Jon Maiaren alde

Jon Maiaren alde

Baina gaizki diot, ez dut Jon Maiaren alde egin nahi, baizik eta hark Belodromoan egin zuenaren. Hobeto esan, han egin zuena egiteko ukan zuen adore, ausardia, indar eta inspirazioaren. Batez ere, bera haina maite ditudan Santi Leoné eta Hedoi Etxarte lagunek esan dizkiotenen aitzinean.

Jon Maiaren aldeAitor dezadan, behin bakarrik eta interneten ikusita idatzi nuela Maiaren poema errezitatuak sortu zidan zirrarari buruzkoa.  Uste dut argi geratu zela niri zernolako eragina piztu zidan eta nolako balioa ikusten nion, batez ere zeremonia publikoari berritasuna zekarkion ikuspegitik, eskertzekoa baita poema bat aurkitzea normalean bertso ezinbestekoak aurkitu ohi diren tokian. Horregatik egin zitzaidan harrigarri Leonék halako jipoia ematea nire artikuluaren biharamunean bertan. Oker ninteke, baina berrizaletzat daukat Leoné.

Honek idatzitakoa bai, hau behin eta berriz irakurri dut, gauzak konprenitze aldera, Leonéren asteroko Zuzeuko kolaborazioak urre pipitak izaten baitira niretzat. Baina ez naiz ondorio garbietara iritsi, Iruditzen zait Leonék, nolabait, erabakita zeukala Maiak egiten zuena egin, ez gustatzea. Alegia, zerbaitegatik, okerreko begitik sartuta zeukala zumaiarra. (Agian argigarriak dira Leonék azpimarratutako superpotentzia emozionalaren kontua eta Garan argitaratu zuen artikuluari buruzko aipamena).

Izanak izan, iruditzen zait Leonéren azterketako subjektua ez dela Maiaren Kantu bat gara hura. Badela aurretiko herra modukoren bat edo zerbait, guztiz gogorra baita bere idatzian darabilen tornuia eta, batez ere, bere kritikaren sintesia: ikuskizun nartzisistiko masturbatorioa.

Maiak erabilitako erreferentzia kultural eta historikoak hemendik ehun urtera irakurriko balira, ederki baino hobeto markatuko lukete denbora eta espazio bat. Horregatik idatzi nuen poema edo dena delako artefakto hark eskultura bat zirudiela. Leonérentzat, ostera, ariketa nartzisistiko masturbatorioa. Zergatik ote?

Ez dut asmatuko, baina jira eta buelta ibili naiz gaiarekin, eta iruditzen zait izan daitekeela Maiak egin duen iruditeria proprioaren erabileragatik. Hark poeman sartutako erreferentziak oso geureak dira, kolektiboak bezain intimo eta esklusiboak. Poema hori beste hizkuntza batera itzuliko balitz, eta gu ez besteko publiko bati eskaini, ez leukake ia baliorik, ez bailitzateke ulertu ere egingo. Beste modu batera esanda, geure-geurea da, guztiz geuretzakoa, geu bezala ulerturik geure garaia eta geure kultura bizi izan dugunon multzoa. Erratu egingo naiz, seguru, baina agian horixe iruditu zaio obszenoa eta lizuna Leonéri, berak nahi gabe ere, nolabait esateko, hautatutako autore eta eszena bat ez izan arren, Maiaren poemak zerbait mugitzen diola barruan. Ez dela bere buruaren uste zuen bezain jabe.

Hedoi Etxarteren zutabeak ere biziki harritu nau, batez ere, musikari ere baden norbaiten aldetik datorrelako. Bretch darabil Etxartek bere kritika indartzeko, eta horretan ez dio inork irabaziko gurean, baina, gaizki ulertu ez badut, emozioa sortzea txartzat jotzen du, baldin eta ez bada helburu zehatz bat pertsekatzen. Eta nik galdetzen dut zein helburu (politiko) zehatz ote duten Wagnerrek, demagun, bere musiketan lortzen duten zirrarek.

