Zientzia forentsea tope dabil

Zientzia forentsea tope dabil. Makina bat telesail egin dira forentseen ikuspegitik: CSI Miami, New York, Los Angeles… Bones ikusi eta pasa-pasa eginda geratzen naiz, bertan egiteko gai direna egia bada, behintzat. Muki pusketa batetik ikaragarrizko eraikuntza edo deseraikuntza egin dezakete. Pako Etxeberriaren fan klub bat sortzekotan ere banago; tipo horren sinesgarritasuna ez dauka inork. Ba hori, forentseak tope daudela. Gainera, gobernu asko ari zaie munduan ikaragarrizko lana ematen, eta, normala den bezala, geroz eta ezagunagoak dira.

Aurrerapauso itzela egin du zientziak, eta horren baitan, forentseak. Pentsa, aurpegia ez duenari aurpegia jartzeko gai dira.

Eraikuntza fazialak egiteko eskeletoa eskaneatzen dute lehenbizi, eta ondoren hiru dimentsiotako eraikuntzari ekiten diote. Zientziaz gain, historia eta arte ukitua ere nahasten dira, eta ondorioz, emaitza aski subjektiboa dela esan genezake. Hala eta guztiz ere zirraragarria da egin daitekeela pentsatzea soilik. Euskal Herrira ekarriz gero nori jarriko genioke aurpegia? Eskeletoa behar baina… Nafarroako erregeei? Matalazi? Katalina de Erausori? Gartxoti?

Forentse talde honek egin ditu batzuk. Hemendik aurrera haien izena entzutean aurpegi bat azaldu ahalko zaizue buruan (klikatu argazkietan handitu daitezan).

Zientzia forentsea tope dabil

Shakespeare

Zientzia forentsea tope dabil

aurpegiak, forentsea, Ganbelai, Pakito, zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude