Abertzaletasunaz eta aeronautikaz

Abertzaletasunaz eta aeronautikaz

Gure belaunaldiko askoren heziketa sentimental eta soziopolitikoan ez da ezer egon abertzaletasunak adinako pisurik izan duenik. Esango nuke munduaren ikuskera bera ere abertzaletasunak eman izan digun zulottotik begiratuta ukan dugula; emozio kulturalik handienak, bere ezpaletik zaizkigu eskaini eta etorkizuna irudikatzeko orduan, ez dugu izan haren pareko bidelagunik. Funtsean, geure nor izate horretan, hizkuntzaren aldeko jarrerarekin batera,  abertzaletasuna izan da zedarri. Bai, baina oraingo gazteei entzunda,  zer gertatuko da horrekin guztiarekin?

Unai Apaolaza eta haren  belaunaldikoak ondo ikasiak datoz gure aldean eta euren gogoeta mailak, hagitzez handi eta zorrotzagoa dirudi gureak baino. Hainbeste Bordieu eta hainbeste Zizek hitzetik hortzera, badirudi agora berri bat antolatua dutela. Eta ez dira bakarrak, Hedoi Etxarte eta beste gazte batzuk ere nahiko nituzke nabarmendu, geure plazaren erdian txankarrekoa dantzatzen hasita daudenak, teorian esaten dutena errealitatera eramateko ahaleginean.

Ematen du nolabaiteko alde erromantiko batean geratu garela lehengokoak. Oraikoek, ostera, zentzu praktiko askoz handiagoa dutela dirudi, independientza helburutzat hartuta dabiltzanean. Azterketa filosofiko eta soziologikoak egiten, abilak dira gure aldean eta nik, bederen, aintzat hartzen ditut haiek guztiek eta beste batzuek esandakoak ere bai. Iruditzen zait, gure aldean, asko egingo dutela eurek denek bultza, ordua iristen denean eta betiereko Abertzaletasunaz eta aeronautikazindarrak batzea lortzen dutenean. Nolabait esateko, guk eta gure belaunaldikook guztiz desagertaraz ez gaitzaten erresistitu egin dugun bezala, eurek trepetak aurkituko dituztela menperatzen gaituen egoera itzulipurdikatzeko, edo hori opa diet, bederen.

Ezin dut, baina, zurztasun sentimendu bat gainetik kendu. Euretako askori entzuten diet abertzaletasuna, naziotasuna eta hizkuntza, trabak direla idependentziarako bidean, ezinbesteko estatuaren lorpenerako balaztak baino ez. Kohete baten kapsulak bailiran, halaxe utzi behar ditugula kontu horiek atzean helburuaren mesedetan. Diskurtso herritar eta zibilia behar dugula garatu, ongizatea aldarrikatu, demokrazian sakondu… eta abar.

Arrazoia (izango) dute funtsean, eta akaso zahartzearen ajeak izanen dira nireak, baina honaino ekarri gaituen munduaren ikuskera oso bati uko egitea, geure ibilera orotan makulu izan duguna bazterrera botatzea… gehitxo da niretzat, gogortxoa egiten zait prezioa, eta aitortzen dut astinduta eta noraezean bezala geratzen naizela kontu hauek guztiekin, nolaz eta trapailak erabiltzen duen haratonatean batela itsasoko ur nahasiaren erdian.

Abertzaletasunaz eta aeronautikaz
abertzaletasuna
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

39 pentsamendu “Abertzaletasunaz eta aeronautikaz”-ri buruz

  • Galfarsorok dioenez, “berak harrotasunik gabe esaten du euskalduna dela, eta, modu berean, «lotsarik gabe» esaten du bereak direla Euskal Herrian hitz egiten diren beste hizkuntzak ere.”
    Ez dakit nola jo daitezkeen “guretzat” inposatu zaizkigun eta inposatzen zaizkigun bi hizkuntza, batetik.
    Eta bestetik, Euskal Herrian beste hizkuntza asko hitz egin dira eta hitz egiten dira, espainiera eta frantseaz gaindi. Hasi garai bateko gaskoiera, arabiera, hebraieratik… eta segi gaur egungo dozenaka hizkuntzetatik.
    Berak proposatutako logikari jarraiki, zergatik ez ditugu “gure” egiten piper potoa, goardia zibila edota Espainiako ejerzitoa? Ez ote dituzte horiek ere erro sakonak Euskal Herrian? Ez ote dira horiek ere, euskal herritar askoren gogokoak?

  • Hasier Etxeberria

    Ederra litzateke Imanol Galfarsorok JJri hemen erantzungo balio.
    Halaber, gustatuko litzaidake @luistxok bere gaurko txio bat ere hemen argituko balu, “abangoardia politiko-militarraren apologisten” kontu hori apurtxo bat zabalduz:

  • Patxi Azparren

    15-16 urterekin nire lagun futbolzaleek horrelakoak abesten zituzten. “somos abertzales y encima radicales, rumba la rumba , la runba de cañón”, erradikalak baina erderaz. Izan ere, garai horietan gazte gehienok A ereduan ikasitakoak ginen eta jaun eta jabe. Egun ere, gazte gehienen ohiko hizkuntza erdera da, baina euskal jendartearen faunan mota guztietako euskaltzaleak eta abertzaleak ere badira.
    Ondo gogoratzen naiz Euskadiko Ezkerak bere izena PSOEri saltzekotan zebilenean, horrela adierazi zuten. “no somos nacionalstas , somos abertzales” susmo txarra hartu nion aldaketa horri eta gara hartan (gogoan dut) iritzi artikulutxo bate ere plazaratu nuen kritikatzen.
    urte asko pasa ondoren, agian neronek ere nirea egingo nuke esaldi hura. Nazionalismoak XIX .mendeko Estatu-Nazioaren ereduaren arrakastaren itzaletik zabaldu ziren, egun mugimendu soberanisten aldarrikapenak desberdinak dira.
    nik ere argi daukat, Hasier, mende erdi baten bueltan (goitik ala aspitik) gabiltzanon nortasunaren muin nagusienetarikoa euskal abertzaletasuna da, garai hartako futbozale erdaldunetzat ere korronte estetiko-ideologiko erakarariena zen. Erronka berriz ere, gazteentzat euskal abertzaletasuna korronte ideologiko-ekintzaile eraginkorrena izatea. Abertzale egin ninduten gaztetan, eta abertzale hilko naiz,,,,ziuarski gure belaunaldiari dagokio ekarpena berezia egitea hurrego belaunaldiek euren euskal abertzaletasun berria eraiki ahal izan dezaten.

  • Joseba gabilondo 2015-12-27 18:12

    badira beste kritika batzuk, zehazkiago elkarrizketari heldu diotenak (liburua atera aurretik)

    http://basque.criticalstew.org/?p=12001

  • Joseba gabilondo 2015-12-27 18:43

    JJ-ren galderari badago erantzun ez-abetzale bat, alegia nazionalista espainiarra ere ez dena, eta horretan galfarsororen bidetik jotzen duena, baina abertzaletasunaren lorpenei uko egin gabe. Hain zuzen urtarrilean aterako dut Before Babel: A History of Basque LiteratureS (pluralean). Webetik jaisterik izango da dohain eta zehatza izango da. Ia 300 orrialde, teoria hasieran izango bada ere.

  • Ederki asko azaldua, Hasier.

  • Hasier Etxeberria

    Twitter erabiltzen ez duzenontzat, hara hemen Imano Galfarsorok botatakoak:

  • Hasier Etxeberria

    Eta bi:

  • Ezkertiar abertzaleek egin dituztenen %10a egiten dituztenen besteak, has daitezke horrelako memelkeriekin.
    Ezker abertzalea ez dula diskurtso herritar ta zibilarik?
    Proposamen aurrerakoienak ez dira PSOE edo EAJrenak izan, ezta PODEMOSekoenak ere.
    Nun dago PODEMOS? Ze herrietan daude lan da lan besteenk alde? Besteen eskubideen alde? Zer jokatu dute PODEMOSekoak? Kartzela herriarengatik? EZERREZ.

    Diskurtso zibila diote babuek, ba ea ezker abertzalea betidanik erran diona irakurtzen duten, garaia dela ta.

    Orain ikusentzuneko guztietan aldiro agertzea diskurtso zibila ta herrikoia izatea da, ta eskubide sozial ta politikoetaz betidanik arduratu ta hoien alde dena eman dutenak, ez dute diskurtso zibilik? Ai ene, hemen edo ez dira atzeratu gehio sartzen edo jendea hitzegiteagatik hitzegiten du.

    PODEMOS hain zibila ta ezkertiarra da, ze enpresa estrategikoak esku pribatuetan manten daitezen nahi du, PODEMOSekoek jaurtitako proposamen bat baino gehio jada EAEn egiten dira,
    Edo diskurtso zibila da gaur neurri batez hitzegitea ta hurrengo egunean neurri hori malgutzea? Daflipat.
    Lagun baten lanean gehio lortu dute azkeneko 6 hilabetetan %20ko errepresentazioa duen ezkertiar abertzale sindikalistaren lanagatik, EAJzale ta Espainiarzale sindikalistak 5 urteetan lortutakoa baino %100 ta %80ko errepresentazioarekin.
    Baina tira, ziur eskumako edo Espainiarzale hoiek diskurtso zibilagoa dutela.

    Ta zer jakingo dut nik, ez bait dut ulertzen abertzaletzat bere burua duen inork, talde Espainiar bati bozka ematen dionean edozein aitzaki dela medio.

    Nik momentuz PODEMOSi gauz bat airtortzen diot egin duela, KALEAK HUSTU.

  • Kontua ez da abertzaletasunarekin bukatzea, kontua da diskurtso independentistan zentralidadea ez izatea aldagai abertzaleak. Eta badirudi hori ezbaian jartzeak berak gure barruko dogma eta sentimendu ikurrinadun guztiak mugiarazten dituela: nola aldatuko gara ba? zertarako? Nola esan dezakegu abertzaletasunak independentismoa hazteko muga suposatzen duela?
    Bada, orain artekoak fase bati erantzuten ziolako, eta orain, beste bat hasten da. Helburua ez da irautea. Jauzia emateko garaia heldu da. Eta ingurura begiratuta bakarrik edonork ikusiko ditu lagun/ezagunak “nacionalisten” diskurtsoa erabat irentsirik identitarioa den ororen aurrean bestelako proiektuen alde jotzen dutenak (joan den igandean bertan?). Agian mugimendu independentistara begiratuta ez ditu proposamenak (etorkizuna) ikusten, aberri sentimenduak (iragana) baizik.
    Eta inor ni iraintzen hasi aurretik: abertzalea naiz. abertzaletasunetik iritsi nintzen bestelako ideologietara (sozialismoa etab.) eta ez alderantziz. Hain zuzen horregatik maite eta estimatzen ditut hainbeste alderantzizko bidea (libertariotik abertzalera, sozialistatik abertzalera etab.) egin dituzten lagun eta kideak.
    Batzuetan uste dut nahasi egiten ditugula amesten dugun euskal herria eta abiapuntu den euskal herria.

