Wifi kalean: erraztasuna ala burukomina?

euskaltel-wifi
Euskaltelen azken ekimenak (marketing ekintzak) kritika andana jaso ditu. Wifia kalean muxu truke jartzea ideia txarra ez izanagatik ere, bezeroei ez baitzaie gehiegi gustatu beren seinaleak erabili izana ekimena aurrera eramateko. Sareko foroetan kexa eta aiene ugari irakurri daitezke, Euskaltelen ekimenaren aurkakoak gehientsuenak.

Marketing ekintza burutsua

Euskaltelek behin eta berriz adierazi du, egiazki ez duela bezeroen seinalea erabiltzen kalean Wifia eskaintzeko. Bezeroen azpiegitura erabiltzen du euskal konpainiak seinaleok airean jartzeko, baina honek ezin omen du etxeetako wifi zerbitzua okertu. Adierazpenak adierazpen, jendeak kexatzen segitzen du.

Euskaltelen azalpena:

Captura de pantalla 2015-04-25 a las 10.08.55


Ala buruhaustea?

Goazen une batez Euskaltelen hitza sinetsi eta Wifi Kalean zerbitzua etxeko seinaleetatik zeharo independientea dela pentsatzera. Berdin dio horrek orain. Bezero bezala iniziatiba ona iruditu zitzaidan, printzipioz, Wifi Kalean. Segituan eman nuen izena. Baina, euskaltelen bezero bezala hilabeteetan zehar probatuta, niretzako buruhauste bat gehiago izan da laguntza bat baino.

  • Ez da aurrezten: Wifi Kalean aktibatuta ez dut nire hilabete amaierako fakturan aldaketarik nabaritu.
  • Estaldura eskasa: Wifi Kalean zerbitzuak eskeintzen duen estaldura eskasa da eta 3G konexioak baino okerrago funtzionatzen du. Are gehiago, mugikorrak etengabe aurkitzen du Wifi Kaleaneko seinaleren bat, eta 3G konexioa eteten da. Baina hain da txarra Wifi seinalea ezen ezin baita konektatu.
  • Kale: Ondorioz zerbitzu eskasa eskeintzen du Euskaltelek, Kaleko mugikorreko internetak kale egiten baitu uneoro.

Bota zure iritzia iruzkinetan!!

euskaltel wifi, wifi kalean

Zer duzu buruan “Wifi kalean: erraztasuna ala burukomina?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude