Asteburu honetan: Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin errezeta

Asteburu honetan: Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ –

Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ - Pagotxa RZk

Asteburu honetan, haragiak RZ sailtxoa jarraituz eta txerri solomillo edo azpizuna gozatzeko Txerri azpizuna txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin errezeta dakarkizuguIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste errezeta goxo eta erraz bat. Zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXERRI AZPIZUNA, TXANPIÑOI KREMA ETA IDIAZABAL GAZTA UKITUAREKIN

Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Txerri azpizuna, 2 xolomo xerratu
  • Txanpiñoiak, 250 g
  • Esne gaina, 200 cl
  • Idiazabalgo gazta zatitxo bat
  • Oliba olioa
  • Piperbeltz hautsa
  • Gatza

Errezeta

  1. Lehen pausoan, txanpiñoiak ondo garbituko ditugu, eta xafla finetan moztuko. Lapiko batean txorrotada bat oliba olio bota,eta beroa dagoenean txanpiñoiak botako ditugu. Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pitin bat bota eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. Ondoren, lortu dugun txanpiñoi krema hau sutatik kendu eta gorde.
  2. Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piperbeltz hauts pixka bat bota. Zartagin bat sutan berotzen jarri, baina oliorik gabe plantxa moduan erabili behar baitugu. Ondo beroa dagoenean, olio tanta bat bota eta azpizun xerrak zartaginean ipini eta bi aldeetatik ondo gorritu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea. Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, zartagin bera erabiltzen jarraitu behar dugunez, zartagineko olio soberakina kenduko dugu.
  3. Aurrez prestatu dugun txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu.
  4. Bukatzeko, eta sutatik kanpo, Idiazabal gazta zati birrindua gehituko diogu kremari. Ditugun azpizun xerrak plateretan banatu, eta gainetik bakoitzaren gustura botako dugu krema.

Kasu!

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»… txanpiñoi krema zartagin honetara botako dugu, eta bertan berotzean, segituan ikusiko dugu kolorez aldatuko dela. Hori da plater honen sekretuetako bat. Izan ere, kremak azpizunak utzi duen zaporea eta kolore guztia bereganatzen ditu… Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria.

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…

Asteburu honetan: Txerri azpizunak, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ –

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

MahalenMahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahala

Asteburu honetan: Txerri azpizuna, txanpiñoi krema eta idiazabal gazta ukituarekin RZ

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!