Egiten duen beste kritiketako bat honakoa da: “30 urtetik beherako zenbatentzat dira erreferentzialak aipatutako kantuak? 40 urtetik beherako zenbat kantariren hitzen aipuak erabili ziren? Arrotxapean, Zabalganan eta ZUPen ulertu da esan nahi zena? “.

Ez dakit Etxartek ba ote duen 30 urtetik beherakorik inguruan, nik bi ditut, 18 eta 17 urtekoak, Baionako ZUP inguruan eskolatutakoak,  hain zuzen ere, eta biek ala biek aipatu zidaten poema zirraraz entzun zutela eta hango erreferentziak oso barneko zitzaizkiela… Lehenago mugatu dut Gu hori, eta horren baitan dago gehiago kontua Arrotxapeakoa edo Alkizakoa izatean baino, nire ustez. Esan nahi dut, erein gabekorik ez dela jasotzen ahal. Gainera, parean zeukan publikoari ari zitzaion Maia eta ez han falta zen besteren bati. Harritzen nau Etxartek dioenak, beraz, zain geratuko naiz zutabeak segida nondik dakarren ikusteko.

Sarean Maiari anonimoki jaurti zaizkion kritika eta astakeriei ez diet erreparatu nahi, sinatu gabeko hemen azpiko iruzkinetan agertuko direnei ere kasurik egingo ez diedan bezalaxe, Abbadiak erraten baitzuen gizon bakar bat aski dela harritzar bat ur putzurat botatzeko, gero zazpi behar direla hura handik ateratzeko…

Eta nire beldurrik handienaren aitortza dator hitz hauek bukatzeko tenorean. Penagarria irudituko litzaidake eztabaida eta gaizkiesate honekin guztiarekin Jon Maia ezintzea eragingo bagenu. Hark erakutsi duen adorea kiskaltzea ekarriko balu… Erregu egiten diot ez koldartzeko, minak min eta zalantzak zalantza, berritzeko oldarrik ez galtzeko sekula,  erakutsitako trebeziari tinko oratzeko…

Ekarria behar dugu Gu horren baitan, urre pipitak ugari, Kantu bat garak biltzen zituen bezainbeste, eta Maia da sortu eta ekar ditzakeenetako bat. Etxarte eta Leoné bezala.

Jon Maiaren alde

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

33 pentsamendu “Jon Maiaren alde”-ri buruz

  • Mikel Martinez 2016-03-15 12:39

    Aupa Jon! Jakina!

  • Harri eta putz utzi nau Hasier Etxeberriaren ariketa honek.

    Banekien ezker abertzale ofizialeko pelotillero profesionala zela baina ez nuen uste hainbestekoa zenik.

    Santi Leoneri ez zitzaiola gustatu Jon Maiaren prailasokeria bera konturatu gabe hunkitua” zegoelako. Entzun behar genduena.

    Jon Maiaren numeritoa politikoki definitu behar bada ia demokristautzat hartu genezake. Ondo dago masa ekitaldi batean gehiengo bati kilika egin nahi izatea baina horrelakoetan, batez ere gure artean tentsio falta ikaragarria sumatzen denean, aprobetxatu beharko litzateke beste zeozer egiteko eta ez Abeja Mayaren telesail zaharraren erredizio txatxipiruli bat montatzeko.

    Santi Leonek eta Hodei Etxartek, bata ironiatik bestea zurruntasun ideologikotik, Jon Maia kritikatzen dute ezker abertzale ofizialak bultzatzen duen eritasun baten exenplu dohakabea delako. Nonbaiten definitua ikusi dut “pirritxismoa” deitzen diote, alegia, iraultzaile-berritzaile itxuratan ideal horiek parregarri eta penagarri bihurtzea.

    Jon Maia pirritxismoaren sintoma da, besterik ez, ez du hark kulpa, eritasun batek sorturiko txanpinoi oharkabearena egiten du. Baina errigore piskat nahi badugu konzientziazio eta hausnarketaren eremuan, Hasier Etxeberriak ireki egiten duen konplazentzi-masturbatorioaren bidetik abiatuta pirritxismoaren lokatzetan sartu eta gure proiektu politikoa bertan ondoratuko dugu, ondoratzen ari garen bezala.

