[#EztabaidaNazionala] Herri batentzako bide baten bila
[#EztabaidaNazionala] Herri batentzako bide baten bila –
Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, 1984) Filosofian doktorea dugu. Lapiko Kritikoa kolektiboko partaide eta HAUSnART aldizkariko zuzendari izana, UEUko Filosofia Sailburua izan zen bi urtez eta egun Iratzar Fundazioan egiten du lan.
Doktore tesian “Erlatibismoa eta egia-ostea” gaia jorratu zuen pentsalariak makina bat hedabidetan idatzi izan du. Honakoan, Eztabaida Nazionalean parte hartzera dator, azpian duzun bideoaren bidez.
.
«Balioan jarri behar da 60-70 hamarkadan eman zen udaberri kultural eta politikoa, gure herria erabateko ukaziotik atera zuena».
.
«Katalunian eman den ziklo mobilizatzaileak apurketa bat ekarri zuen, eta independentzia mentala; ispilu bezala balio diezaguke».
.
«Estrategia eraginkor bat lortzeko, egoerarik onena independentzia dela ondorioztatzera eraman behar dugu herria; horixe dugu eginkizuna».
aurrera dialektika
UDABARRI KULTURAL ETA POLITIKOAREN premia ezinbestekotzat jotzen dut nik ere, euskeraren kasuan, batez ere, URJENTZIAZKO EBAKUNTZA gisakoa. Datorren urtean bertan abiatu beharrekoa (erabilpenaren geldia edo okerragoa, etab.)
Nire aldetik egina dut proposamen zehatza ZUZEU honetan bertan, eta hemen ez naiz ibiliko errepikatzen.
“INDEPENDENTZIA MENTALARENA da Katanuinaz desberdintzen gaituena ZEHARO. Ez dago konparatzerik gurea haienarekin.
In my opinion”, euskal jendartea zeharo kolonizatuta dago, kultura eta pentsaera aldetik.
Eta kolonizazio larriena BARNE-KOLONIZAZIOA da. Hots, Unibertsitateko eliteek eta ETBko zuzendaritzak eragina. Gehi, noski, El CORREOk eta bestek, zeren eta euskal herritarren gehiengoak erosten jarraitzen baitu, eguneroko ogiarekin batera. Ogia, behintzat, bereizi egin beharko lukete produktu toxiko horretatik. Etaez da hala gertatzen.
Baina larriena, BURU-KOLONIZAZIOA euskal esferetatik etortzea da, esan bezala. Eta hori ez da gertatzen Kataluinan.
Adibide esanguratsu bat (niretzat bederen): duela gutxi, Koba prehistoriko xume bat aurkitu zuten, eta kanpai guztien hotsa entzun zen: “Kataluinan Altamira bat”, esan zuten, Goi Esferetatik eta Kulturako jenderengandik hasita.
Euskal Herrian Ondare ASKOZ HANDIAGOA aurkitu dute (Iruña-Veleiaz ari naiz), eta erantzun negargarria bezain lotsagarria, mundu guztiaren plazan, esfera GUZTIETAKOEN aldetik: EHU, zertan esanik ez, hura suntsitzearen errundun nagusi izan baita; Diputazioa eta Euskaltzaindia, noski, altxor hura ez duelako Zaindu; gure Hedabideak, prefosta, auzia bere hasieratik bertatik nahiz bere gorenean zegoenean, kontra egin dutelako (faltsutasunaren alde), eta hura faltsua EZIN zezakeelako froga garbiak agertu direnean, isildu egin direlako.
Eta zer esan “Kulturako Jendeaz”! Dena izan da tamalgarria eta auzo-lotsarako modukoa. Eta txarrena, GAUR EGUN ERE horrela jarraitzen duelako izaten! Inork ez du aitortu damurik.
Ez da soilik txikitasun-konplexua. Hori baino askoz gehiago da: menpetasuna, masokismoa edo negazionismoa, gradu gorenean.
Bale, Europaren atxikimenduaz. Euskera bera “gizadiaren Kultura Ondare” izendatzea (Portugaleteko Zubiaz gain) primeran letorke. Baina ekimen hori abian jartzeko lehen pausurik ez espero Goietatik, geure kolonizatzaile diren horiengandik.
Halaxe dago etsia euskal jendea. Euskeraren etsai garbien esku dago Unibertsitateko Arkeologia, Historia, Antropologia, Euskera (PSE-PNV). Tanto monta, Monta tanto.
Eta ETB, barriz, euskeraren etsai nagusienetariko bati megafonoa ematen diola: Martin Almagro-Gorbari eta haren monagillo den Santanari, (“Euskalduntze Berantiarra, hots, gu Zeltan ginela eta Vascoiek INBADITU gintuztela!!??.
Bai inbaditu gaituztela, noski.