Aimar Olaizolak azaroaren 13an hartuko du erretiroa
Aimar Olaizolak azaroaren 13an hartuko du erretiroa –
Azaroaren 13an, 42 urte egingo dituen egunean eta Goizuetan jokatuko du bere azken pilota partida Aimar Olaizolak. Goizuetarrak erretiroa hartuko du 23 urteko ibilbide txalogarriari amaiera emanez, 14 txapel irabazi ditu lehen mailan, lau aldiz Buruz Burukoa, zazpi aldiz 4 t’erdikoa eta hiru aldiz Binakako Txapelketa. 26 ditu jokatutako finalak eta 1.300 partida baina gehiago jokatu du maila profesionalean. Hiru txapelketa nagusiak irabazi dituzten 7 pilotarietako bat da Olaizola II, besteak Retegi II.a, Fernando Arretxe, Abel Barriola, Juan Martinez de Irujo, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Urrutikoetxea dira. Olaizola da historian final gehien jokatu duen pilotaria eta bere kirol ibilbideko joko boladarik onena 2011-2013 urteetan izan zen ia dena irabaziz. Ezker gantxo ahaztezin ikaragarria eta defentsa bikaina izan ditu ikur, postura guztiak ezin hobeto kontrolatu izan ditu, ezkerrarekin batez ere. Bere jokoa denbora berrietara ere egokitzen jakin izan duen pelotaria izan da, eta hain ibilbide luzean halako maila mantendu izana meritu izugarrizko balentria da. Ahaztezinak dira Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu zituen partida ikusgarriak, haiegatik ere eskerrik asko.
Agur diosku beraz Olaizola IIak, esan bezala azken partida Goizuetan izango da azaroaren 13an, baina lehenago sei partida behintzat zehaztuta dauzkate, azken agur partida kutsua izango dutenak. Partida gehiago ere izango direla espero du Baiko enpresak. Oraingoz, irailaren 24an, Logroñon San Mateo txapelketako finalerdia: Olaizola II-Mariezkurrena II Jaka-Albisu eta irailaren 26an finala, pasako balira. Urriaren 2an, Donostian: Altuna III-Imaz Olaizola II-Zabaleta. Urriaren 17an, Bilbon: Olaizola II-Imaz Urrutikoetxea-Aranguren. Urriaren 23an, Iruñean: Olaizola II-Mariezkurrena Laso-Imaz. Urriaren 31n, Gasteizen: Olaizola II-Mariezkurrena II Jaka-Aranguren. Azaroaren 13an, Goizuetan: Olaizola II-Imaz Jaka-Aretxabaleta.
“Momentua iritsi da nire pilota ibilbidearen azken partidari data jartzeko”
“Urte batzuk lehenago utzi beharra izan banu, ezberdina izango zen, baina momentu ona da hau”
“Fisikoki ongi nago, baina buruarena pixka bat gehiago kostatzen zait: partida aurreko tentsioa eta. Horren nekea hasi naiz nabaritzen”
‘Polita da zaleek ni inoizko pilotari onenekin alderatzea’
“Zorretan sentitzen naiz”
…
…
Eskerrik asko Aimar !
Aimar Olaizolak azaroaren 13an hartuko du erretiroa
Argazkiak: el desmarque, el mundo deportivo