Durangoko Azokak aurkezpenak egiteko deialdia zabaldu du

asteartea-7-168-copia_1807x1200

46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitarauan aurkezpenak egiteko deialdia zabaldu du Gerediaga Elkarteak.

Aurkezpen aretoak izango duen ordutegia 10:30etatik 19:30etara izango da eta aurkezpenak gehienez 20 minututakoak izango dira. Aretoan 50 ikuslerentzako lekua egokituko da eta ordenagailua, pantaila eta mahaia izango dira oinarrizko azpiegitura. Hortik kanpo behar den guztia eskatzailearen esku izango da.

Urriaren 27ra arte zabalik dago eskariak egiteko epea gerediaga@durangokoazoka.com helbidera idatzita.