    • Uf, Pottokotto, pozoia merke dago nonbait. Eta enbidia soberan. Ni ez naiz gai (nahi nuke…) Hasierrek bezain ondo esplikatzeko asuntu hau, baina hain da sinplea… Ea berriro ere: euskaldunon askorentzat, hasi hogei urtetik eta ehunera arte, Jon Maiak belodromoan eskaini zuena zirraragarria, ederra, sugerentea, indargarria… izan zen. Nik bertatik bertara ikusi-entzun nuen eta bai nik, bai nirekin zeudenak eta bai aurreko ilaretako guztiak aho zabalik geratu ginen, eta txaloka egin zuten eskuak zartatu arte.
      Klaro, zer gertatzen da, holako oihartzunak eta holako txaloak jasotzeak beste zenbait sortzaileri enbidia izugarria sortzen diola (humanoa da, neuri ere kristoren enbidia ematen dit Maiaren arrakastak) eta haien indartxoak bada, zerbait kreatiboa egiteko erabili beharrean, bada pozoi bihurtzen dituztela. Beste azalpenik ez dut topatzen. Eta, gainera, ezker abertzalearen kontrakoak badira, bada zer esanik ez.

  • Guztiz ados Gotzon. badirudi Inbidiak jota daudela batzuk hemen.

  • Hain zaila al da ulertzea batzuei gustatu zitzaien edo batzuk hunkitu ziren bezela, beste batzuri ez zigula halako zirrararik eragin? Inbidia… zerena? Ez dakit nor diren “beste zenbait sortzaile” horiek. Leoné eta Etxarte? (hurbilago ikusten dut neure burua Leonék idatzikotik Etxartek idatzikotik baino). Jendea (edo jende bat) txaloka jartzeko ez da askorik behar, ezpada entzun nahi dutena bota. Hain zuzen ere bertsolaritzan egunero ikusten dugu zenbat txalo “zartatzen” dituen azken 40 urteotako edozein mezu indargabe eta nekagarrik.

    • Iñaki, ez dakizu irakurtzen edo ez duzu irakurri nahi? Ez da gustukoa izatea edo ez, besterik ez zitzaigun falta, zerbait nahitaez gustatzera behartzea. Bada irakurtzen baldin badakizu, ikusiko duzu Pottokotok, adidibidez, hauek bota dituela:
      1- Banekien ezker abertzale ofizialeko pelotillero profesionala zela
      2- Abeja Mayaren telesail zaharraren erredizio txatxipiruli bat
      3 – Jon Maia ezker abertzale ofizialak bultzatzen duen eritasun baten exenplu dohakabea da
      4- Eritasun batek sorturiko txanpinoi oharkabearena egiten du
      5- Jon Maia pirritxismoaren sintoma da
      6 – Hasier Etxeberriak ireki duen konplazentzi-masturbatorioa
      Benetan «ez zait gustatzen» deduzitzen duzu?

  • Mezua ez zen zuretzat, baina Ainhorentzat; eta nik ez dut ezer deduzitzen, nik ezer egitekotan ondorioztatu egiten dut, superpotente hori.

  • Ene jaungoikoa.
    Irakurri gabe neukan Etxarterena. “Konplazentzi masturbatorioa” terminoa atera da debate honetan, eta pena handiz baina Etxarte jaunaren testuari ezin hobeto datorkiola esan behar. Hauxe duk “épater le bourgeois” ariketa konpletoa. Norbait inpresionatu nahi izan duzu, Hedoi? Bada zerbait hobeaz erditu beharko zara, majo.
    Gauza bat dauka ona zure zutabeak, Maiarena bezalako ariketa fresko, ulergarri eta zirraragarriak are gehiago balorarazten digula.

  • Iñaki, nik uste gure kategoriako pentsalariok ez genukela lokaztu behar Maiaren txorrada horrekin. Ez. Guk eztabaidatu behar genuke «deduzitu» eta «ondorioztatu»ren artean dauden diferentzia horietaz, herritar xeheak zerbait gehiago jakinda joan daitezen ohera. Muxu supersakon bat.

  • Oso ondo deduzitu du Gotzonek nik esan dudana.

    Hortik inbidia apur bat deduzitzea, hori ja ez dago horrein klar. Ez nuke Jon Maiaren galtzetan egon nahi horrelako emozioak emititu eta sentitzen dituenean.

    Telebista piztu eta melengakeri mediatikoetara ohituak garenok berehala sumatu genuen Jon Maiaren koplak zerion kutsua. Otiren festibala irabazteko boto guziak lortu zituen.

  • Hala, Pottokoto, itzuli zaitez batzokira, OTIren festibalaz gozatzera. Eurovision ere ez dago txarto. Baina, bueno, melengakeri mediatikoetara ohituta bazaude ez dizut ezer berririk deskubritu.

  • Hasier: eramazu Maia Sautrelara, badugu gure Mireioa.

  • Eskerrik asko eskaintzagatik, baina telebistan normala dena Belodromoan ideologia ofiziala bilakatzeak nigan emozio sakonagoak sortzen ditu. Horrela, Belodromora joanik, ez da zertarako batzokira joan behar. Txistua eta danbolinaren baliokide paregabeak eskertu zizkigun saioak.

    • Koño, txistuaren eta danbolinaren kontra ere ba al duzu zerbait? Ja, ja, ja…! Baina ze gaiztotxoa eta modernoa zaren. Enbidia ematen didazu, zuk ere.

  • Ez naiz horrein modernoa. Pentsa, Jon Maia ikusita, belarrian daramadan petteta jubilatzeko asmoa dabilkit buruan.

  • Eneeee! Etzazu holakorik egin, gizona. Nik Urkulluri entzunda Alderdi Egunean zakilekoa kendu nuen, eta orain damututa nago.

  • Hori da pirritxismoan erori zarela, motel. Alderdi Eguna eta gero Belodromoan Maiaren saioa. Sobredosiaz hilgo zara.

  • Denetarik probatu behar da, gizona, ez izan prejuiziorik.
    Bueno, ez dugu mejoratuko Hasierren artikulua, beraz, nire partehartzea hemen bukatzen da. Hurrengora arte! Aupa Maia, Iparragirre bigarrena!

  • Astaputz iluminatua naizen aldetik, nire iritzia emango dut Maiaren ekitaldiko pasarte bati buruz. Hain zuzen ere mantxurriano eta maketoak aipatzen dituen hari buruz. Tokiz kanpo egon zirela iruditzen zait, are testuingutik kanpo ere. Aipatu zituen hitzok euskaldunon autodefentsarako izan ziren garai batean, hain zuzen ere euskaldunok mesprezatzen gintuzten kanpotar erdaldun haiei zuzenduak. Nik neuk behintzat aspaldi utzi nion horiek entzuteari eta erabiltzeari, gurasoengandik jasotako ondare hori ez diet ondorengoei pasako, ez horixe. Hori guztia esanda, Maiari ahaztu egin zitzaion ondokoa: euskaldunok esandako hitz horietako bakoitzeko, beste hainbeste edo gehiago entzun behar izan ditugula aurretik: “habla cristiano”, “puto casero”, “aldeano”, “el euskera para hablar con las vacas” eta beste.

    Marinaleda ere aipatu zuen, ezkerreko ideiak praktikan jarri dituen Andaluziako herria. Ba, Euskal Herrian ez dut herri bat bera ere ezagutzen Marinaledaren etxebizitza politika duenik. Ezkerrekoak zein eskuineko herritarrak lepahezurreraino hipotekatuta ikusten ditut nire inguruan, bai ezkerreko eta bai eskuineko udaletxeekin.

    • Guztiz ados Loxekin. Ipuin polit bat kontatu eta denak pozik. Hurrengo Ilunben izan dadila, teilatua irekiz hipokresiaren lokatzkeriak eraikinaren egitura izurratu ez dezan!! Aio

    • Euskaldunak mespresatxen gintuzten kanpotar erdaldunak jada ez gaituzte mespresatzen? Bai, kanpokoak ta hemengoak, ez direla behar?
      Orduan euskaraz egiteagatik errespetu falta egozten didaten erdaldun elebakarra hoiek beti gazteleraz egin dezadan ez dira esistitzen?
      Gaztelera derrigorra izan behar duela baina euskara borondatezkoa dioten ehundaka mila mantxurriano, maketo…hoiek jada desagertuta daude? Ta ni konturatu gabe?

