Goizper eta Elkargi, Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak

Goizper eta Elkargi enpresek urte askoz eraman dute aurrera euskara plana, emaitza onekin, eta bi kasu arrakastatsu horien gakoak jaso nahi izan ditu Soziolinguistika Klusterrak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen bilduman.

Goizper eta Elkargik aspaldi ekin zioten euskara planari, abiapuntu eta helburu desberdinekin. Hasiera baten hizkuntza aholkularitzen laguntzarekin abiatu baziren ere, gerora beren kabuz kudeatu dute euskara plana, ezaugarri hori dute bereizgarri. Emaitza onak izan dituzte eta, horrenbestez, bi kasu arrakastatsu horien gakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen biltegira edo jo zuzenean lotura hauetara:

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuen proiektuarekin, Soziolinguistika Klusterrak euskararen normalizazio prozesuan eredugarri izan daitezkeen eragile eta ekimenak bilatu eta kasu horien arrakasta-gakoak argitalpen irakurterraz eta atseginean jaso nahi izaten ditu, jorratutako gaian interesa izan dezaketenen artean zabaltzeko.

Proiektuak Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultatearen, Innobasqueren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetza du oinarri eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren babesa jaso du. Goizper eta Elkargi Kasuak Oihana Lujanbiok idatzi ditu, Joxpi Irastortzaren zuzendaritzapean. Soziolinguistika Klusterrak esker ona adierazi nahi die lankide eta babesle horiei guztiei, baita Goizper eta Elkargi erakundeei eta Elhuyar Aholkularitza eta Emun Kooperatibari ere.

 

enpresa, euskara, euskara-plana

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude