Imanol Galfarsoro: Independentzia soilik da posible subjektu independentzia zale bat eratu eta artikulatuta
#OTORDUAK > IMANOL GALFARSORO
…
“Otorduak” elkarrizketa saioko bostgarren atala segidan. Imanol Galfarsororekin egindako solasaldi osoa.
Unai Apaolaza mintzalagun, irakasle Atxabaltarrak bere hausnarketak elkarbanatzen ditu independentziaz, hizkuntzaz, justizia sozialaz, sozialismoaz, Euskal Herriaz, ordu erdiko bideo-elkarrizketa interesgarri honetan.
On egin!
…
Aurrekoak:
Baina zertaz ari dira? Ze mundutan bizi dira?
Saileko 5. bideoa da ikusi detena. Unai Apaolaza, Iñaki Soto, Jule Goikoetxea, Eñaut Apaolaza, eta orain IMANOL GALFARSORO. Eta bostak sentitu ditut antzera: Baina zertaz ari dira? Ze mundutan bizi dira? Ba al dakite bere taberna txokotik kanpo bizi dela mundua? Badago inor halako hitzetan inongo irtenbiderik ikusten dionik ezeri?
Zer ote dia hitz merkeak, halakoak garestikotzat jasotzen badihardu ZuZeu?
Irten zaitezte katakunbatik, ezta? Hartu eguzki pixka bat, arnasa, eta begiratu jendeari begietara! Egin herri! Itzuli zuen ghetotik! Ez galdu alferreko hitz anpuloso zaharkitu horietan bidean aurrera egingo badugu. Bidea ez doa atzera denboran, eta munduak jiraka jarraitzen du zuek bueltaren batean kateatuta geratu baldin bazarete ere. Problemak errealak dira, eta soluzioak behar dituzte, ez ke saltzaileak, lurrundu aurretik toxikoak izan litezkeenak. Gure gazte kementsu asko desbidean indarrak alferrik galtzen… Beste gazte asko gugandik gero eta urrunago… euskalduntasuna munduko beste fede galtzoriko guztiekin nahasten duzuenon laguntza ‘qui prodest’…
Bihotzez diotsuet benetan. Pausatu zaitezte pixka batean, eseri udaberrian kaleko terraza bateko mahaian, begiratu gaurkoa bezalako zeru urdin bati, eta hasi hizketan ondoko mahaikoekin…
Nola gustatuko litzaidakeen une xixtrin batez bada ere zuen fedearen ‘egia’ zalantzan jarriko bazenute, eta ulertu 7.000 milioi fede daudekeela munduan, 3.000.000 inguru gure Euskal Herrian, inongo salbatzaileren beharrik gabean, herri tolerante dibertso eta bateratua bihurtzeko gai nahi genukeena, edo nukeena behintzat…
Kopa bat ardo Errioxako terrazan, ardo gorri nafarra, edo Irulegiko zuria…
Amets polit denoi.
Ondo izan
Bittor
Bittor, argudiatuko al duzu mesedez zergatik ez dituzun gustuko bideo hauek?
Badakit nire atzokoa ez zela testu arrazoitua, nire sentimenduen etsia baizik halakoak entzuten… Eta segiko nuke halakoetan, herri euskaldunaren eraikuntza / ez suntsipena, beste zerbait delakoan, lurrekoagoa, egunerokoagoa, positiboagoa, egiteko zehatza, sekta mesianiko bateko edo batzuetako aztiek bere erritualak eztabaidatzea baino, ahots ondo goraz, maiz haginka, Bizantzion -eta bestetan- eztabaidatzen zen gisan aingeruen sexuaren gainean (otomanoek setiatzen zituztela), … Balizko salbazioak eskaintzen, ‘zeru horiek’ inork (inork gutxik) desio dituenean jada…
Barkatu poesia, baina…
Ze pertsonaje xelebreak begi bat bideoetakoak
a bai?
Bai, bai.
Igarlea ez naizenez, ezin dut erran zenbakiak ematen ez dutenik, nik dakidala galdeketarik ez da egin ta inkestetan independentziazaleak gehiengoak dira, %50a baino gehiago, galderak zatitzen hasten diran arte.
Independentziazalea ta independentziazalea baino ez hainbeste ta horrelako galderekin, baina ez hainbeste independenziazalea da ere.
Gero frogatu behar omen degu hobeto biziko ginakela, hori zuzenean ezinezkoa da, bakarrik Espainiaren azkeneko 2 mendeak hartuta, norbait zekien gertatu baino lehen 5 aldiz joko zuela kiebra? Frantzia, Alemania.. kibera jo zuten ere, beraz…
Noiz izan dute Espainian bizi kalitate ona? Ta europako herrialde garatuekin alderatuz gero?
Ta ere ezin da erran txartoago biziko ginatekenik, ez dakigulako, erran ta ikertu ditzazkegu indarguneak ta ahulguneak, baina beti posibilitate gehiago daude ongizatea bermatzeko, norberarena kudeatzen.
Frogatu ta erran dana zera da,Espainia ta Frantziak urtero lapurtzen digutena, mendeetan zehar lapurtu digutena, Gure hizkuntza, herritar ta kulturari egin diotena…
Baina erratea gaizkigo bizitzeko ez duzula nahi? Galdetzen diogu berdina Madriltarrei?
Espainia kiebra joko bazun, jatekorik gabe egongo bazinaten ta “ziurtatuko” bazizueten Madril independiente baten hobeto biziko zinatela, zer hobetsiko zenukete?
Hori tranpa da.
Gero argumentu bezala bai bota daitekela zer gertatu da gaur egun arte, nola uste dezu garatuko diren gauzak….
Adibidez, Gini indizea hartuz, lehengo 10 postuetatik 6 estatu txiki daude hoberenen artean, bi ertain ta haundi bat, Alemania dala.
Txikienak dira babes sozial haundienak dituztenak, soldata haundienak, politika fiskal aurrerakoienak…
Beraz bideragarria danez, ta hori danez balio duen bakarra, jendeak aukeratu beharko zun, gero agian hobeto egongo ginateke, txartoago, edo berdin… nork daki.
Baina gu gurea kudeatzen, gure akatsak jaten ta ez 100 milioi biztanle dituen potentzia batzuen aurka beraien barrun egonda.
Hori bai ez digula ekarri ezer onik ta ez digu ekarriko.
Unibertzalizazioa behar dugu baina ez dela esistitzen dio?
Abertzaleak diranak ere ez du erran behar ezker abertzalea, EHko ezkerra deitu behar omen da,PODEMOS Espainiar abertzalea da ta ez du erraten, ta PSOEk ere.
Beraiek ez erratea ez du erran nahi gu erran behar ez dugunik, EHko ezkerra deitzen badiegu, Ahal dugu ta PSEkoek Espainiako ezkerra deituko diote beraien buruari? Ez.
Orduan denak EHko ezkerra izango ziran?
Abertzaletasuna ta euskara baztertu behar da indpendentzia lortzeko, baina abertzaletasun ta euskara gabe, independentziaren aldekoek hutsaren hurrengoa izango ziren.
Baztertu behar dute Espainia ta Frantziak beraien hizkuntzak ta abertzaletasuna edozer lortzearren? Ez, baina gu bai?