Posible da Mozal Legea kentzea, orain

Posible da Mozal Legea kentzea, orain –

Madrilgo Gobernuan eman den aldaketa ikusi eta gero, ELEAK-Libre Mugimenduak PREMIAZKO DEIA egiten die Nafarroako zein EAEko Legebiltzarretan ordezkatuak dauden indar politiko guztiei ahalik eta epe laburrenean PPk aldebakartasunez inposatu zuen MOZAL LEGEA INDARGABETU DEZATEN, ORAIN POSIBLE DELAKO.

Posible da Mozal Legea kentzea, orainIzan ere, hilabete amaieran hiru urte beteko ditu joan den 2015eko uztailaren 1ean PPk onartu zuen MOZAL LEGEAk. Geroztik, hiru urte hauetan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten Eskubide Zibil eta Politikoen aurkako erasoek ez dute etenik izan. Protesta sozial zein politikoaren aurkako jazarpen judiziala nahiz poliziala indartu da etengabe.

Izan ere, Fernandez Diaz Ministroak azaldu zuenez, lege honek “eskubide eta askatasun publikoak hobeto finkatuko ditu, herritarren segurtasuna hobeto bermatu eta legez kanpokoak, indarkeriazkoak zein izaera bandalikoa duten jokaerak galaraziko du”. Geroztik bilakaera guztiz bestelakoa izan da. Datu ofizialen arabera, azken urteko isunak kontatu gabe, 285.919 izan dira zigortuak izan diren herritarrak Estatu espainolean eta 131.470.026 jasotako euroka. Hauen artean %35, ehun mila kasu inguru, zuzenean Eskubide Zibil eta Politikoen bortxaketarekin zer ikusia izan dutenak izan dira. Hego Euskal Herrian, aldiz, dagoeneko 16.834 aldiz aplikatu Mozal Legea. Hauen artean, gutxienez bost mila aldiz, herritarren eskubide zibil eta politikoen kontra izan da.

2015201620172016ko ekainaren 22tik aurreraGUZTIRA
ARABA2795016107181390
BIZKAIA12142314239328695921
GIPUZKOA11462633269232707049
NAFARROA3052
GUZTIRA263985005695685716834

Kontuan izan behar dugu Mozal Legeak edozertarako aukera ematen diela. Rapa abestea delitua bihurtu dute, Valtonyc, La Insurgenciak edota Haselek erakutsi duten moduan; txioak idaztea ere bai, Alfredo edo Cesar Strawberryn kasuan; txiste politikoak sarean banatzea ere bai, Cassandra Verak erakusti duen moduan; pailazo sudurra jartzea eta Guardia Zibil baten alboan jartzea ere delitua da, Jordi Pesarrodonaren kasua lekuko; poliziaren erasoen argazkiak argitaratzeak ere epaiketa ekar lezake, Argiako Axier Lopezekin egin zuten moduan; muralak pintatzea -Zumaiako horma-irudia lekuko-, pankartak edo kartelak jartzea,  panfletoak banatzea… dena da delitua Hego Euskal Herrian. Loiolako Herri Harresian atxilotuak izan zirenekiko elkartasuna adierazteagatik Estebani eta Beñati 25.000 €ko isuna jarri zieten. Eta, orain, Donostian, Askekintzako kideei Plaza Berrian Santomasetan jartzen den zerri espazioan sentada bat egiteatik jarritako 7.200€ko isunaz gain, Catalunyarekin elkartasunez eginiko ekimengatik ala Turismo politikari aurre egiteko mobilizazioan parte hartzeagatik hirutan zigortua izan da ELEAK-Libre Mugimenduko arduradun bera.

Posible da Mozal Legea kentzea, orain

Eta hau guztia gertatzen da Gasteizko eta Nafarroako Legebiltzarrek, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak berak Mozal Legearen aurkako iritzia eman eta gero. Hau gertatzen ari da Madrilgo Gobernuan dagoeneko PP ez dagoenean. Hau gertatzen ari da, egoera aldatzea, ORAIN POSIBLE DENEAN.