    • Patxi Azparren

      nabardura bi, batzutan ezkerraz eta aberztaletasunaz mintzatzean, lehengoa arlo errazionalean kokatzen da eta bigarrena sendimenduetan. Nik berriz , argi daukat, biak sentimenduen arloan jaiotako aukera politikoak dira, ondoren razionalki garatu behar direnak, sendimenduak ezin dira “iraganean” kokatu gure izaeraren muina da, erronka independentzia ukitu ahal izago den etorkizun hrbilean kokatzeko indarra izatea.

  • Unai Apaolaza Amenabar 2015-12-28 14:31

    Ez naiz Zuzeu bezalako lekuetan eztabaidan sartzeko zalea, baina artikuluan nire izena aipatu duzunez eta nahiko modu zuzenean nire ahotan baieztapen batzuk jarri dituzunez hona hemen nire iruzkina. Zuk bota duzun eta nire (eta beste batzuen) ahotan jarri duzun baieztapena (“abertzaletasuna, naziotasuna eta hizkuntza, trabak direla independentziarako bidean, ezinbesteko estatuaren lorpenerako balaztak baino ez.”) zure golkotik atera da gure ahotik atera beharrean. Nik ez dut hori indartzen duen baieztapen bakar bat ere ezagutzen. Egia esan, nazkatuta nago euskara eta demokraziaren edo euskara eta independentziaren erlazioa soilik modu disjuntiboan ulertzen duen euskalgintza subalternoarekin. Planteamendu batzuekin ados ez egotea zilegi da baina horri kontra egiteko gezurretan oinarritzea ez. Eztabaida hauek morboa eta sentsazionalismoa bilatzeko erabiltzeak ez digute mesederik egiten. Segi ondo.

  • Iruditzen zait izaera “praktiko” hutsekoak diren kontuak gehiegi konplikatzen ari garela diskurtsoetan.

    Gauza bat da uste izatea nazio-sentimenduan oinarritutako independentismoak (ni ere klasikoa izaki, zaila baitzait besterik bururatzea) erakarmen gaitasun handiagoa izan behar duela, eta diskurtso eta estrategia erakargarriagoak eta inteligenteagoak izan behar dituela gizarte ez-abertzalearen sektoretik indarrak erakartzeko eta biltzeko (argumentario konkretu eta erakargarria lantzea, azken batean); eta, areago, sektore abertzalea bera ere proiektu independentistaren inguruan trinkotzeko eta ez dispertsatzeko.
    Horretan ados geundeke, eta estrategikoki ezinbestekoa izango da hori, gainera; bildutako giza indarren numeroek ez baitute ematen, bestela.

    Beste gauza bat da, ordea, independentismoaren zentralitatea nazio-sentimenduari kendu nahi izatea. Politiko-administratiboki asetu ez den nazio-sentimendu bat baita, erroan, independentismoa. Bestela EHren independentziaren ordez, hobeto aldarrika liteke beste zenbait irizpideren arabera elkartutako eskualde heterogeneo batzuen independentzia.

    Laburbilduz: abertzaletasunean oinarritutako independentismoa (ez dakit nola deitu: klasikoa, “berezkoa”… auskalo) numerotan iristen ez delako beharrezkoa irudi dakigukeen estrategia koiuntural bat planteatzen da (eta koiunturala diot,uste baitut bestea errazki maioritarioa balitz ez litzatekeela horrelako diskisizio edo eztabaidarik piztu ere egingo). Baina ez dakit oso zuzena den praktikotasunean oinarritutako estrategia koiuntural horri zentralitatea aitortzea.

    PD: beste baterako utziko dugu aztertzea ea, sektore maioritario bat (abertzale nahiz ez-abertzale) bat bilduz gero independentziaren alde, ze mekanismo politiko leudekeen eskura.

    • Kaixo. Orokorrean ados esaten duzunarekin. Ni diskurtsoaz mintzo naiz nire iruzkinetan, hau da, zuk diozun moduan, independentismoa (eta ez abertzaletasuna) erakargarriago egin nahi badiogu EHko gehiengoari (ze hemen uste duena EHko gehiengoa Durangoko azokan, BEC eko bertso finalean edo honelako foroetan topatuko duela oso oker dabil) proiektu bat eskaini behar diogula. Proiektua. Eta horrek diskurtso berri bat eraikitzea esan nahi du.

  • Hasier Etxeberria

    Unai Apaolaza Amenabar, asko sentitzen dut pentsatzen baduzu zuk aipatzen dituzun horiek dituela helburu nire idatziak. Aitortzen dizut beste bat zuela egitekoa: nire egonezina eta koloka aitortzea, pentsatuz ez naizela horrela dabilen bakarra. Eta egia da zuk eta beste batzuek ez dituzuela hitzez hitz esan nik aipatutakoak, neronek bildutakoak direla horiek, baina gaizki ulertu ditut gauzak, orduan. Izan ere, abertzaletasuna, nazioa eta euskalgintzaren ekarrian lortutakoak bazterrean ez dituzuela uzten esan izan duzue, edo hala ulertu dizuet nik, bederen, baina aipatuz kontu horiek alboragarriak direla independentziaren aldeko diskurtso berri eta eragingarri batean. Berriro esaten dizut: gaizki ulertuko nuen, eta sentitzen dut hala bada, baina benetan diotsut, arreta biziz jarraitzen ditudala zure eta zuen gogoetak, uste baitut ni bezalakoen txanda pasatua dela eta zuena dela datorrena finkatzeko aukera, baldin eta inorena izango bada. Segi fin.

  • Nik ez dakit nola batzuek “Abertzaletasuna ezin da independentismoaren estrategia zentrala izan” esalditik “Abertzalismorik gabeko independentismo bat behar dugu” esaldia ondorioztatzen duzuen. Ulertzen dut hasieran buruak pixkat krak egitea, neri ere gertatu zitzaidan, baina behin buelta pare bat emanda aski argia dela iruditzen zaidan niri. Gauza da “Independentista = Abertzalea” axioma ez dela egia, egon daitezkeela abertzale ez-independentistak eta independentista ez abertzaleak. Eta independentzia eskuratu nahi badugu, ba diskurtso independentistak arrazoi denak barne bildu beharko dituela: abertzale izategatik independentista direnak, ekonomiagatik independentista direnak, hizkuntzagatik direnak, eskubide zibilengatik direnak… haien artean mailaketarik ez sortuz. Horrexegatik abertzaletasunak ez du zentralidaderik izan behar, baina honek ez du esan nahi desagertu edo alboratu behar denik. Denak kabitzeko moduko independentismoa behar dugu, ez inor kanporatzen duena.

  • Unai Apaolaza Amenabar 2015-12-28 16:29

    Sarriegi jarri dituzte horrelako edo antzeko baieztapenak nire eta beste batzuren ahotan eta azkenerako haserretu egiten da bat. Zure kasuan gaizki ulertzea izango da baina beste kasu askotan intentzio txarra izan da. Pista bat, nire artikulu eta idazki guziak estrategiaren ingurukoak dira; estrategia independentista, sozialista eta euskararen normalizazioaren ingurukoa. Euskararen normalizazioaren estrategiaren inguruan ,nire postura argitzen lagundu dezaken Jakin aldizkariko 208. alean atera nuen artikulua hemen. Orain bai, ondo segi.

    http://basque.criticalstew.org/?p=12045

  • Pruden Gartzia 2015-12-28 18:08

    Badira urte batzuk (ez asko, bai batzuk) Joxe Azurmendiri esaten niola horrelako zerbait : “jende honi ez diot piperrik ulertzen” eta berak, ohikoa duen jakinduriaz, horrelako zerbait erantzun zidan: “lasai Pruden, guri ere ez ziguten piperrik ulertzen bere garaian”. Aipuaren bukaera (esango luke beste batek).

    Kontua da Azurmendi eta konpaniari Orixek eta konpainiak ez ziela piperrik ulertzen, baina nik edo Hasierrek (susmatzen dut) edo Luistxok (apika) oso ondo ulertu izan diogula beti; Orixe, guretzat, estratosferikoa zen, Azurmendi, oso hurbila.

    Eta orain, berriz, oso hurbil sentitzen naiz Hasierrek edo Luistxok esaten dutenetik: (bon, nik ez nituzke Luistxoren modudak erabiliko, hori azpimarratu nahi nuke) eta, gainera, Podemosek arrasatu egin du Hego Euskal Herri osoan.

    Zerbait ari da aldatzen hemen.

    ETAren bukaera ez da bakarrik ETAren bukaera, aldaketa sozial askoz ere handiago baten ondorioa baizik (irakur Imanol Muruaren azken liburua, adibidez).

    Eta Unai eta konpainia, aldaketa horren sintomak dira.

    Laster, gu guztiok 70-40 urte bitarteko guztiok (bon, agian Gabilondo alde batera utzita) ETAren belaunaldia izango gara, Orixe eta konpainia Gerra Zibilaren belaunaldia izan ziren bezala.

    Destinu petrala.

  • Betidanik nik ezagutu dudan ezker abertzalea gizarte gaietaz arduratu da.
    Euskara ta abertzaletasuna ez dira izan bere ezaugarri bakarrak.
    Baina Euskara ta abertzaletasuna ez badira gai zentrala izan behar, baztertu behar direla erran nahi du, orduan zer geldituko litzateke? Gai sozialak? Edo gai sozialak ta Espainia ta Iparraldean Frantzia? Zenbat bozka izan zitun PsOEk Zapaterorekin?
    Zertan desberdintzen dira PODEMOsEN propuestak ta IUrenak?
    PODEMOs bozkatzen duena orain ezkertiarragoa da PsOE bozkatzen zuenean baino edo krisiarengatik gaizki gabiltzalako ta badirudi orain ez dutela onartzen beraien alderdietan betidanik egondako korrupzioa?
    Lehen PsOE bozkatzen zutenak autodeterminazio eskubidearen alde zeudenenean, kontra agertu zanean bozkatzaileak uxatu zituen? Ez.
    Beraz PODEMOs bozkatu dutenak ta abertzaletasuna berdin zaienei, PODEMOs bozkatzen jarraituko dute nahiz ta erabakitzeko eskubidearen kontra jarri, besteak etorriko dira ezkerreko politikak bultzatuz, gizartea Euskaldundu…
    Ta batzen ez badira, nik ez nago prest Euskara ta abertzaletasuna baztertzen duen inor bozkatzeko, ta berdina gai sozialetaz arduratzen ez bada.
    Euskara ta abertzaletasuna baztertzeko daukagu PODEMOs edo PsOE…

