Whatsapp-en 4 berritasunak
Whatsapp-en 4 berritasunak –
*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.
Whatsapp mezularitza aplikazioak lau berritasun izango ditu hemendik gutxira. Lehenengoa, aplikaziotik bertatik irten gabe produktuak erosteko aukera da. Hemendik aurrera, gure lagunei gustuko dugun produkturen bat bidali ahalko diogu mezu bidez, haiek Whatsapp-etik bertatik hura eros dezaten.
Laister aplikazioan izango dugun beste berritasun bat whatsapp-en bitartez diru trasferentziak egiteko aukera da. Orain oso erabilia den Bizum aplikazioari tokia kendu nahi dio mezularitza zerbitzuak, beraz, laster gure lagunekin ditugun zorrak whatsapp bidez ordaindu ahal izango ditugu.
Bideo deietan ere aurrera pausuak eman nahi dituzte. Izan ere, taldeko bideo-deiak laster izango ditugu aplikazioan. Momentuz 2 pertsonen arteko deiak bakarrik dira posible, baina, laster gure kuadrilla edo familia osoarekin bilera birtualak egiteko aukera ere izango dugu.
Azkenik, konpetentzia zuzena den Telegram aplikazioaren funtzio erabiliena lapurtu nahi dio orain Whatsappek: administrariek bakarrik hitz egin dezaketen taldeak. Imaginatu, info7 irratiak whatsapp talde bat izan ahalko du bere entzuleekin batera eta bertan, besteak beste, azken orduko albisteak transmititu ahal izango ditu, baina alde bakarrekoa izango da komunikazioa. Webgune, twitter edo facebook-eko orrialde baten funtzio bera izango luke honek. Eta praktikoa izatera iritsi daiteke herraminta ondo erabilia bada.
…
Artikulu osoa irakurri eta entzuteko: info7.naiz.eusÂ