Europako Kontseiluak berak, legea onartzekotan zegoela, “neurriz kanpokoa” izango zela esan zuen eta “kezka larria” adierazi. “Lege hau kaleko protesta eta kritika kriminalizatzeko izugarrizko zentzugabekeria atzerakoia eta kontserbadorea da”, esan zuen Joan Queralt Bartzelonako zuzenbide penaleko katedratikoak. “Jendeak uste dezakeena baino arriskutsuagoa da, eta berehalako ekintzarako arma ikaragarria”, adierazi zuen Alvaro Garcia Fiskalen Batasun Progresistako lehendakariak. Legea “behargabekoa, errepresiboa eta desegokia” dela aipatu zuten Demokraziarako Epaileak eta Abokatu Progresistak elkarteetako ordezkariek. Aurreikuspen guzti hauek bete dira zoritxarrez. Argi dagoena da eskubide zibil eta politikoen eta oinarrizko askatasunen egiturazko ukazioa funtsean berdina dela gertakari ezberdin guztietan.

Polizia epaile bihurtuz, dena delitu bihurtu dute eta bereziki sare sozialen erabilera. Interneten erabilera kriminalizatu nahi dute, informaziorako eskubidea zapuzteko eta kritika politikoa neutralizatzeko. Guztiok beldurrarazi nahi gaituzte, gaur besteei gertatu zaiena, bihar guri gerta dakigukeela erakutsiz.

Baina Mozal Legeak kontrakoa dioen arren, ez da onargarria desobedientzia zibila delitu bihurtzea. Ezin da indarkeriarik gabeko klase edo nazio borroka, indarkeria ala terrorismoa bihurtu, Mozal Legeak egiten duen moduan. Guretzat desobedientzia, kolaborazio eza, intsumisioa edota ekintza zuzena, salaketarako bitarteko demokratikoak dira eta gure Eskubideen eta askatasunaren defentsan, eta gure praktikan makurrezinak izango gara. Indarkeriarik gabeko gure erresistentzia irmoa eta etengabea izango da, baina zuei, eragile politikoei, lanaren beste erdia egitea dagokizue, hau da, inork onartzen ez duen Mozal Legea Madrilen indargabetzea eta oinarrizko giza eskubide guztiak bermatzea. Hori izango da demokrazian sakontzeko bide bakarra.

Hau guztia kontuan izanik, ESKAERA BERRIA ETA BAKARRA egin diegu Nafarroako, EAEko eta Madrilgo Legebiltzarretan ordezkaritza duten indar politiko guztiei: Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren, eta Mozal Lege ezagututako gainerako legeen aurkako jarrera publikoa berrestea eta, ondorioz, INDARGABETZEA.

Eta, bestetik, arrazoi berek bultzatuta, ELEAK-Libre Mugimenduak datorren  ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, MOZAL LEGEAren III. urteurrenaren bezperan, Donostiako Bulebarrari eta Udalari bira emango dion ENKARTELADA IBILTARIA antolatu du. ELEAK-Libre Mugimenduak dei egiten die eragile sozial, sindikal eta politikoei mobilizazioarekin bat egin dezaten eta erakundeetako bandera eta ikurrekin zein aldarrikapen sozialak jasotzen dituzten pankartekin bertaratu daitezen, hori izango baita Mozal Legeak guztiok kolpatzen gaituela ikusarazteko bidea.

Eta, bide batez, MOZAL LEGEARI EZ! esan eta Lege honen indargabetzea aldarrikatzeko. ORAIN POSIBLE DELAKO.

Posible da Mozal Legea kentzea, orain
Posible da Mozal Legea kentzea, orain Posible da Mozal Legea kentzea, orain
Eleak, errepresioa, eskubide zibilak, libre, Mozal Legea, mozala, orain, Posible da Mozal Legea kentzea, zentsura

2 pentsamendu “Posible da Mozal Legea kentzea, orain”-ri buruz

  • Iruditzen zait Espainiar Erresumaren erreforman zentratu baino askoz ere logikoagoa dela askapen prozesu baterako baldintzei kasu egitea, ikuspegi nazionaletik behintzat. Ez diet ez hanka ez bururik ikusten honelako kanpainei, etsaia makilatzeko eskatzen arazoaren erroetara jo beharrean.

  • Guztiz ados Mikelats!!!
    Inperioa txukuntzen saiatu ordez, bere barne borroketan eragin ordez, inperiotik urrundu egin beharko ginateke ahalik eta gehien. Geure estrategia eta taktika hortara bideratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude