Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

Irekita dago Zientziakide proiektuan izena emateko epea. Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei.

Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzea da ikerketaren helburua. Herritarrek aukera izango dute zuzenean aritzeko ikertzaileen pare: haien intereseko aztergaiak zehaztu, laginak hartu, laborategian lan egin eta emaitzak jaso, besteak beste.

Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Zientziakideren webgunean edo Elhuyarrera telefonoz deituta (943363040). Izena emateko epea irailaren 26an amaitzen da, eta lehen bilera urriaren 14an izango da. Laginketa eta laborategiko probak ere urrian egingo dira.

Herritarren Zientzia

Zientzia egiteko eta gizartean kultura eta jakintza zientifikoa hedatzeko eredu berri bat dakar  Zientziakidee ekimenak, Herritarren Zientziaren eredua, hain zuzen ere.

Informazio guztia, Zientziakideren webgunean.

Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.