      Duela gutxi jakin dut laneko batek lankide berri bati, euskaraz dakienarekin hitzeagatik lana galdu dezakela erran diola, dena dion guztia ulertu nahi duelako nahiz ta berarekin ez joan.
      Gezurra da nagusiak ez dutela nahi euskaraz egin dezan, baina ez badakizu…

      Talde batekin egon naizenean , alboko euskaldunarekin euskaraz egiten gure gauzetan, besteen errieta jaso dut, gero beraiek nirea, baina mantxurriano hoiek ere ez dira esistitzen ez?

      Suposatzen dut egunero hizkuntzaz aldatzera behartzen nauten mantxurriano,maketo hoiek ere ez direla esistitzen…

      Mantxurriano ta maketo hoiek hemengoak dira ere, gure gurasoak, anaiak, osabak, bikoteak… baina badirudi gaizki jokatzen ari direla erratea ez dela zilegi.
      Hori bai, atzerritarrak ez omen dira integratzen, gaztelera ikasi nahi ez duena ez du lekurik hemen… ta horrelako mordo botatzen dituzte.

      Mantxurriano ta maketo motz gelditzen da horrelakoak botatzen dituztenentzako.

  • Peru Dulantz 2016-03-16 09:24

    Kar, kar, kar… polemika hau benetan barregarria da! Gustatzea ez gustatzea bezain zilegi da, baina gustatu ez omen zaien horietako askok erabilitako pozoinak agerian uzten du ezineman, inbidia, latzak jaten dituela barrutik. Zer egingo diogu ba… Eta Hasier, nik ez dut uste Maiak inoren babesa behar duenik, egin dizkioten erasoen egileek bere burua nahikoa deskalifikatu dute, beste inoren laguntzarik gabe.

  • Jon Maia eta bere saioa nire ustez munduko gauzarik ez-enbidiagarriena ziren. Nik ere desesperoz negar egingo nuke hainbesteko bigundaka topikoak entzunda gero. Ez hori bakarrik, hor ondo esan dute Aritzek eta Loxek, Jon Maiak gainera espainiarrek urteetan euskalduna eta abertzalea kriminalizatzeko topikoak astindu zituen egiak balira bezala, maketoak eta mantxurrianoak gora eta behera. Herri honetan euskalduna eta bertakoa izan da diskriminatua eta xenofobizatua. Kolonizatzailearen diskurtsoak nonbait arrastua izan du Maiarengan. Behar zena, euskalduna oraindik barkamena eskatzea erdaldunari.

    • Peru Dulantz 2016-03-16 12:56

      Gustatu ala ez, jende askoren txaloak, eta goraipamenak jaso zituen, eta horrek eragin du inbidia askoren artean, oso agerian geratu denez. Mantxurrianoak eta maketoak behin baino ez zituen aipatu, beste gauza askoren artean. Ez dut ulertzen horrek nola sortu dezakeen halako erantzuna. Ez al da gure herriko errealitate bat?

      • Behin soilik aipatu zituen bi hitz horiek (“hitzak” diot, eta ez “jendea”, aspaldi baztertu nituelako hitz horiek), baina ekitaldiko puntu gorena izan zen, climax-a. Erabilitako tonuari arbaso euskaldunenganako salaketa kutsua hartu diot nik eta horregatik nire goiko erantzuna. Bestalde, kanpoko horien ondorengoek “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas” dio. Ba, iruditzen zait salbuespena (gutxiengo bat, bera barne) arau bihurtu nahi duela, nahiz eta denok jakin errealitatea bestelakoa dela.

        Erantzuna agian neurriz kanpokoa iruditu zaizu, baina desadostasuna agertzen duenari PNV-ko, pozointsu eta inbidioso deitzeak (Jonek egin bezala), beste garai bateko oroitzapenak ekartzen dizkit niri. Orain bederen, ez dute español, fatxa, traidore eta horrelakorik erabiltzen. Garai berriak izango dira… baina batzuek lehengo lepotik burua, hori bai, tonua jaitsita.

        Marinaledakoari buruz, txintik ez inork…

  • Jendearen erantzunak ikusita badirudi erraza dela hemen ezker abertzaleko karneta galtzea, nahikoa da poema edo diskurtso bat ez gustatzea zuzenean pnv-ko, pozointsu eta inbidioso izateko, eta kanpoan gelditzeko. Hala ere Maiaren irakurketan gertatutako gauzarik harrigarriena diskurtsoaren puntu goren hori izan zen, gaztelerara pasa eta mantxurriano, maketo eta abar esan zituenean. Zerk hunkitu zuen jendea txalo zaparrada espontaneoa gerta zedin? Zerekin enpatizatu zuen?

    • Autokritika? Piska bat ikusi dezagun gure egoera, euskara eta euskalduna ez dira azken denboraldian jaun bere herrialdean bertan. Hemen, egia da, jende apal asko etorri dela Espainiatik lan bila. Modu berdinean, goardia zibil, funtzionari, irakasle eta horrelakoak. Inmigrazio espainiarra ez da herrialde kanpotar botererik gabeko batena, baizik eta estatu berdinean etnia nagusikoek egindako inmigrazio klasea. Diskriminaziorik gertatu bada euskaldunen kontrakoa izan da, dudarik gabe. Eta euskaldunok despreziatiboak izan badira etorkinekin, eta maketo eta mantxurriano hitzak erabili izan dituzte, ez da hori gertatu botere ziren aldetik, alderantziz baizik, etnia boteretsu baten indar sozial eta estatalen azpian itota erabilitako defentsa moduan. Egia esan nik maketo hitza telebistan entzun nuen lehen aldiz eta mantxurriano hitza zen nire herrian bertan milaka etorkinek egindako presio kultural desnazionalizatzailearen kontrako termino bezala. Horregatik insultante xamarra baino gehio iruditzen zait botere espainiarraren tranpan erortzea eta aintzakotzat hartzea hemen espainiar etorkinen kontrako zeozer egon dela. Euskaldunok gure burua defenditzeko eskubidea dugu eta gu gara zapaldutako nazionalitatea. Honera etorritakoek pentsatzen bazuten hau Espainia zela oker ziren eta beraiek dira gure herri hontara adaptatu behar direnak eta ez kontrara. Begiratu Europan edo beste herrietan eta ez da ikusiko horrelako etorkin proportzio jaso dituen herrialderik atzera bueltako desnazionalizaziorik okurritu gabe. Euskaldunok gure duintasuna mantendu dugu eta mantendu behar dugu eta horretan ados naiz Luxekin gure arbasoek gure nortasun nazionala garai latzetan gordetzeko egin zuten alegina onartu behar dugu. Gogoan dut aspaldian irakurri nuen Barojaren nobela bat. Bertan esaten zen valentzianoak, galizianoak, andaluzek, guztiek zuten bere izatarekin harro egoteko eskubidea, baina euskaldunok ez. Zergatik? Gure nortasuna arras diferentea delako, beraz estadu espainolaren koordenada asimilazionisten errealitate jasangaitza ginen eta gara. Orain dakigu ez dela inor mezprezatu behar, baina gure aurrekoek mesprezatu egin bazuten bere izate mesprezatuaren duintasunaren defentsa egiteko izan zen. Jon Maiaren ateralditxoak ez du abertzale ikuspegi batetik inolako defentsarik, ezker izatearen aldetik estatu-ideologiaren hegemoniaren alde jokatzea da, ametitzea baita estatuak abertzale euskaldunari gaineratu dion hori, arrazista eta horrelakoa dela. Hemen arrazismo bakarra espainolkeri elebakartasunarena izan da. Ez dezagun hori ahaztu.

  • Kriston pereza ematen zidan baina azkenean ikusi dut Maiaren bideoa eta gauza bat argi daukat: Ezker Abertzalea erabat amarikonatuta dago. Militarki zanpatuak izan dira eta orain guayismoa baino ez zaie gelditzen. Orain tematuta daude demostratzen inor baino bakezaleago, feministago, integratzaileago… direla. Auzo lotsa ematen dute.