    • Oraindik ere iruditzen zait gaizki ulertua dagoela. Bazterketarekin etab.
      Pista bat: euskara, euskal identitatea… defendatzeko modurik egokiena izan daiteke hori zentralidadean ez daukan diskurtso inklusibo berri bat sortzea.
      Eta kontrara, euskara, euskal identiatea etab. defendatzeko estrategiarik antzuena izan daiteke behin eta berriro horiek azpimarratzea “bereizgarri” moduan.
      Baina, hemen, finean, borondate kolektiboa(e)z ari gara. Independentziara alde bakarretik zein aldebikotasunetik (ameskeria antzua ene ustez) iritsi, borondate kolektibo bat horren alde gailentzen delako izango da (galdeketa egon edo ez). borondate kolektibo hori eraiki egiten da.
      Eta horrekin lotuta, berriz diot, borondate kolektibo horren eraikuntzan hiru euskal herritarretik bat bizi den Bilbon handiko %90a ez dugu erreinu zahar zapaldu, kultura zapaldu, hizkuntza zapaldu….garela esan eta errepikatuz lortuko. Agian herritar zapaldu garela esanez bai. Kontua da Otxarkoagako Carlos edo Sugaar biak ala biak herritar zapalduak diren arren, bigarrenak era batean ulertuko duela zapalkuntza eta lehenak beste batera: baina meloia zabaldu da. Gaur egun biak ala biak 78ko erregimenak zapaltzen ditu, eta alternatiba eske dabiltza. Lehenak momentuz Madrilen aurkitzen du hemen eskaini ez diogun hausturarako alternatiba, bigarrenak, berriz, EHn.
      Bada, argitzeko, oraindik orain Carlos gehiago dago EHn Sugaar baino. Beraz, beste tekla batzuek ikutzen hasi beharko da borondate kolektibo berri horren eraikuntzan.

      • Ez dago gaizki ulerturik, zuk diozunari nik bazterketa deitzen diot jada oso baztertua dagoenarekin.
        Ez zuritu diozuna, beste era batera jardun? Gero ta Euskara baztertuago, gero ta Espainiarzaleago gizartea, beraz ez, ez nago batere ados.

        Oraindik ez dakit ze demontre eskaintzen ari du PODEMOS arlo sozialean EHBildu eskaintzen ez duena, agian ezer ez duelako eskaintzen?
        Etxe atentzioan ematen ziren laguntzen %80ak Gipuzkoan ematen ziren EHBildurekin, beraz 600 mila biztanleko lur eremua, 47 milioi biztanleko lur eremua baino 4 aldiz laguntza gehio ematen zitun zaharrak laguntzeko.

        Ta jendea ze egin du? EAJ bozkatu.

        Euskara gabe abertzaletasuna galdu da, Euskara gabe gero ta zailago izango delako inor sinistea hau Espainia ta Frantzia ez dan beste zerbait dela.

        Zuk diozu beste era batera Euskarara erakar ditzazkegula, nik hori ameskeria dela deritzot.

        Euskara ez dakitenen %80a ez luke ikasiko ezta doahinik izanda, leku guztieta beharrarengatik ikasten dutelako, beraz edo Euskararen derrigortasunaren alde egiten degu, edo Espiniolak ta Frantsesak izango gara betiko, baita sentimenduz ere.

        Nik zapalduta nago ta besteak ez? Ba orduan zaplduta ez daudela ikusten ez dutenak dira arazo haundiena dutenak, ta zapalduta ez dauden hoiek gu zapaldu nahi gaituzte gehio ta utzi behar diegu ez? Bai bai.

        EHBildu bozkatzen ez duen lagun batekin hitzegiten zera zioen.
        Ez dut ulertzen nolatan udal hauteskundeetan, jendeak garrantzi gehio ematen dion herri jaiak ospatzeari, herria ondo kudeatzeari baino.

        Horren aurrean zer? Kontra bazaude alde agertu behar zera adibidez Hondarribin?
        Jaiak matxitak iruditzen bazaizkizu alde egon behar zera herritarrak alde daudelako?
        EAJ edo PPSOE bihurtu behar al dira?

        Ze berri eskaintzen du PODEMOS nik ez naizela konturatu?EZERREZ.

        Euskara ta abertzaletasuna baztertzeko beste batzuekin kontatzeko, ta bai zentralitatetik ateratzea baztertzea da, ta memelkeria da arlo sozioekonomikoan EHBildu PODEMOS baino gehio eskaintzen duelako, ta gutxiko ziur ezetz.

        Beraz ze desberintasun egongo zan EHBildu ta PODEMOSen artean biak berdin jokatzen badute edozertazn?
        Zertarako?
        Euskaraz bizitzeko egiten dudana lurretik bota dezaten? Ba ez.

        Ez du zentzurik, ta ikusiko duzu nola erabakitzeko eskubideari muzin egiten badiote, jende mordo emango diela bozka halare.

        • Espainian jaiotako jendea edo/eta unionista espainiarrak independentismora erakartzea ezinezkoa dela esaten ari baldin ba zara, ahaztu independentziarekin.
          Zurekikoak bukatu ditut, behin eta berriz azaltzen saiatu arren uste baitut ez garela inoiz ulertuko. Ondo segi

          • Baina zuk zergatik uste dezu PPSOEkoek hainbeste indar ta bozka izan dituztela hemen? Espainiatik etorritakoarengatik mutil, lehen PPSOE edo EA bozkatzen zutenak alagia.
            Hoiek beti bozkatu dituzte partidu Espainiatarrak gehienbat, beraien semeak ez baina hoiek bai, ta zuk benetan uste baduzu, Madrilen jaio dan norbait, 25 urtekin etortzen dena ona bizitzera, Espainiatarra del ahaztuko duela zuk etorkizun hobeagoa emango diozulakoan, eztezu ezta zuk ere sinisten.

            Katalunia adibide, erraten zuten Espainiatik etorritako askok, orain Independentistak direla edo independentziaren alde egingo zuketela, gezur hutsa, gehiengoa alderdi Espainiatarrei ematen diete bozka ta emango diete, 30 mila 40 mila edo izan zintezkela? Bale, baina 3 milioitik ez da ezer.
            Bestela begiratu ze auzoetatik jaso dituztn bozkak ta zenbat etorkin Espainiatar dituzten auzo hoiek, datuak zaplastekoa ematen dizkizutenean, agian ulertuklo dezu zerbait.

            Orain kolonoak erakartzea ia ezinezkoa dela erratea astakeria omen? Kar kar,

            Ba ohiko modun ezagutzen dituzunean Espainiatik etorritakoak masan alderdi abertzaleak bozkatzen dituzten hoiek(ta ez ezker abertzalea ez irabazteko EAJri bozka ematen diotenak) abisatu, esnatuko zaitut lo egongo zarelako.

            Beraz ondo, bukatu duzu nirekikoak, jarraitu jupien munduan bizitzen ta pentsatuz Espainiar peto petoa sentizen dena, horri uko egingo diola edonoren promesetan sinisteko.

            Beraiek erakartzeko modu bakarra, haiek Euskalduntzea litzateke , ta horrela ere ez dut uste ezer lortuko genuenik. Beraien semeekin bai ordea.

  • Nire aletxoa botatzen ausartuko naiz.
    1. Euskal Estatua antolatzeko ez dago estrategiarik. Horrek, ezinezkoak diren bidezidorrak bilatzera eramaten gaitu.
    2. Beste nazio baten (batzuen) menpe bizitzea defendatzen duen abertzaletasunik ez da esistitzen.
    3. Independentziaren alde mundu guztia dago. Denok gara independentistak; bakoitzak bere nazioaren independentzia defendatzen du.
    4.Nazio baten partaide sentitzeko arrazoiak ez dira beti eta denontzat berdinak: hizkuntza, jaioterria, historia, bizilekua, etorkizun hobe baten desira,..edo beste bat izan daiteke. Baina nazioaren parte sentitzen direnak ez dira beste nazio baten parte sentitzen eta ez dute nahi beste nazio baten menpe bizi.
    5.Euskal abertzaletasuna ez da beste abertzaletasunak (frantziarra,poloniarra, kataluniarra..) baino itxiagoa edo baztertzaileagoa.
    6.Gure herriari nazio izaera ukatzen diotenek gure eskubide nazionalak ukatzeko egiten dute eta bide batez gure borroka nazioarteko parametroetatik ateratzeko helburua dute.
    7. Nazio askapenerako borrokek, nazio baten barruan ematen diren borrokekin alderatuz, badituzte berezko molde eta ezaugarriak.
    8.Horietako bat da, zapalkuntza nazionala beti antidemokratikoa dela , eta beraz, ez dela gutxiengoen/gehiengoen arabera erabakitzen, politikaren arabera baizik. Euskaldunon iritziaren pisua ez da ehunekotan zenbatzen; independentzia nahi dutenen indar politikoan baizik.
    9.Euskal estrategia erabakimenaren zentroa gure instituzioetara ekartzea da eta ez hauteskunde batzuk “irabazteko” plan bat.
    10. Euskal politika da gure autodefentsa antolatzea: indar nahikoa biltzea erasorik ez jasotzeko.
    Defentsarako eskubiderik (eta ahalmenik gabe) ez dagoelako ez autodeterminazio eskubiderik, eta ez euskal politika deitu dezakegun ezer.

  • Hona hemen ideia batzuk Nabar Estatua berreskuratzeko bidean:
    -Nabar Estatua da independentziaren abiapuntua.
    -Desalineazioa mentala.
    -Nazio independentea bezala jokatzea.
    -Okupatzailearen legeak ez onartzea.
    -Gure gobernu propioko organuak berreskuratu-berrektibatu.
    -Estrategiaren argitasuna.
    -Egokitzapenerako azkartasuna.
    -Erreakzio eta iniziatiba.
    -Gure birtualitate asoziatiboaren artikulazio operazionala.

  • Freud jenio bat zara! euskal psikoanalisi bikaina egin duzu. Orain Marx-en “desalienaizio” mentalatik hasi behar gara, euskal nazionalismotik nafar nazionalismora eramango gaituena!

  • http://politica.elpais.com/politica/2015/05/08/actualidad/1431093371_352811.html IU ta PODEMOSen programa ekonomikoak, zertan desberdintzen dira? Ia ezertan? Orduan zergatik PODEMOS hainbeste atera du ta IUk ez? Ikusentzunezkoengatik?

    Bilbo aipatu duzunez, Bilboko biztanleriaren %40a Espainian jaiotakoa da, hoiek ez dute inoiz ezker abertzalea bozkatuko, gehienez eskuma autonomista.
    Berdin du ze proposamen egiten dira.
    Berdina Donostian, Iparraldean…..
    Baina orain badirudi Espainiatar unionistak konbentzitu behar ditugula, horretarako Euskaldun egiten gaituena baztertuz, bai baztertuz.

    Zertan ari gera?
    PODEMOS gehio arduratzen ari dela gai ekonomikoetaz erraten dutenak ez dute inolako oinarririk hori errateko, baina mila aldiz errepikaturik…..

    Alderdi Espainiatarren ideiak dituen alderdi bat bozkatzeko, Espainiarzale bezala aurkezten danari zuzenean bozka ematea nahiago nuke, baina Espainiolei bozka emango ez diedanez inoiz….

    Beraz behar da, konprometitua ez dagon jendea, distila plater batzuengatik saltzen diranak, eskuma ta eskerraren artean nabardurarik ikusten ez dutenak….
    Ta beraiek konbentzitzeko, gure ama ere saldu behar omen degu.

