Joseba Sarrionandia: “Protesta handi bat izan da Moroen liburua”
Poeta erraria (2): Fikzioaren balioaz
Joseba Sarrionandiari eginiko elkarrizketa bost zatitan banatu dugu, edukiaren arabera. Hauxe duzu bigarrena, bertan fikzioaren balioari buruz ari da, batez ere, poeta erraria. (Trankripzioa eta audioak)
…
Poesia eta ipuingintza izan dira zure gailurrak, baina azken liburua saiakera itzel bat izan duzu. Zahartzen ari?
Zahartzen seguroa da. Bizitza alfabeto bat ba da Zetaruntz goaz denak. Baina zuk esan nahi duzu poesia heldutasun gabeziaren seinalea dela, ez? Narratiba heldutasunean egiten dela eta saiakera zahartzaroan. Ba ez dakit hori bilakaera biografikotzat har daiteken. Ni saiakera hori egin nuen hasarre nengoelako gure politikariekin eta munduan gertatzen dena harrigarria iruditzen zaidalako. Utopian bizi garelako. Utopiak dio gauza bat kontatzen zaigula eta errealitatea bestelakoa dela. Mendebaldean, edo mendebaldeko ustezko balioak ez direlako gero ia inon gauzatzen; eta guzti hori ahalegindu nintzen azaltzen. Protesta haundi bat da orduan liburua. Ez dakit ez ote den gaztetasun seinalea, protestatzea.
Fikzioak ez du jada balio gauzen kontatzeko?
Balioko ez du ba! Telebistako albistegia ere, nire ustez, fikziozkoa izaten da gehienbat; abiapuntutik bertatik. Konprobatu daiteke fikzioa… efektismo guzti hori, begira ze joko bisual eta sonoroekin presentatzen den albistegia… aurkezlea zein txukun jantzita… irribarrez, paper batzuei begira, esanez: orain munduan gertatu den guztia kontatuko dizuet.
Halaxe hasten dira albistegietako kontalariak: mikro-ipuinak kontatzen, ez? Hori ipuin baten hasiera baizik ezin da izan, gaur munduan gertatu dena kontatu behar digula.
Baina jendeak sinestu egiten ditu kontuak
Bai egia parte batzuk dituztelako ipuinek. Helduek umetan kontatzen zizkiguten ipuin eta leiendek ere izango zuten egia parte bat eta sinesten genituen. Ondo beldurtzen gintuzten behintzat ipuin batzuekin.
- Katixa Dolhare: Biribilgune
- Ilbeltza: Nobela beltza Baztanen
- B. Sarasola: Dirua galgarri (Mariano Izeta)
- Joseba Sarrionandia: “Fikzioak balioko ez du, ba?”
Joan zen asteko Sarrionandiaren elkarrizketako zatia:
(Datorren zapatuan, SAUTRELA saioaren ondotik jarriko dugu hemen POETA ERRARIA 3: EGINDAKO OBRA GOGOAN)
Oso ondo Sarri! Pozten nauk hain luzido izateak, txoro-haizeak hain fuerte jotzen duen honetan….