  • Lox, gaizki ulertu duzu nire esaldia. Leonéren testuari eta Hasier Etxeberriarenari egin zaizkion erantzunetan daude “pnv-ko”, “pozointsu”, “gaizto” eta horrelakoak, Hasier berak ere “inbidia” erabiltzen du. Ez dira nire hitzak. Kalifikatibo hauek denak desadostasuna azaldu dutenei zuzenduak dira, noski. Zuk “arbaso euskaldunenganako salaketa kutsua” ikusi zenuen. Horixe zen nire galdera goian: zerekin enpatizatu zuen jendeak Irainen zati horretan? Bi aukera bururatzen zaizkit: 1) Mantxurriano deitu izan didate, etorkinen ondorengoa naiz, eta harro nago. 2) Etorkinei mantxurriano deitu izan diet eta damu naiz. Belodromoan bietarik egongo zela pentsatzen dut. Bi kasuetan da ulergarria hunkitzea, baina bigarrenen kasuan autokritika gaitasun harrigarria erakusten du. Gero hemen idatzizko erantzunetan ez da halakorik somatzen.

    • Jon, kuriositatez, non erabiltzen du Etxeberriak zuk esaten duzun “inbidia” hitza? Birritan irakurri dut lupaz, eta ez dut aurkitzen halakorik.

  • Besteak ez dakit, baina nik gehiago entzun diet (ia esklusiboki) mantxurriano, Maketo… ta horrelakoak gazteleradun elebakarrei, euskaldunei baino. Ta gehienetan beraien buruak biktimizatzeko.

  • Kate luzea dakar poema politiko honen “sorrerak”.Gehiegi luzatu gabe, zuk Hasier, jarri duzun adibide oker bati heduko diot kate honetan nire katebegia jartzeko: Sortzaile eta autoreen saltsan, ankasartze garbia egin duzu, Wagner aldarrikatu duzu bere sorkuntza bere helburu politikoekin lortuz. Bazenekien Wagner bera 1883an hil zela? bere musikaren erabilpen emozional-politikoa gertatu baina “pixka bat” lehenago? Eta esango nuke presexki zuk Wagnerri leporatzen diozuna izan dela Jonek egin duena: abertzaletasunaren erabilera bere sorkutzaren goraipamen bat lortzeko.
    Zure konparazio edo adibide okerrei jarraiki (baliteke hau ere okerra izatea), ez al du inork, inork, ikusi antzekotasun susmagarri bat? beste bi bertsolarik egindako aurrekari bat? Alegia, Unai Iturriagaren eta Igor Elortzaren “Historiaren tabernan”. Jonen “sorkuntza” kantu honen kopiada abertzale bat besterik ez zait iruditzen bada, inspirazioa deituko dizuzuk, nik kopiatzea. Adorea eta ausardia… ez dakit nondik, baina indarra, bai, indar asko izan zuen poemak, ez poemak berak, bai ordea poeman agertzen den urtetako errealitateak.
    Hortik, baliteke, narzisismo eta masturbazioaren gogoeta, edo beste era batera esanda abertzaletasunari protagonismoa kendu diola, jendeak Arnaldoren kartzelaldia edo urtetako borrokak izan duen garrantzia baino berak hau dena “poema batean” sintetizatzeko abileziaz hitzegitea izan delako emaitza, baliteke bere helburua hau ez izatea, edo again bai.

  • Ba ni hunkitu ninduen, eta esker onik besterik ez daukat Jonendako.

    Bi ekarpen ikusten dizkiot:

    (1) #SORtzea zer den argi eta garbi adierazi zigun.
    Inguruan gure zentzuez jasotzen dugun guztiak dauka gure sormenean eragina.
    Motzean, #SORtzea elkarlan kolektiboa dela.

    Eta Maiak komunitate euskaldunaren kantu zenbait kateatuz historia indartsua josi digu.

    (2) Euskaldunok, jasan izan ditugun errepresioekin, emozioak erreprimitzen maisu gara.
    Kantu bat garak, neuri behintzat, nire baitan emozioa nola sortzen zen eta kanporako bidea nola egiten zuen sentiarazi zidan.

    Biba zu, Jon.

    #GoraHerria