Tesla-ren bateria berriak

Tesla-ren bateria berriei esker –

Tesla-ren bateria berriei esker, merkeagoa izango da auto-elektriko bat ekoiztea, ohiko auto bat baino

Tesla-ren bateria berriei esker, merkeagoa izango da auto-elektriko bat ekoiztea, ohiko auto bat baino.

Egun hauetan Tesla auto-elektriko famatuaren akziodunen batzarra egiten ari da eta sekuloako iskanbila sortu du honek. Zergatik? Enpresako publiko egin duen albiste baten ondorioz.

Tesla enpresak hemendik aurrera bere ikerkuntza lanaren ondorioz 100 dolarretan saldu ahal izango du auto elektrikoen bateria-kilobaita. Zer esan nahi du honek? Bateria hauek asmatuta, orain, askoz ere merkeagoa izango dela auto-elektriko bat ekoiztea, ohiko auto bat baino.

Bateriak izan dira betidanik energia berriztatzaileen garapena mugatu dutenak. Oso zaila omen da energia asko gordetzea posible egiten duten bateria merkeak eraikitzea. Baina orain, Teslak sekulako iraultza ekarriko du merkatuan. Kasu honetan autoen merkatuan.

Hainbat ikerketen arabera 2025. urtean lortuko litzateke, ustez betiere, 100 dolar kilobaiteko bateriak merkaturatzea. Baina Teslak 7 urteko abantaila atera dio merkatuari eta laister hasiko dira bateria merke hauek eraikitzen.

Prezioaren jaitsiera hau bateria arruntek erabiltzen duten kobaltoaren %25a ezabatuz lortu dute. Noski, errendimendu berdina lortuta. Orain ikusi beharko dena da zer preziotan salduko zaien beste auto markei bateria hauek. Izan ere, beraiena da oraingoz merkatua. Baina, mezua argia da: orain merkeagoak izango dira ekoizten behintzat, auto elektrikoak erregai fosila erabiltzen duten autoak baino.

Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus

*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.

Tesla-ren bateria berriei esker, merkeagoa izango da auto-elektriko bat ekoiztea, ohiko auto bat baino.