Jordi Evoleren “Borrando a ETA” erreportajeak sekulako oihartzuna izan du
Jordi Evoleren “Borrando a ETA” erreportajea –
Mundu mailako Trending Topic izan da #borrandoaeta Jordi Evolek zuzenduta La Sextak emititu zuen Borrando a ETA erreportajearen harira.
Hamaika albistegik baino informazio erakargarriagoa ematen du Jordi Evolek bere saioan. Horren erakusle izan da Twitter-en sortu den zalaparta #borrandoaeta hashtagarekin. Gaur Euskal Herrian ere hizketa gaia izan da, bai behintzat Nazioarteko Konferentzia amaitu artean. Zer iruditu zaizue zuei?
Euskal auziaren gaiari heltzea txalogarria iruditzen zait, are gehiago kontuan izanda Espainiako komunikabideek izaten duten jarrera. Bada zerbait. Gainera, gaiaz aritzea aspalditik itxitako gelari lehioak irekitzea bezalakoa da eta.
Akatsak baditu: azalean gelditzen da, topikoetan erortzen da, ikuspuntu espainiarra dario, anekdotatik ondorioa ateratzen du… Baina ukaezina da bere elkarrizketa moldeek duten indarra.
Erronka zailak hartzen ditu Jordi Evolek. Badu besteen argudioak ezereztu eta elkarrizketatuak estuasunetan sartzeko abilezia. TVEko Ana Pastorren gisan ibiltzen da, baina are zirikatzaileago. Nahi duenean egiten du hori, jakina.
Euskal Herriko ikus-entzuleek jakina zutena ikusi dute “Borrando a ETA” erreportajean (ikusteko hemen), ezer berririk ez. Baina, jakinminak bultzatzen gaitu: ea zer dioten gutaz, ea nola irudikatzen gaituzten. Ziur audientzia izugarria izan duela gurean.
Hutsuneak hutsune, euskal gatazkaren errealitatearen puska bat islatu du oraingoan ere. Partziala? Bai Alderdikoia? Bai Sentsazionalista? Bai Interesgarria? Izugarri.
Zertaz ari ziren bitartean euskal telebista publikoan?
Bi zertzelada edukiari buruz.
1. Zergatik ez zuten itzuli erreportajearen sarrerari amaiera ematen zion esaldia? “Nork ez du maite askatasuna nahiz eta eskuen artean lehertu”.
2. Indar handia du sekuentzia honek:
– Zer iruditu zitzaizun Isaias Carrasco hil zutenekoa?
-Eta zuri Lasa eta Zabala torturatu eta hil zituztenekoa?
-Nazkagarria.
-Ba niri Matiasena ere bai.
-Isaias.
nei oso eskaxa iruitu zitzaidan… errespetu falta nabaria du eta gaiak ez ditu ondo lantzen… topikoekin besteen argudioak ixilarasten saiatzea ez da kazetari baten lana txukun egitea. Bere iritzia kaleratzeko propaganda besterik ez da… ez du gai ezberdinen inguruan informatzen!
Niri nazkagarria iruditu zitzaidan.”Gaiztoak eta zintzoak” eskeman oinarritua. Oso sinplista da evole kanprogresista espainola. Aurretik egindako EHko erreportajeetan argi erakutsi zigun. Otegiren elkarrizketaz oroitzen? Enpin… bazofia.
Barregarria eta erridikuloa, Carlos Garcia PP alderdiko militante bilbotarra eta Elorrion zinegotzia esaten duena , euskal musika gustokoa duela esaten duen momentuan; Ken7 eta “Ardi Beltza” taldeak alegia ,gustokoa du….Ardi Beltza!! judizialki itxitako aldizkari bat. Ay ama…
Ba neretzat ridikuloa baina barregarria ez, trajikoa, “biolentzia guztiak kondenatzen ditugu” kontsigna defendagaitza mantendu behar dutenen postura. Horregatik bakarrik neretzako programa ikustea merezi izan du.
…eta lotsagarria manifan doan neskaren erantzuna: “no entiendo esa clase de pregunta”. Ondo baino hobeto ulertutako galderari argi eta garbi erantzuteko habilidaderik ez. Oso maila bajua erakusten dute folloneroren programan azaldutako ezker abertzaleko kideak. Noski, ezin jakin hori propio bilatutako zerbait den. Ez nintzateke harrituko horrela izatea, baina, hala ere, ze irudi txarra. Eta arrasateko zinegotziek korrika kameratik ihesi. Ez al ginen ba armak isildu eta hitzen garaian?
Niri ere nazkagarria iruditu zitzaidan erreportaia . Erabat sentsazionalista, oso azaletik eta ikuspuntu eta aurreiritzi espainolistatik lantzen du gaia. Betalde ezker abertzalearen ikuspuntua erakusteko herriko edozeini egiten die galdera,berak aldez aurretik prestatutako galderei erantzuteko eta egoera zailetatik ateratzeko politikari batek bezalako gaitasunik ez duten norbanakoei , iritzi hori ezker abertzale osoarena bezala salduz . Bestalde Bakartxo Ruizeri galdetzen dionean ea betidanik kondenatzen duen biolentzia kriston isilunearen ondoren “no entiendo esa clase de pregunta” erantzuten dio. Aber, espainiako kate bateko kazetari batek galdetu behar dizun lehenengoa badakizu zer den, horrelako egoeretatik ateratzeko erantzuna prestatua eran behar duzu eta estutasunetik ateratzeko gaitasun handiagoa izan. Ziur nago Martin Garitanok ederki erantzungo ziola eta baita bere esparrura eraman ere. Malaletxean jarri banintzen ere, farre batzuk ere bota nituen pp-ko zinegotzi horrek ardi beltza gustatzen zitzaiola esan zuenean juas juas.
Ezker abertzaleko jarraitzaileen erantzunekin lotsatuta geratu nintzen, nik ere Bildu bozkatu det azken hauteskundetan baina horrelako jarraitzaileekin jai dugu. Lotsagarria!
Interesgarria iruditu zitzaidan programa baina Jordi Evolek ez zuen berdin jokatu guztiekin.Bere jarrera zirikatzailea erakargarria da ikusle askorentzat baina kaleko jentearekin bakarrik erabili zuen jarrera hori.Arrasateko PSOeko zinegotziari eta Elorrixoko PPkoari ez zion momentu baten ere galdetu eta zirikatu,estatu terrorismoari,torturei,GALi,edota dispertsioari buruz….lotsagarria
Bestalde Bilduko Iruñeako eta Arrasateko zinegotziek oso gaitasun gutxi erakutsi zuten.
Eskerrak Arrasaten egunkaria erosten ari zen gizonari,Iruñeako preso ohiaren aitari eta Elorrixoko apaizari.Aupa zuek!
zigor:
PSOE eta PPko hiru zinegotzi elkarrizketatu zituen. Hirurek aurretik hitzarturik zuten elkarrizketa. Bakartxo Ruizek ez zuen elkarrizketatua izanen zelako berririk, are gutxiago Arrasateko zinegotziek. Beraz, ezin maila berean jarri eta neurtu.
Arrazoia duzu Iker PSOE ta PPko zinegotziekin hitzartuta zuela elkarrizketa.Ta ezin dira maila berean jarri.
Baina ez didazu esango Bakartxo Ruizek ea ETA kondenatzen zuen galdetu ziotenean beste tenple bat azaldu behar zuela.
Eta Arrasateko zinegotzia korrika etxera joan zenekoa…zer kostatzen da galdera batzuei patxadaz erantzutea.Ezer ezkutatzeko ez badago?
Zigorrek aipatu duen esaldia ELEAKen manifestazioan bota zuen Bakartxo Ruizek.
Jolas matematiko bat proposatu nahi dizuet, oso dibertigarria: Iruñeko Baiona Etorbidearen eta Ejerzitoaren Etorbidearen luzeera kontuan hartuta, kalkula dezagun elkarrizketari zenbat minutu moztu dizkioten.
Ni oso baldarra naiz numeroekin, baina badut pista ttiki bat: Diario de Noticiaseko foro batean ederki aski frogatu du erabiltzaile batek, googlemapsekin eta guzi (jendeak ez du beste egitekorik o ze?): manifestazioak 274 metro egiten ditu 8 segundotan. Marka mundiala. http://www.noticiasdenavarra.com/opinion/foros/viewtopic.php?f=2&t=55658&start=405
Iruñean ELEAKeko ordezkari bati ere elkarrizketa egin zioten. Dirudienez, hark esandakoa ez zitzaien programarako interesgarria iruditu.
Salvadosen estiloa hori da. Moztu, laburtu, “editatu”, programari itxura azkarra eta “dinamikoa” emateko. Estilo hori eskuineko politikariei potroak ukitzeko darabiltenean, txalotu egiten dugu eta ez gara ohartzen informazioa aurkezteko modu horrek dakartzan arazoez. Gure kontuak ukitzen dituztenean, orduan bai, informazioaren tratamenduan seriotasuna esijitzen dugu.
Jarrera biszeralak, erasokorrak, niri ere ez zaizkit batere gustatzen. Programak gure alde antipatikoa erakusten du, nahita, baina alde hori egon badago.
Bestalde, urteetan zehar jende askori bere bertsioa emateko aukera ukatu zaiolarik, telebista espainolek, orohar, ez dute batere fama onik hemen, eta aurrean tokatuz gero, jendeak haietaz pentsatzen duena esanen die. “Tú que haces aquí, payaso”, esaterako.
Nik programa ikusi nuen eta egia esan Euskal Herrira etorri ben beste guztietan bezalaxe, oso ikuspuntu bideratua ematen du. Egiten dituen galderak, elkarrizketatzen dituen politikariak eta oro har programa osoan zehar azaltzen duen jarrera oso bideratuta daude. Hala eta guztiz ere, nik gauzatxu batzuk esan nahiko nituzke:
– Hasierako sarrerako irudi zuri-beltzak, pintadak, kartelak, giro triste eta euritsua… aldez aurretik prestatutakoa da, eta Euskal Herriraren irudi ‘itogarria’ zabaltzeko baino ez du balio
– Ulertzen dut, ulertzekoa da, eta seguruenik nik ere gauza bera egingo nuke Arrasateko Bilduko zinegotzia izanda, hots, deklaraziorik ez egitea. Hain zuzen ere badakitelako zer galdera mota egingo duten, Isaias Carrascoren hilketari buruzko iritzia, hori gertatuko balitz zerbait esango luketen ala ez… Alde horretatik normal ikusten dut Follonerori adierazpenik egin nahi ez izatea.
– Bestalde, Bakartxo Ruizen jarrera ere ez zait guztiz egokia iruditu. Prest egon beharko litzateke, duen kargua duelako, horrelako galderei erantzun zuzena eta zehatza emateko, inongo zalantza izpirik ez uzteko. Beraz, alde horretatik oraindik ere jarrera aldaketa bat egon behaar dela uste dut.
– Elorrioko PPko zinegotziaren jugada osoa aldez aurretik prestatuta dagoela argi ikusten da: Espainiako bandera ez dagoela eta, “laster hau aldatuko da”, misteriosamente elizako atarian dauden eta ABC erosten duten bi atsoak, Ken7 entzuten duela dionean…. benetan be, pengarria.
Espero dezagun baina laster horrelako erreportajerik egiteko aukera ez izatea, benetan iraingarria iruditzen zaidalako Euskal Herriaz ematen duten irudia!