari ikusteko zeren faltan egon gaitezkeen hemen..
Demagogia baino zertxobait gehiago ekarri digu Pakok. http://www.orreaganep.net/liburuak/independentziaren-paperak/