“Amorruz betetako erabakiak hartzen dira Nafarroan”

nafarroa ltdJose Inazio Basterretxea EHUko komunikazio irakasle eta EITBko administrazio kontseiluko kide ohiaren elkarrizketa argitaratu zen ZuZeun martxoaren 4an. Publikatu gabe gelditu zen erantzun bat igo berri dugu sarera, Nafarroak ETB emititzeko “negoziazioak hautsi” egin dituela aditzera eman ondotik.

LTD bidez EITB Nafarroan emititzeko akordioa itxi zuten Patxi Lopezekin. Hori bideratzeko, besteak beste, eguraldi mapa aldatzea eskatu zioten lehendakariari. Nafarroak, ordea, eta Lopezek ere, ez dute errepikagailuak ustez balio duen milioi euroa jartzeko borondaterik agertu. Aitzitik, isunak ere jarri dizkiete baliabide gutxirekin LTD bidez EITB herrialdean emititzea posible dela frogatu dutenei. Orain, eguraldi maparen aitzakia merkea erabiliz, sekula bete ez duten akordio hura baliogabe utzi dutela iragarri du UPNren gobernuak. Jose Inazio Basterretxeak martxoa hasieran gai hori izan zuen hizpide, eta egun duen balioagatik berreskuratu dugu elkarrizketa hartako pasarte hau.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu ““Amorruz betetako erabakiak hartzen dira Nafarroan””-ri buruz

  • Ez. Nafarroan ez dira amorruz betetako erabakiak hartzen. Plan orokor bat da, 2000. urtetik hona aplikatzen ari direna, hezkuntzan, administrazioan eta, bistan da, komunikabideetan.

  • Izarpezelai 2013-03-29 22:23

    Nafarroako agintari anti-euskaldunak beren lana ezin hobeto ari dira egiten, lurralde horretatik euskal kutsua duen oro baztertzeko eta ezabatzeko.UPNren funtsa da Nafarroa deseuskalduntzea, eta estrategia zehatza du hori burutzeko: Hezkuntzan, Kulturan, komunikabideetan, ekonomian (gogoratu haien ahalegina CAN Kutxabank-etik aldentzeko), kiroletan, etab. UPNri eta PSNko sektore bati alergia bortitza eragiten die euskal kutsua duenak, nahiago dute kanariar izatea euskal hiritarrak baino. Eta Nafarroan Murtziako telebista ikustea ETB baino, noski