[#EztabaidaNazionala] Naziogintza da txapela
Naziogintza da txapela –
Ellande Alfaro (1974, Angelu) Saran bizi da. Urtxolako Bentan egiten du lan, sarrera Lapurdin eta irteera Nafarroan duen etxean. Pilotaria izandakoa pilotak egitera dedikatzera da egun, xede horretarako sortu zuen Eskutik enpresan. Eztabaida Nazionalean parte hartzera dator, idatziz beharrean bideo bidez, Unai Apaolazak luzatutako galderei erantzunez.
“Gu ezin gara mekanismora egokitu, diferentziak sortzen dituen mekanismoa aldatu behar dugu”
“Frantzian erregeak kanporatu zituzten baina sistema berarekin segi dute”
“Gure Herria, nahiz eta instituzionalki antolatua ez izan, bizi da borrokatzen duen bitartean: ikastolak, Euskal Irratiak, Laborantza Ganbera…”
“Garai batean dinamikak toki batetik pentsatu eta nazional mailan aplikatzen ziren, bertako errealitateak zangopilatuz. Gaur egun beste muturrera pasa gara”
Milesker Ellande zure lekukotasunagatik.
Orokorrean, iparraldeko baten ikuspuntutik errealista eta prudenta da, ene iduriko batzuetan aditsuegia ere beharbada elkargo honentzat–ez baitu ezer aitortu– eta sustengatzaileentzat. Bistakoa da puntu asko garatu gabekoak utzi ditutzula bainan zuk hautatu adierazpen modu honetan ezin zinuen dena erran, bai aldiz entzulei zure ideien inpresio orokor bat pasarazi edo iradoki bederen.
Espero dut gaineratekoa urrengo baterako izanen dela.
Animo
Ez du beste munduko deus esaten, baina estimatzen da ez hastea kulero hezez hitz egiten edota adreilu feminista batekin ez zigortzea lehengoan sufritu behar izan dugun bezala.
Beharrik oraindik haize freskoa Iparraldetik heldu den.
Oso interesgarria eta arrazoiz betea!!
Arrazoi osoa du ipar eta hegoaren arteko komunikazioa jeisten doala.
Iñork ba al daki erakunde edo egitasmorik egoera hau hobetzen lan egiteko?
“…Beste munduko deus…”? , “…freskotasuna…”?
“Ikusle”paria nezake EAEtarra zarela.
Kale eginen zenuke, Beñat.
Nafarroa Garaikoa naiz, periferiko samarra, zure baimenarekin.
Bat eta huts Nafarroarentzat ikusle!
Gau on
Espero dut ongi ulertu dutala eta espero Ellandek erranen didala:
Ellandek nahiz eta, normal denez, iparraldeko egoera duen gehien buruan, opatzen du europan euskal estatu bat baina ez du “garaipen egun handi”an sinesten ez eta horrek diferentzia sozialak ezabatuko dituela. Berak sistema aldaketa handi bat opatuko luke.
Bide horretan deitoratzen du abertzale gehienek abandonatu izana erakunde nazionalaren eraikuntza — sobera zentralizatua izan behar ez lukeena–denek parte hartzeko zapaltzaileak sortu dituen instituzioetan azkenean gu itotzeko. Hala ere zalantzak ditu: denetan zerbait ere on, hobe guk instituzio horietan parte hartzea anti euskaldunek baino.
Etsipena sentitzen du inguruan eta “entrismo”horren arrazoi bat litzateke beharbada.
Berak, ikastola, Laborantxa ganbara, espekulazio kontrako borroka, tokian tokiko borroken beharra azpimarratzen du lehenik herria bizirik egon arazteko eta gero erakunde nazionalarena ere borroka horiei zentzu bat emaiteko eta denak bateratzeko maila nazionalean.
Nabarmen da hitzaldi hau ez dela estrategia burutu bat.
Baina, nahiz dudak eta (ene iduriko ilusio batzu ere) izan, oneski eta argiki egiak erraiten ditu enfasiarik gabe kontuan hartu behar direnak.