Euskadiko GGKEen Koordinakundearen proposamen zerrenda alderdiei

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen proposamen zerrenda alderdiei

2016ko Euskadiko hauteskunde autonomikoak

Euskal garapenerako GKEek hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi nagusiei proposamen zerrenda bat aurkeztu dizkiete lankidetza eta elkartasun euskal politikak hobetzeko.

  • Helburua gai horiekiko alderdi bakoitzaren konpromiso-maila ezagutzea da, neurri hauek hartzea proposatzea eta, azken finean, lankidetza benetazko politika publiko bat ulertzea.
  • Lankidetza politikak une erabakigarrian daude: nazioarteko testuingurua aldatu egin da eta aurrez aurre dauzkagun arazoak globalak dira. Horregatik, hurrengo Eusko Jaurlaritzak egoerak eskatu bezala jokatu beharko du.
  • Lankidetza eta eraldaketa sozialerako hezkuntza erloetan alderdi politiko bakoitzaren proposamenak ezugutzera gonbidatzen zaie herritarrei. Baita alderdiei eskatu diezaietela pertsonak jartzeko beren politiken erdigunean eta betetzeko hartuak dituzten konpromisoak.

Gasteiz, 2016ko irailaren 13a. Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, nazioarteko lankidetzan diharduten 79 GKE biltzen dituenak, hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi nagusienei lankidetza eta elkartasun euskal politikak hobetzeko proposamen zerrenda bat aurkeztu dizkie zenbait bileren bitartez beren hauteskunde programetan sar ditzaten.

Eskatzen zaie, besteak beste, bete dezatela indarrean dagoen legeria, hau da, Lankidetzaren Euskal Legea eta Herrialde Pobretuekiko Elkartasun eta Justizia Gutuna, 2007an onartuak izan zirelako Eusko Legebiltzarrean eta oraindik bete gabe daudelako. Orobat eskatzen zaie konpromisoa har dezatela Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren %0,7 nazioarteko lankidetzara bideratzeko eta uler dezatela nazioarteko lankidetza-politika gizarte zibileko erakundeekin batera garatzen den politika publiko, sendo eta egonkor bezala.

Galdatzen zaie susta dezatela garapenerako politiken koherentzia Eusko Jaurlaritzaren ekintza globalaren barruan, lankidetzaz gain badirelako beste neurri batzuk eragina dutenak beste herrialde batzuetako biztanle kalteberengan. Pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borroka ikuspegi kausaletik aztertu beharra dago.

Halaber, eskaria egiten zaie apustu argia egin dezatela Euskadiko gizarte zibilaren parte-hartzea ahalbidetzeko, eta horretarako, sendotu dezatela Garapenerako Lankidetzaren Euskal Batzordea. Baita ere, konpromisoa har dezatela gardenak izateko eta kontuak azaltzeko, hiritarrek aukera izan dezaten lankidetza-politikaren datuak modu ulergarrian eskuratzeko.

“Gure asmoa da hiritarrek jakin dezatela zein proposamen eta konpromiso-maila daukan alderdi bakoitzak garapenerako lankidetza eta eraldaketa sozialerako hezkuntza bezalako gaietan. Baita eskatu diezaietela ere alderdiei pertsonak jartzeko beren politiken erdigunean eta betetzeko hartuak dituzten konpromisoak. Hala, bertaratzen direnek galderak egin ahal izango dizkiete hautagaiei aipatutako gaiei buruz”, diote Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundetik.

Diotenez, garapenerako lankidetza politikak une “erabakigarrian” daude. “Nazioarteko testuingurua aldatu egin da eta aurrez aurre ditugun arazoak globalak dira, hots, ez dira bakarrik herrialde pobretuenak, baita ere aberastuenak. Horregatik, erakundeek eta, zehazki, hurrengo Eusko Jaurlaritzak egoerak eskatu bezala jokatu beharko du eta ikuspegi globaletik landu beharko du nazioarteko elkartasun politika, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren ekintzatik harago”.

“2014an, Euskadik bere Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,15 inguru bideratu zuen Garapenerako Laguntza Ofizialera, hau da, Espainiak edo Greziak adina gutxi gorabehera”. “Hala ere, oraindik urrun gaude 1970ean Nazio Batuetan hartutako nazioarteko konpromisotik, hau da, BPGaren %0,7 lankidetzara bideratzetik”, zehazten dute.

2016ko martxoko Eurobarometroak beste errealitate bat erakusten du ordea. Honek dio Estatuko biztanleen %93k lankidetza politika babesten duela, eta Europako biztanleen %89 (azken urteetako portzentaje altuena) ere politika publiko hori bultzatzearen aldekoa dela. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak eginiko Nazioarteko egoera azterlanaren arabera, pobrezia, munduko gosea eta herrialde arteko desberdintasunak dira munduko hirugarren arazo garrantzitsuena.

“Datu horiek erakusten dute hiritarrek aurrea hartu dietela gobernu gehienei. Irailaren 25ean, aukera berri bat dugu hurbileko politiken norabidea finkatzeko. Hiritar guztiei eskatzen diegu sar dezatela pobreziaren kontrako borroka eta nazioarteko elkartasuna alderdi politikoei exijitu beharreko eskakizunen artean. Gure bozkak ondorio globalak izan ditzake mundu konektatu honetan” adierazi dute.

ggke

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

www.ongdeuskadi.org

Euskadiko GGKEen Koordinakundea 1988an sortu zen eta Euskadiko hiru lurralde historikoetan kokatuta dauden eta nazioarteko lankidetzan ari diren garapenerako 79 GKEz osaturik dago. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak garapenean diharduten GKEak biltzen ditu. Erakunde horiek jarrera kode baten pean dihardute giza garapen iraunkorra lortzeko genero berdintasuna sustatuz.

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen proposamen zerrenda alderdiei

Euskaditik mundura: 9 konpromiso garapenerako lankidetza politika hobetzeko

2016ko autonomia-hauteskundeak

1. Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei euren hauteskunde programetan euskal lankidetza politikak defendatzea eskatzen diegu.

2. Erakunde publikoaren aurrekontu oso bateratuaren %0,7a nazioarteko lankidetzara bideratzea eskatzen diegu.

3. Nazioarteko lankidetza politika publiko sendotu eta egonkorra aldarrikatzen dugu gorabehera politikoetatik at, gizarte zibil antolatuarekin batera, bere berezitasunetik eta balio erantsitik, elkarlanean eraikia.

4. Gizartea eraldatzeko hezkuntzaren aldeko apustu egitea esparru hauek landuz: komunikazioa, prestakuntza, ikerketa, mobilizazioa eta eragin politikoa.

5. Gizarte zibileko erakundeen gaitasunak sendotzeko prozesuei bultzada ematea. Horretarako, berrikuntza, prestakuntza, ezagutzaren elkar trukea erabiliko dira, soldaten baldintzak aitortuz eta erakundeen iraunkortasun-planak eginez.

6. Gobernuko ekintzaren barruan garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borroka kausazko ikuspuntu batetik jorratzeko eta ingurumenaren aldetik iraunkortasunez jokatuz.

7. Gizarte zibilaren parte-hartzea erraztearen aldeko apustua egitea eskatzen dugu, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua indartuz, esaterako.

8. Gardentasuna eta kontu ematearen aldeko konpromisoa exijitzen dugu lankidetza politikaren datuak gizartearentzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

9. Indarrean dagoen legeria (Garapenerako Lankidetzari buruzko Euskal Legea eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna) beteko dela argi jasotzen duen konpromiso bat eskatzen dugu.

Hauteskunde hauetan, alderdi politikoei honako aldarria luzatu: pertsona eta euren beharrak, lehentasun izan daitezela, era berean, nazioarteko lankidetzan lortutako konpromisoak bete ditzatela. Giza eskubideen bermeak globala izan behar du.

ggkeggke-2

Garapenerako lankidetza politika hobetzeko konpromisoak

Zergatik lankidetza deszentralizatua? Desio dugun etorkizunean, bakea, sostengarritasun ekologikoa eta justizia soziala nahi ditugu. Etorkizun hori eraikitzeko, ordea, une honetan nagusi den baina erabat krisian dagoen garapen eredua berrikusi beharra dago. Beste eredu batzuetarantz aurrera egin nahi dugu, Hegoaldeko zein Iparraldeko gizarteentzat berdin baliagarriak izango diren garapen eta bizitza oneko alternatibetarantz alegia. Argi adierazi nahi dugu posible dela pertsona guztien eskubideak bermatzen dituzten politika sozialei lehentasuna ematea.

Nazioarteko lankidetza bultzatzen dituzten politikak ere ezinbestekoak dira krisialdi honetatik irteteko. Garapenerako Euskadiko lankidetzak baditu ikasketa asko eta bere berezitasun propioak, eta guztiak aprobetxatu behar ditu “beste etorkizun posible” hori eraikitzeko lanean. Dagokion balioa aitortu behar diogu adostasun sozial eta politikotik sortutako gure lankidetza eredu deszentralizatuari.

Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:

  • Errealitatearen ezagutza sakonagoan oinarritzen da gure gizarteko pertsona batzuek beste herrialde batzuetako historia partekatu dutelako eta elkarrekin uztartzen direlako lankidetza eta elkartasuna.
  • Protagonismoa ematen dio gizarte zibilari, hiritarren lankidetza-borondatea bideratzen duten GGKE eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuen bitartez.
  • Indartu egiten ditu Hegoaldeko ekimen sozialak, garrantzi handia emanez prozesu parte-hartzaileei proposamenak sortzeko garaian eta, bide horretatik, gizarte zibilari indar gehiago emanez.
  • Garapenerako hezkuntzaren aldeko apustua egiten du, hezkuntza mota hori delako Iparraldeko gizartean gauzatu behar den aldaketaren giltza, barne eta kanpoko desberdintasun-etena txikitzeko.
  • Hegoaldeko administrazioetan gaitasunak sortzen laguntzen du.
  • Ekintzak bultzatzen ditu desberdintasunen egiturazko arrazoien alde borrokatuz eta ez bakarrik eredu nagusiaren ondorioak; eta mantendu egiten ditu lortu diren aurrerapenak, genero ikuspegia txertatuz, gizon-emakume guztien eskubide indibidualak defendatuz eta sostengarritasun ekologikoa bultzatuz.

Estatuan eta estatutik kanpo 30 urteko euskal lankidetza publikoa onartu ondoren, alderdi politikoei eskatu nahi diegu hauteskunde programetan konpromiso hau berariaz jaso dezaten: euskal lankidetza politika defendatzea eta balioa ematea, politiken koherentzian aurrerapausoak ematea eta kontu emate arina eta gardena bermatzea, gizarte zibil antolatu osoarentzat ulergarria. Apustu hori konpromiso zehatz eta neurgarri batzuen bidez zehaztu behar da ebaluazioa egiteko eta konpromiso horien jarraipena egiteko.

1.- Politika publiko sendotu eta egonkortzat jotzea nazioarteko lankidetza politika, gorabehera politikoak alde batera utzita, zehaztasunez eta balio erantsiaren bidez gizarte zibil antolatuaren erakundeekin batera sendotu eta gauzatuko dena.

1.1.- Aurrekontu esleipenerako egutegia ezartzea nazioarteko lankidetza politikara bideratuta. Aurrekontua pixkanaka handituko da, eta, legealdiaren amaieran, kontsolidatutako aurrekontu osoaren % 0,7 lortuko da, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta produktu nazional gordinaren % 0,7 lortzeko bidean eman beharreko lehen urrats gisa.

1.2.- Euskal lankidetza finantzatzeko tresnen erreforma egitea, garapenprozesuen inplementazioaren errealitatera hobeto egokitzeko, malgutasun handiago lortzeko, karga burokratikoa murrizteko, egonkortasuna bermatzeko eta gizarteerakundeen
dibertsitatea eta izaera aintzat hartzeko.

1.3.- Gizartea eraldatzeko hezkuntzaren aldeko apustu irmoa egitea. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gizarte-eraldaketarako estrategian definitutako helburuetara ondoen egokitzen diren tresnak definituko dira, aurrekontu zuzkidura handituko da (inbertitutako errekurtsoak espero ziren emaitzekin bat etortzeko) eta ebaluazio-prozesuak finantzatuko dira eragina ikusi ahal izateko. Gizarte-eraldaketarako hezkuntzan, esparru hauek sartuko dira: komunikazioa, prestakuntza, ikerketa, mugikortasuna eta eragina.

1.4.- Lan-ildo jakin bat sortzea gizarte zibileko erakundeen gaitasunak sendotzeko prozesuei bultzada emateko. Horretarako, berrikuntza, prestakuntza, ezagutzaren elkar trukea eta jardunbide egokiak erabiliko dira, soldaten baldintzak aitortuz eta erakundeen iraunkortasun-planak eginez. Hori dena garapen-arloko eragileen eginkizunak behar bezala betetzen laguntzeko.

2.- Gobernuko ekintzaren barruan, garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, kausazko ikuspuntu batetik jorratzeko pobreziaren eta desparekotasunaren aurkako borroka, ingurumenaren aldetik iraunkortasunez jokatuz.

Garapenerako politiken arteko koherentziaren ikuspuntua lankidetzaren bidez mundu justuagoa eta iraunkorragoa lortzeko tresna nagusia da. Politiken eragin negatiboak saihesteko irizpideak eta erreferentziazko esparrua ematen ditu; adibidez, beste herrialde batzuetako merkataritza-, energia- edo zergaesparruetan. Helburua da herritarren eskubideak ez murriztea edo eskubide horiek baliatzeko baldintzak sortzeko eragozpenik ez jartzea. Gainera, erabakiak hartzeko hainbat irizpide eskaintzen ditu, baita politika publikoen diseinua ere, Euskadin nahi dugun garapen mota lortzeko.

2.1.- Ibilbide-orria definitzea lankidetzarako politikaren esparruko agenda honetan gobernuko ekintzaren barruan aurrerapausoak emateko. Horretarako, aurrekontua esleituko da, eta adierazleak, helburuak eta une gogoangarri zehatzak eta
hautemangarriak definituko dira, esku hartzen duten eragile guztiek bideratzeko. Ibilbide-orri honetan, gutxienez, gai hauek sartuko lirateke:

  • Paradisu fiskalak errotik kentzeko eta multinazionalen zerga-oinarrien gainbeheraren aurkako konpromiso erreala.
  • Nazioarteko solidaritatean oinarritutako merkataritza-harremanak eta -politikak, justizia soziala, ingurumen- iraunkortasuna, garapena, ustelkeria deuseztatzea eta giza eskubideen errespetua (pertsonak eta planeta babestea) bultzatzea, eskubide eta estandarren desregularizazioa eta beheranzko negoziaketa gaitzetsiz eta eztabaida publikoa sustatuz merkataritza eta inbertsioei buruzko akordioen negoziaketetan.
  • Euskal Enpresen, Internazionalizazioaren eta Giza Eskubideen Plana egitea, eta zigor-mekanismoak ezartzea betetzen ez den kasuetan.
  • Eusko Jaurlaritzak armak fabrikatzeko eta/edo merkaturatzeko enpresekin dituen loturak aztertzea, lotura horien amaiera planifikatzeko.
  • Erakunde plana onartzea kontratazio eta erosketa publiko arduratsua inplementatzeko eta irizpide sozialak, etikoak eta ekologikoak sartzeko. Horretarako, lehentasuna emango zaie lan-, gizarte- eta ingurumen estandar zorrotzenak betetzen dituzten hornitzaileei. Irizpide horietan, lan baldintza duinei, lan-eskubideei, bazterkeria egoeran dauden pertsonen kontratazioari, ingurumen-eskakizunak sartzeari eta bestelakoei buruzko nazioarteko hitzarmen eta estandarren betetze-maila aipatzen da.
  • Euskal hezkuntzaren sistemako curriculumean sartzea gizarteeraldaketarako hezkuntza.

2.2.- Erakundeko tresna sortzea garapenerako politiken arteko koherentzia bultzatzeko. Horretarako, organo ezberdinen arteko harremanak aztertu eta azalduko dira, eta garapenerako politiken arteko koherentziaren arloan zer eginkizun eta betebehar dituzten deskribatuko dute.

2.3.- Esku hartzen duten erakundeen artean hedapen- eta prestakuntza-plana definitzea, politiken koherentzia plana ezagutarazteko eta administrazioko langileen gaitasunak indartzeko, koherentzia duten politikak aztertzeko. Garapenerako politiken arteko koherentzia neurtzeko irizpideak ere azalduko dira.

2.4.- Urteko txostena egitea garapen publiko eta eskuragarria lortzeko politiken koherentziaren printzipioa zer neurritan bete den jasotzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Legeak ezartzen duen bezala.

3.- Lankidetzarako politika publikoaren parte-hartzearen, gardentasunaren eta kontuen hedadura indartzea.

3.1.- Lankidetzarako Euskal Kontseiluan barne funtzionamendurako erregelamendua ezartzea eta adostutako epeak errespetatzea, gizarte zibileko erakundeen bidez parte-hartze prozesuak ahalbidetzeko.

3.2.- Urte bakoitzeko lehen seihilekoan argitaratzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren ekintzen memoria. Hala, laburpen batean jasoko dira gauzatutako ekintzak, lortutako emaitzak eta aurrekontu likidazioa.

3.3.- Indarrean dagoen legeriaren (Garapenerako lankidetzari buruzko Euskal Legea eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko Legea) betetze-mailari buruzko txostena argitaratzea.

ggke

“Munduan 1.300 milioitik gora pertsona bizi dira egunean euro bakar bat irabazi gabe”

“2016an aberatsenen %1ak gainontzeko munduko populazioa baino aberastasun handiagoa pilatu dezake. Euskadin 5 pertsonetatik 1 bazterketa arriskuan dago”

“113 pertsonetatik bat asilo eskatzaile, barne lekualdatu edota errefuxiatua da”

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen proposamen zerrenda alderdiei
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Euskadiko GGKEen Koordinakundearen proposamen zerrenda alderdiei”-ri buruz

  • nere familian hirutik bi gaude momento hontan eta tarteka “euro bakar bat ere egunean irabazi gabe” , hala ere etzait GGK bat ere urbildu laguntzera. Baina duintasuna dala edo, es det inoren laguntzarik nahi. Hori bai, GGK guztiek ” gure”· dirua jasotzen dezuenez, EXIJITZEN dut zuen kontuak ARGI eta GARBI publikoak egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude