Gordin: Petti
“Kitarra bikaina”, esan zion Crowley-k Pettiri, eta eskerrak eman zizkion musika tresna uzteagatik. Oso pertsonala izan ohi da kitarra-eta. Modelo zinema zaharraren goiko pisuan jada behean sartzen ari zen jendearen zurrumurruak entzun zitezkeen sabaian errebotatzen. Beratarrak Crowley-k ez bezala lasaitasuna transmititzen zuen: “Atzo gaua luze joan zen eta gaur marrantarekin nago, baina tira…”, zioen ardo onaren zaporedun ahotsarekin. Kitarra hartu eta honako altxorra utzi zigun, gordin gordin.
RT @zuzeu: Gordin: Petti, ardo onaren zaporedun ahotsaz http://t.co/Uaxs6IY2su