    Baina ez zarete erraten ari Euskara baztertu behar danik, ez horixe.
    Desagertu behar dela diozue, hori bait da gertatuko dana edozer balio badu boz ziztrin batzuk irabazteko.

  • Donostiarren %30a Espainian jaio dira, zenbatu bere gurasoak bezala pensatzen dituten semeak ta talde Espainiartarren bozkak izango dituzu gutxi gora behera.
    Bilbon beste horren beste, Gazteizen beste horrenbeste.

    Beraz orain erraidazu hoiek independentziaruntz mugitu baditzazkegu,nolatan oraindik Espainiarzaleak dira? Zergatik alderdi Espainiarrak beraien emaitza hoberenak inmigrazio Espainiar gehien jaso diuten lekuetan ematen dira? Ta askogatik gainera.

    Honekin bukatu dut.

  • Bakarrik alderdi espainolak daudelako. Espainako sistema eta legalitatea legitimatzen dituztenik alderdi guztiak, salbuespenik gabe, espainolak bihurtzen dira edo hobeto esanda, ez dute inoiz ez espainolak utzi izateari.
    http://hamabost.babintonpip.com/

  • Hiltzen Hil 2015-12-29 17:13

    Euskal Herritarrok politikoki burujabe izatearen desioa esentzia berdin bat du bere fase guztietan:

    – Erreakzio karlista-foralista euskal idiosinkrasia tradizionalaren (foruak eta eliza) kontrako mehatxu liberalaren aurrean

    – Erreakzio nazionalista-jeltzalea euskal etniaren oreka demografiko, kultural eta sozialaren aurkako mehatxuen aurrean: espainiar estatu nazionalismo burgesa, iraultza industriala, lehen etorkin-uholdeak …

    – Erreakzio abertzale-sozialista euskal nortasunaren egoera kritikoaren aurrean, hots, lege frankistek eta 60.hamarkadako etorkin uholdeak eraginda beste faktore batzuen artean

    Hau da, itxura zirkunstantzial guztien barnean esentzia berdina topa dezakegu: herri bezala bizirauteko borondatea euskal nortasun primordialaren disoluzio-prozesuen aurrean. Beste hitzetan: instinto de supervivencia.

    Arazoa honakoa da: Euskal Herriaren disoluzio-fasea aspaldi igaro duela marra gorria. Demografikoki, euskal jatorriko odola aspaldi mestizatu zen maketoenekin, gure hizkuntzak aspaldi galdu zuen nagusitasuna gizarte-harremanetan, gure baserri-giroko tradizio, ohitura, bizi-modu eta idiosinkrasia (gure nortasun erreferentzia-puntuak) folklore-manifestazio hutsal eta puntualetara mugatu da urbanizatu egin garen heinean….

    Jada, XXI. mendeko globalizaziora oso ahul iritsi gara, eta azken 20 urteetako globalizazioak dakarren erronka berrien (hirugarren munduko herrien presio migratorioa, merkatu-kultura internazional-kosmopolitaren inposaketa, ekonomiaren liberalizazioa, soberania politikoen galera, progresismoaren gaitza…) aurrean galduak, etsituak eta ahulduak gaude, 50 urteko gatazka zentzugabe baten ajearekin.

    Panorama kaxkar honen aurrean, bada independentismoari kutsu abertzale-identitarioa kendu nahi dionik euskal-nortasun primordial horren disoluzio-prozesuan sakontzen lagunduz; independentismoari bere esentzia abertzalea kendu eta ongizate material eta “konkista sozialen” aldeko tresna bilakatu nahi dute zenbaitek. Okerreko bidean sakontzeaa litzateke ikuspegi hori, baina, tira, ez dago mirari handirik egiterik ere.

    Hori da nire ikuspuntu pesimista-errealista, nahiko nuke bestelakoa balitz.

  • Katalunian kanpotarren presio demografikoa Euskal Herrian baino dezente handiagoa da.
    Nafarroan, jatorriz bertokoen proportzioa kanpotarrena baino handiagoa da oraindik ere, baina gehienek Espainiaren aldeko hautua egiten dute.
    Israel hamaika jatorri ezberdinetako jendez osatutako nazioa da…
    EHn huts egiten duena, egitasmo erakargarri baten eza da. Eta beharbada, egitasmoa bera baino, saltzailea da batere erakargarria ez dena, oso zaila gertatzen baita urte luzez bere taldekideei ez, beste guztiei eraso egin dietenekin eskutik joatea, hemen ezer gertatu izan ez balitz bezala.
    Independentismoak birfundazio sakon baten beharra dauka, moduetan, proposamenetan eta pertsonetan, etorkizunik izango badu.
    Bidenabar, Katalunia, Estatu ia guztiak bezala, hizkuntza ardatz eraikitako nazioak dira…

    • Katalunian etorkin gehio egongo dira baina %tan Espainiatik etorritakoak ez dira EHkoak baino gehio, ta badira gutxigatik, Ipar EHn %55a dira Frantziatik etorritakoak.
      Israel estatua zun ta horra zihoana bazekin zertara zihoan, ta Israel ez du beste estatu bat, beraa baino haundiagoa, bere lurren boterearekin….ez du zerikusirik KAtalunia edo EHrekin, KAtalunian erreferendumean, Espainiaren alde bozkatu dutenak gehienbat, etorkin Espainiarrak izan dira, hori diote datuak auzoz auzo begiratzerakoan.

      Datuak dira, Espainiarrak ta Independentziazaleak bozkatu dutena, ta jaioterria begiratzen bada , horrela da.

  • Politikan soilik balio duena indarra da. Herri batek existitzen du boterea baldin badu eta erabiltzen badu. Katalunyan, adibidez, ehunetik ehunera diren katalanek independentziaren alde bozkatu dute eta ehunetik ehunera espainolak direnek independentziaren kontra bozkatu dute. Ekuazioa osos sinplea da.
    Beste gauza da, zer legitimitatea dituzten horrelako bozketak non independentzia ez da hautestontzietatik ateratzen, Independentzia ez da aukera bat. Independentzia ez da bozkatzen, Amerria ere ez.

  • Kanpotik etorriak edo han jaioak independentziaren alde baldin badaude eta lana horren alde egiten badute katalanak dira. Katalunyako independentziaren kontra daudenak eta indar guztiak independentziaren kontra erabiltzen dutenek ez dira katalanak nahiz eta han jaioak edo kanpotik etorriak. Katalunyaren sujeto politikoa katalanak dira eta ez beste Estatu kanpoko kideak. Bakoitzak erabakitzen du zein den bere Estatua eta koerentea izan behar da hartu duen erabakiarekin. Azken finean sujeto politikoaren kontua da. http://hamabost.net/

  • Sugar, inolako intentzio txarrik gabe esaten dizut: berrikus itzazu zure testuak mesdez, niri behintzat elkarrizketa jarraitzea zailtzen didate.

  • Berrikusiko ditut, halare barkamena eskatzen dut (orokorrean) elkarrizketa jarraitzea zaildu badiot inori.
    Gauza da, batzuentzako jada baztertuta dagoen hizkuntza, defendatzen duten (ta ez beti) bakarrenetarikoen ardatzetik atera behar dela diotela, baina hori ez dela Euskara gehiago baztertzea.

    Antza denez, EHko hiritar guztiak Frantsesa ta Espainola jakin behar izatea ez da nahiko, orain Euskaraz bizi edo Euskararen alde egin nahi duten politikariak, ardatzetik atera behar dute Euskara (baztertzea ez bada gustatuko litzaidake jakitea zer demontre erran nahi du ba) Gazteleradun elebakarrak erakartzeko.

    Baina nik Gazteleradunekin hitzegiterakoan (bertokoak ta kanpokoak), harro daude Euskaraz 4 hitz dakitelako, errieta egiten dizuete beraien aurrean Euskaraz ari bazera nahiz ta beraiekin ez hitzegiten egon, nik ezagutzen ditudan Gazteleradun gehienak, bakarrik ikasiko zuketen Euskara behartuak balira….

    Ta jada Euskaratik hein haundi batean bizitzen diranak erratea, ardatzetik atera behar dela…. Ba zertarako saiatzen naiz egunero Euskal hiriburu batean Euskaraz bizitzen? Zertarako Euskaraz kontsumitu, zertarako hainbeste liskar Euskaraz bizi ahal izateko?
    Nire bizitzaren ardatzetik ateratzen dut, erosoago bizitzen naiz ta Euskaldunak ta Gazteleradunak poztuko ditut.

    Lasaiago ibiliko naiz ta nire buruari betiko gezurrak kontatu ahalko dizkiot Euskara hiltzen dan bitartean, hori bai, gero Euskalduna naizela arro errango dut.

    Baina tira, oraintze kontuaratzen ari naiz ere, ezker abertzalea ez dela ezkertiarra, edo hori dirudi diotela batzuk, beraz edo zer espero dut jada.

    Ea hau ulergarriagoa dan.

  • Gurea izango da, antza, ez historiarik, ez hizkuntzarik eta ez kulturarik behar ez duen lehen Estatu ezaguna.
    Badirudi egileotako bat edo beste ez dela konturatzen asko eta asko direla euskararen bizitzeko eskubidearen alde borrokatzeaz gain, justizia sozialaren, berdintasunaren eta bestelako balio unibertsalen alde ere borrokatzen direla. Borroka batek ez dituela besteak alborarazten, alderantziz baizik.
    Horra, berbarako, Galfarsororen aipu hau, “Txalapartatik” blogetik jasoa:
    “Menderatuta bizitzera ohitu gara. Ezberdintasun kulturala aldarrikatzea berdintasun politikoa azpimarratzea baino atseginagoa bihurtu zaigu. Independentziaren bidean, baina, euskaldun menderatua —hau da, euskaldun kulturala— desagertu egin behar da.”
    Proposamen horretako lehen partea, EAJren ingurukoei nahikoa ondo egokitzen zaiela uste dut, baina euskaldun guztietara hedatzea, gehiegikeria iruditzen zait, eta ondorioa, “euskaldun kulturala desagertu” behar hori, funtsik gabeko proposamena.

    Laura Mintegik liburuari egindako hitzaurretik jaso ditut beste hauek:
    “Liburu hau irakurri ostean zerbait argi geratu bazait, zera da, euskal bideak «bide» izan nahi badu, «euskal» izateari utzi beharko diola…. “Hala ere, somatzen dut «mendetasuna errentagarriagoa zaie[la] askatasuna baino» (Galfarsoro).
    “Liburu honetako egileek argi uzten dute zerk ez duen balio estatugintzan aritzeko: hizkuntza, kultura eta historia, alegia. Hau da, erresistentziaren logikan kokatzen diren euskarriak, lubakiak sortzeko balio dutelako, baina ez dutelako balio estatua eraiki nahi duen jendartearentzat”

    Ez naiz filosofo. Euskaltzalea bai, berdintasunzalea bai, natura zainduzalea ere bai, independentziazalea gero eta gehiago… Baina hemen aipatutako zenbait proposamen errotik okerrak iruditzen zaizkit.
    Ongi etorria eztabaida, hala ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude